Beste hizkuntza

2019-10-16

40. Natura Astea Zarautz


ARKAMUKA ELKARTEAK 40. NATURA ASTEA MARTXAN JARRIKO DU URRIAK 21EAN ETA HONETAZ GAIN, ARKAMUKAREN 50. URTEURRENAREN EKITALDI BEREZIA ANTOLATU DUTE



" Urte guzti hauetan izandako harremana eta elkarlan eskertzeko, ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu; taldearen historia jasoko duen ikusentzunezkoa ikusi eta ondoren eskeiniko den mokadutxoax elkarrekin goozatzeko."

Hemen duzue Natur Asteko egitaraua




http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/

2019-10-15

Ekosfera irratsaioa




ekosfera bilaketarekin bat datozen irudiak 

EKOSFERA SAIO BERRIAREN ZAIN

               Ekainaren 20an Ekosfera Euskadi Irratiko saioari agurra eman zitzaion Tolosan, oso ekitaldi atsegin batean, haren aurkezle Jokin Aldazabalen erretiroagatik. Bederatzi urtez Euskadi irratian aukera izan dugu Ekologiaz eta Ingurumen arazo eta irtenbideez gehiago jakiteko eta gure inguruko esperientziak ezagutzeko, Jokin eta bere kolaboratzaileen eskutik. Zorionak talde osoari eta milesker egindako lanagatik. Oraindik hainbat saioren errepikapena entzuten dugu astero gustura.

               Baina Klima Aldaketa eta Biodibertsitatearen galera, besteak beste, gure etxe atarietan ditugun arazo larriak direnez, Euskadi irratiari eskatzen diogu Ekosfera programa mantentzeko, gaur egun dituen nahiz urteetan izan diren kolaboratzaileekin, bai eta izango diren berriekin kontaktatuz ere. Euskadi Irratiak ere bere alea jarri behar du, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eta komunikazioa duenez bere esparrua, zer hobea lehendik martxan dagoen irrati programari eustea baino.
Zorionak eta mila, mila esker Jokin!!!!

Naturkon - Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan