Beste hizkuntza

2017-12-12

2017/12/11


Prentsa-oharra: Aristimuño eta Asensio zuzendariak epailearen aurrera deituak

PRENTSA-OHARRA

2017-12-11
Ikusi nabigatzailean

Gipuzkoako Foru Aldundiko bi  zuzendari, Obra Hidraulikoetakoa eta Mendietakoa, Tolosako Epaitegian deklaratzera deituak ustez lurralde antolamenduaren aurkako delituak egiteagatik

Etzi, abenduak 13, Tolosako Epaitegian akusatu gisa deklaratzera deituta daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako zuzendari Arantxa Ariztimuño (parke naturalen arduradun nagusia) eta orain arte Ingurumeneko zuzendaria izandakoa, Felix Asensio --gaur egun Obra Hidraulikoetako zuzendaria--, delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren kontrako delituagatik daude akusatuta biak.

Tolosako Epaitegian deklaratu beharraren arrazoia 2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da. Pista hori Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta dagoen pista berriak zabaltzea; gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion.

Epaitegitik egin zaien zitazioa EGUZKI elkarte ekologistak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioz etorri da.

Ordezkari politikoek legeak betetzen lehendabizikoak izan behar duten arren, Mendietako zuzendariak eta orain Obra Hidraulikoetako zuzendari denak aurten ere Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dute, nahiz eta proiektu berri horrek iazkoak zeuzkan lege hauste berberak eragin eta iazko proiektua akatsengatik auzipetuta egon Tolosako Epaitegian.

Egintza hauekin bi zuzendari horiek gaitasun eza eta arduragabekeria politikoa ari dira erakusten.
Horrez gain, zuzendari nagusi horiek ez dituzte aintzakotzat hartu ez Parke Naturalaren beste erabiltzaileen (mendizale eta naturzaleak) jakinarazpen eta iritziak, ez eta Aranzadi Zientzia Elkartea erakunde zientifiko fidagarriarenak ere.

2017ko abenduaren 11n
NATURKON GIPUZKOA





2017-12-07


ZIENTZIALARIEN  BIGARREN 

OHARTARAZPENA  GIZATERIARI:

ETORKIZUNA  ARRISKUAN  JARTZEN  ARI  GARA


184 herrialdetako 15.000 zientzialarik baino gehiago sinatutako dokumentu bat argitaratu da BioScience aldizkarian, helburu argi batekin: gizateriari ohartaraztea gure jokabidearekin etorkizuna arriskuan jartzen ari garela.


Duela 25 urte, UCS (Zientzialari Arduratuen Batasuna) erakunde estatubatuarrak eta 1.500 zientzialari independentek baino gehiagok, tartean Nobel saridunek,  “Munduko zientzialarien ohartarazpena gizateriari” izeneko manifestua argitaratu zuten. Manifestuan, zientzialariek beren kezka agertu zuten ingurumenari egindako kalteengatik, eta jokabidea aldatu beharra zegoela aldarrikatu zuten. Besteak beste, populazioa egonkortzeko, berotegi-efektuko gasen isuria murrizteko, erregai fosilak ez erabiltzeko, deforestazioa geratzeko eta biodibertsitate-galera leheneratzeko eskatu zuten.
Orain, nazioarteko zientzialari-talde batek “bigarren ohartarazpena” egitea erabaki du, eta orduan baino are babes handiagoa lortu dute, mundu osoko 15.000 zientzialaritik gora sinatu baitute. Dokumentuan, atsekabetuta azaltzen dira joera okertu egin delako alderdi askotan: berotegi-gasen isuria areagotu egin da; basoak suntsitu dira nekazaritza-lurrak lortzeko; espezie ugari galdu dira ; populazioa % 35 hazi da; ozeanoak hiltzen ari dira; edateko ura % 26 gutxitu da…
Txanponaren beste aldean, lorpenak ere nabarmendu dituzte: ozono-geruzari kalte egiten dioten substantziak gutxitu dira; energia-iturri berriztagarriak garatu dira; eremu batzuetan, eta nesken hezkuntzari lotuta, ugalkortasuna jaitsi egin da; eta deforestazioa ere gelditu da beste leku batzuetan.

