Beste hizkuntza

2016-09-29

hegaztien eguna 2016



HEGAZTIEN EGUNA
2016KO URRIAK 2



https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/Cyanistes_caeruleus_3_Luc_Viatour.jpg/440px-Cyanistes_caeruleus_3_Luc_Viatour.jpg



Hegaztien eguna ospatuko da Urriak 2an Euskal Herriko hainbat lekuetan. Hegaztiak bere habitat naturalean ikusteko aukera, esaterako Txingudin edo Urdaibaien.


https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34690-ana-oregik-aranzadik-euskal-autonomia-erkidegoan-hegaztiak-aztertzen-egindako-urratsei-jarraitzera-animatu-ditu-ikasleak-eta-naturazaleak

http://busturialdea.hitza.eus/2016/09/29/hegaztien-nazioarteko-eguna-ospatuko-dute-asteburuan/

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34693-ekoetxea-txingudik-hegaztien-munduko-eguna-ospatuko-asteburu-honetan

2016-09-13

bisoi europarra atauniker

 
0001
                Landarlan Ingurumen Elkartearen ikurra da Bisoi europarra  Mustela lutreola. Atauniker Elkarteak erakusketa hau antolatu du animalia honi buruz gehiago ikasteko.
 Lehen Europa osoan zehar zegoen haragijalea, gaur egun, Errusian, Errumanian eta Frantzian soilik aurki daiteke . Baina populaziorik onena Ebro ibaiaren goi partekoa da; Araba, Errioxa, Burgos eta Nafarroa artean.
                Bere Habitata Ibaiak,  errekak, aintzirak, inguru zingiratsuak, ubideak, padurak eta kostaldeko inguruak dira. Ibaien bidearen erdialdea eta bukaera hautatzen ditu, korronte motelarekin, ibaiertzean landare estaldura handiarekin eta uraren kalitate onarekin.
                Arriskuak: Habitata galtzea, ur kutsatuak, aleutiana deritzon gaixotasuna,  ibilgailuen harrapatzeak eta bisoi amerikar inbaditzaile Mustela vison .
                 IUCNk Europako ugaztun mehatxatuentzat hartzen du katamotz iberiarrarekin batera.

Azkenean,
maite duguna baino ez dugu gordeko,
ulertzen duguna baino ez dugu maitatuko,
irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko.
(Baba Dioum)


 https://atauniker.org/
 http://zientzia.eus/artikuluak/bisoi-europarra-salburuan-bueltan/
 http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/mustela-lutreola


2016-09-10

fracking ta lurrikarak Oklahoma




                                                    Resultado de imagen de gasland

Richter eskalan 5,6 graduko lurrikarak Estatu Batuetako Oklahoma estatuan, fracking" aren ondorioei buruzko eztabaida piztu du berriz.
Zorionez, lurrikarak ez zituen hildakoak eragin baina kalte ekonomikoak nabarmentzekoak dira. Bertako adituen ustez, haustura hidraulikoak eragindako lurrikarak izan dira.

Honen harira, "GASLAND" Josh Foxek idatzitako eta zuzendutako dokumentala ikusteko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

https://www.youtube.com/watch?v=IMP0-RcHqTc


2016-09-07


ARALARKO  KONTSERBAZIOAREN  ALDEKO 
KARTELAK  ORDIZIAKO  EUSKAL  JAIETAN

Naturkon, Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundearen izenean, Aralarko kontserbazioaren aldeko kartelak jarri dira Ordiziako Euskal Jaietan: