Beste hizkuntza

2016-05-15

GuraSOS antolatutako Hitzaldia Errausketa eta Osasuna



Maiatzaren 17an astearte, arratsaldeko 19:00 Hitzaldia Ordizian

 GuraSOS antolatutako errausketaren aurkako sinadura bilketan parte hartzera eta zabaltzera animatzen zaituztet, baita giza katean parte hartzera ere:


Zergatik gaude errausketaren aurka???
  • Birziklapena sustatu beharrean, oztopatu egingo duelako;
  •  Minbizi tasak eta heriotzak biderkatuko dituelako; 
  • Enpresari pribatu gutxi batzuei bakarrik interesatzen zaien azpiegitura honen erruz gipuzkoar guztiok 30 urtetarako zorpetu nahi gaituztelako;
  •  Behar garrantzitsuetara 400 milioi euro bideratu ezingo ditugulako; 
  • Enpresa pribatu batek kudeatuko duelako, helburu bakar irabazi ekonomikoak izango direlako, ez ingurumena, ez gure osasuna eta ezta langileen baldintzak ere.

http://www.argia.eus/blogak/lander-arbelaitz/wp-content/uploads/2016/04/incineradora-no1.jpg

2016-05-12

Karl Polanyi, TTIP, CETA eta abar






Greenpeacek argitaratu dituen agiri batzuei esker, egin nahi den TTIP  Itun honi buruz informazio gehiago dugu. Agintariek esaten digutenaren eta atzean dauden interesen artean kontraesan handiak daude. Merkataritza liberatzeko aurrera eraman nahi duten itun honek, transnazionalen interesei eta beraien irabaziei lehentasuna eman nahi dio. Neoliberalismoa bultzatu.
Honen harira, berriak argitaratzen duen Larrun astekarian aurkitu dugun artikulua gomendatu nahi dizuegu. Bertan, Karl Polanyiren  ideak eta abar ezagutuko ditugu. irakurri ondoren gomendioaren zergatia ulertuko duzue. 



http://www.argia.eus/argia-astekaria/2501/karl-polanyi

http://www.greenpeace.org/espana/es/Blog/twitteraccin-en-manos-del-ttip-todos-seramos-/blog/56381/

http://www.greenpeace.org/espana/es/Blog/greenpeace-hace-pblicos-los-documentos-secret/blog/56365/

http://www.berria.eus/paperekoa/1870/002/001/2016-05-03/filtrazioek_agerian_utzi_dute_ttipen_negoziazioan_industriak_duen_itzala.htm

http://www.berria.eus/albisteak/122337/ingurumenarentzat_eta_klimarentzat_arrisku_handia_eragingo_du_ttip_itunak_greenpeacek_salatu_duenez.htm

http://www.attac.es/category/internacional/ttip-ceta-tisa/



2016-05-04

URRELUR Museoak Museoen eguna 2016





urrelur museoa bilaketarekin bat datozen irudiak




Urretxuko URRELUR Museoak Museoen eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu: doako bisita gidatuak, tailerrak, txangoa… Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, irakasle, ikasle, familiak… 
Maiatzaren 14ko Irteera Mineralogia
Lekunberrin dagoen Plazaola trenaren Interpretazio zentroa bisitatu, XX. mende hasierako meatze prospekzioetatik ibilaldia eta bisita gidatua inguruko egitura geologikoan 

joateko izen ematea telf nahiz idatziz egin daiteke.
informazio gehagorako ere hona hemen helbidea:
Sustapen soziokulturala
kultura eta jaiak
943 038 088 aizpuru.ur@urretxu.eus
Jauregi 19, Urretxu

 http://www.diariovasco.com/alto-urola/urretxu/201605/04/excursion-mineralogica-mano-urrelur-20160504001428-v.html
cid:image001.jpg@01CBAB5A.0B6DC260cid:image002.png@01D17613.D1F510D0


2016-05-02

Erraustegiaren aurkako giza-katea 2016ko maiatzaren 29an



 

‘Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian ere nahi’.


 Jaurlaritzak GHKri eman dio erraustegiaren Ingurumen baimen bateratua. Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaularitzan aginte osoa daukaten EAJk eta PSEk errastu plantarekin aurrera jarraitzeko beste pauso bat eman dute.
Honi aurre egiteko,  Errausketaren Aurkako Mugimenduak Giza Katea osatu nahi du Onkologikotik Diputazioaraino, aurka gaudela adierazteko.


 http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201604/25/grupo-geis-convencido-incineradora-20160425191712.html
 http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/04/29/jaurlaritzak-ghkri-ezkutuan-eman-dio-erraustegiaren-baimen-bateratua/

https://www.youtube.com/watch?v=Upu4oPW2J7o

 https://www.youtube.com/watch?v=2MYj1PR7y0M