Eskaera norbanakoei eta politikariei

Alabaina, aldaketa horiek ez dira nahikoak izan hondamendiaren arriskua gerarazteko. Horrenbestez, eta politikariek presioei erantzuten dietelakoan, dei egiten diete zientzialariei, komunikabideei eta herritarrei, gobernuak neurriak hartzera behartu ditzaten. 
Banakoei ere arduraz jokatzea eskatzen diete, batez ere, bi ume baino gehiago ez izatea, eta erregai fosilen, haragiaren eta beste baliabideen kontsumoa gutxitzea.
Maila politikoan, berriz, hau eskatzen dute, besteak beste: eremu babestuak handitzea; ekosistemak leheneratzea; elikagaiak alferrik galtzea saihestea; hezkuntza bultzatzea; ekonomia-sistema aztertzea, ingurumenean duen eragina aintzat hartuta; dieta aldatzea, haragi gutxiago jateko; eta populazioaren hazkundea geratzeko neurriak hartzea. Eta hori guztia, lehenbailehen egin behar dela ohartarazi dute; laster “beranduegi” izango delakoan.

Iturria: http://zientzia.eus/artikuluak/zientzialarien-bigarren-ohartarazpena-gizateriari-/

Español:  http://economiasolidaria.org/noticias/se_nos_acaba_el_tiempo_15000_cientificos_alertan_del_terrible_destino_de_la_humanidad

2017-12-02


BIHARKO  IBILALDIA   ARALARRERA  

BERTAN  BEHERA


   Lizarrustiko parketxe  ingurua  elurretan, gaur piztekoa zen txondorra barne.

Tamalez, biharko ibilaldia Aralarko basoetara bertan behera utzi behar dugu, elurra dela eta, errepidea irekita izatea ez delako ziurtatzen. Gaur txondorra pizteko ekitaldia ere bertan behera geratu da, elur ugari bota duelako. Ibilaldia udaberrian egingo dugu. Mesedez, mezu hau zabaldu, eskerrik asko!

La salida programada para mañana a los bosques de Aralar ha sido suspendida a causa de la nieve y de los problemas que se pueden crear en la carretera. Realizaremos dicha salida en primavera. Por favor, difundid el mensaje. Muchas gracias.

LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA

2017-11-30


IGANDEKO  ARALARKO  BASOETAKO  

IRTEERARAKO  AUTOBUSA


Oraindik tokia badago, autobusez Lizarrustira joateko. Mesedez, izena eman: landarlanelkartea@gmail.com helbidean edo 682463478 eta 650399302 telefonoetan. Eskerrik asko!
Informazio gehiago: hemen

Todavía hay plazas para acudir en autobús a Lizarrusti. Por favor, inscríbete en: landarlanelkartea@gmail.com o en los teléfonos: 682463478 y 650399302. !Muchas gracias!
Más información: aquí


2017-11-27


SALIDA  GUIADA  PARA  CONOCER 

LOS  BOSQUES  DE  ARALAR



La asociación ambiental Landarlan, con la financiación de Kutxa Fundazioa ha organizado una salida guiada para conocer los bosques de Aralar que tendrá lugar el día 3 de diciembre. La salida se iniciará a las 9 de la mañana desde el Parketxe de Lizarrusti (Ataun), atravesará el embalse de Lareo y cruzando Baiarrate finalizará en Enirio. En dicha salida el experto de Naturtzaindia, Iñaki Aizpuru, expondrá la evolución histórica de los bosques de Aralar, sus características principales así como sus formas de gestión. Así, mediante esta salida, pretendemos dar a conocer a la ciudadanía los valores del Parque Natural de Aralar, donde además de prados de gran valor, existen bosques también muy valiosos.

Los participantes dispondrán de servicio de autobús gratis, con el siguiente horario: 8:00 en la Plaza de Zaldibia, 8:10 junto al supermercado DIA de Ordizia, 8:20 en la rotonda de Renault de Lazkao, 8:30 en la plaza de Ataun San Martin, 8:40 en la parada de autobús de Ataun San Gregorio y 9:00 en Lizarrusti. El autobús de regreso será a las 13:30, con el mismo recorrido de vuelta. Invitamos a los/as ciudadanos/as a utilizar el autobús, como compromiso para reducir el Cambio Climático y por los límites del aparcamiento de Lizarrusti. Para participar en la salida, es necesario inscribirse para el 30 de noviembre, enviando un mensaje a landarlanelkartea@gmail.com o por teléfono en 682 463 478 0 650 399 302.

La participación y responsabilidad en esta salida quedan bajo la responsabilidad de los participantes.




2017-11-23



ARALARKO  BASOAK  EZAGUTZEKO  

MENDI  IBILALDIA  ABENDUAREN  3AN




Landarlan Ingurumen Elkarteak, Kutxa Fundazioak lagunduta, mendi ibilaldia antolatu du datorren abenduaren 3a, iganderako. Ibilaldia Lizarrustiko parketxean goizeko  9etan hasiko da eta Lareoko urtegia zeharkatuz, Baiarratetik Eniriora iritsiko da. Ibilaldi honetan Aralar Natur Parkean diren basoen eboluzio historikoa, ezaugarri nagusienak eta kudeaketa motak azalduko ditu Naturtzaindiako aditua den Iñaki Aizpuruk. Horrela, herritarrei Aralar Natur Parkearen balioak ezagutarazi nahi dizkiegu, larreen balioez gain, natur balio handiko basoak ere badirela.
Lizarrustira bertaratzeko autobus zerbitzua egongo da, orgutegi honekin: 8:00 Zaldibiako Plazan, 8:10 Ordiziako DIA supermerkatuaren ondoan, 8:20 Lazkaoko Renault bidegurutzean, 8:30 Ataun San Martingo plazan, 8:40 Ataun San Gregorioko autobus geltokian eta 9:00tan Lizarrustin. Itzultzeko autobusa 13:30an abiatuko da Lizarrustitik ibilbide berdinarekin. Autobusa erabiltzera deitzen ditugu herritarrak Klima Aldaketa murrizteko konpromiso bezala eta Lizarrustiko aparkalekuko mugak kontuan izanda. Ibilaldian parte hartzeko, azaroaren 30erako izena ematea eskatzen da: landarlanelkartea@gmail.com helbidean edo telefono hauetan: 682 463 478 eta 650 399 302.

Ibilaldia dohain izango da eta parte hartzea eta erantzukizuna parte hartzaileen ardurapean izango dira.

2017-11-12


ORDIZIAKO  UDALBATZAK  HIRUGARRENEZ 

ARALARKO  PISTEN  AURKAKO  

MOZIOA  ONARTUTA



Ordiziako Udal Batzak urrian, hirugarren aldiz, mozioa onartu du, Enirio-Aralarren egin nahi diren pisten aurka, oraingo honetan Eniriotik Igaratzako txaboletarako pista proiektuaren aurka. Mozioa Ordizia Orain alderdiak aurkeztu du eta bere boto eta Bilduren botoekin onartu da, PSE abstenituz, eta EAJk aurka bozkatuz. Horrez gain, Natur parkearen araudia betez, bide azpiegituren plana eratzeko proiektua aurkeztu dezala eskatzen zaio Aldundiari, pista berriak eraiki aurretik.
Mozioa Aldundiko Ingurumen Departamendura bidaltzea ere onartu da, Enirioko pistaren Ingurumen Ebaluazio Inpaktuaren txostenerako.
Ez da lehenengo aldia Ordiziako udal batzak Aralarko pisten aurkako mozioa onartzen duela, orain arte beste bi aldiz ere onartu duelarik: 2016ko azaroan Landarlanek aurkeztutakoa eta 2017ko martxoan Aralar Bizirik plataformak aurkeztutakoa. Baina orain arte, Ordiziako alkateak, Enirio-Aralar mankomunitateko buruak, ez du bere udal batzak onartutakoa azaldu mankomunitateko bileretan, orain du aukera demokratikoki jokatzeko eta bere udal batzaren erabakia babesteko!

LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA

Mozioa: hemen