Beste hizkuntza

2016-12-20


GAUR  ARRATSALDEAN  ELKARRETARATZEA 

ORDIZIAKO  UDALETXE  AURREAN  

ARRATSALDEKO  7RETAN

ETA  ONDOREN  MANKOMUNITATEKO  BILERARA  

ARRATSALDEKO  7'30ETAN

AZALDU,  MESEDEZ!

Informazioa: Goierriko Hitza

ARALARREN  INGURUAN  
ELKARRIZKETA  ETA  EZTABAIDA

Asteartean, abenduaren 20an Enirio Aralarko mankomunitatea bilduko da Ordiziako udaletxeko
batzar aretoan, arratsaldeko 7’30etan, besteak beste, 2015-2019 urte bitarterako pista berrien
inguruan eztabaidatzeko.

Landarlan Ingurumen Elkarteak urrian honako eskaerak egin zizkion mankomunitateari besteak beste:
-          Goroskintxuko pistako lanak eta Saltarriko pista proiektua bertan behera uztea
-          Edozein pista berri onartu aurretik 2003ko Ekintzen Egitamua berrikustea, eman 
          daitezken erabilerak naturaren babesaren menpean jarriz eta, onartzeko prozesuan, 
          herritarren partehartzea eta eztabaidari bide emanez.
-          Mankomunitatea erakunde gardena eta irekia izatea eta horretarako dokumentazio osoa 
           web orri baten bidez herritarrei zabaltzea 
-          Mankomunitateko lan batzordea desegitea, ez duelako aintzat hartzen Aralar Natur Parke 
          eta Babes Bereziko Eremua dela, ezta gizartea informatu eta parte hartzeko bideak jartzea.

Inongo erantzunik ez dugu jaso gure eskariei, ezta oraindik ere bukatua den Goroskintxuko 
pistaren ingurumen jarraipenerako programa ere. Berriro diogu, elkarrizketa eta eztabaidara 
zabalik gaudela, Aralarren interesak dituzten sektore guztiekin. 

Informazio gehiago: hemen


El martes, 20 de diciembre la mancomunidad de Enirio-Aralar se reunirá en el salón de 
plenos del Ayuintamiento de Ordizia, sede de la mancomunidad, para entre otros puntos, 
debatir en torno a las nuevas pistas para los años 2015-2019.
La asociación ambiental LANDARLAN en octubre hizo las siguientes peticiones entre otras:
-          Que se detengan los trabajos de la pista a Goroskintxu y se paralice el  proyecto a Saltarri
-          Que previamente a la decisión sobre alguna nueva pista revisar el plan de acción
     de 2003, subordinando los usos que se le pueden designar a la protección de la naturaleza 
    y en el proceso de su aprobación dando lugar a la participación y el debate de la ciudadanía. 
-          Que la Mancomunidad sea una institución abierta y transparente y para ello, que 
      difunda toda su documentación a través de una página web.
-          Que se desintegre la comisión de trabajo de la Mancomunidad, porque no toma en 
    consideración que Aralar es un Parque natural ni Zona de Especial Conservación, y porque no
     ha informado a la sociedad ni ha facilitado ningún cauce de participación.
No hemos recibido ninguna respuesta en torno a dichas peticiones, y tampoco el programa de 
seguimiento ambiental de la pista de Goroskintxu, a pesar de que esté finalizada. De nuevo, 
insistimos que estamos abiertos al diálogo y al debate, con todos los sectores interesados en Aralar.

Más información: aquí. 

TOLOSAN  INFORMAZIO  BILERA 

 BIDAIARIEN TXOKOAN  OSTEGUNEAN


2016-12-19

DAKOTA DOÑANA



29/11/2016, Doñana, Almonte, Huelva, Andalucia, España. Activistas de Greenpeace paralizan las obras de Gas Natural Fenosa en Doñana por sus daños a este Espacio Protegido. Greenpeace ha comenzado a primera hora de la mañana una acción de protesta en las instalaciones de Gas Natural Fenosa en el entorno de Doñana. Más de una veintena de activistas de Greenpeace han paralizado las obras para extraer y almacenar gas en este espacio protegido, bajo los lemas Salvemos Doñana y Resistencia Doñana. Greenpeace ha montado un campamento de resistencia a la entrada de la instalación con activistas bloqueados y con una gran pancarta en la que se lee “Doñana no es un almacén de gas”. Además, escaladores de la organización han montado otro campamento en lo alto de una de las estructuras que tiene Gas Natural Fenosa en la zona del proyecto. ©Greenpeace/Mario Gómez    ©Greenpeace Handout/Mario Gómez - No sales - No Archives - Editorial Use Only - Free use only for 14 days after release. Photo provided by GREENPEACE, distributed handout photo to be used only to illustrate news reporting or commentary on the facts or events depicted in this image.

  Petrolio hodiak Dakotan dagoen Sioux herriko lurrak zeharkatu nahi zituen baina hainbat erakundek bultzaturiko ekintzek eta presioek proiektu hau geldiarazi dute. Standing Rock bertakoen elkarteak eta Greenpeacek antolatu dituzte protestak. Azkenean Administrazioak ez dio baimenik eman oliobidea egiteko.
Espainian ere, Doñanan, halako arazoa dago. Gas Natural Fenosak gas biltegia eta gas hodiak egin nai ditu Doñanako Parke Nazionalean. Honen aurrean, Greenpeacek protestak eta ekintza ezberdinak antolatu ditu proiektua gelditzeko.

 http://www.greenpeace.org/espana/es/

2016-12-06


BEASAINEN  BILERA  INFORMATIBOA





EZTABAIDA  ESKAERA  ERAKUNDEEI   ETA  HITZALDIAK  HERRITARRENTZAT


Orain gutxi, Enirio-Aralar mankomunitateak Foru Aldundiaren laguntzarekin Aralar Natur Parkerako pista proiektuak onartu ditu eta horrek eztabaida sortu du  herritarren artean. Aralar mendi publikoa izanik, eztabaida beharrezkoa eta interesgarria deritzogu, beti ere, patxaraz eta liskarrik gabe egiten bada.

Era berean, Mankomunitateari eta Foru Aldundiari eskatzen diegu, herritarren partehartzea eta eztabaidari bide eman diezaietela, aurrez pista proiektu guztiak geldituz, 2003an Mankomunitateak onartutako Ekintzen Egitamua berrikusiz eta natur parkeko legediaren arabera Aralarren eman daitezken erabilerak naturaren babesaren menpe jarriz.

Landarlan ingurumen elkarteak pista proiektu zehatz horien berri izan aurretik ere, beti erakutsi du prestutasuna bere iritzi eta alternatibak partekatzeko eta orain ere Aralarren inguruan interesa duten eragile ezberdinekin eztabaidan parte hartzeko prest dago, erakundeek bultzatutako prozesu batean.

Prozesu horretan laguntzeko asmoz, lehendabizi herritarrak informatzeko hitzaldiak antolatu ditugu, lehenengoa Zaldibian eta datorren astean Beasain eta Ordizian. 

2016-12-05

informazio pixkat




ARALAR PARKE NATURALA DA ETA EUROPA
BATASUNAREN BABES BEREZIKO EREMUA ERE

Horregatik, Aralarko kudeaketaren helburua natura babestea eta hobetzea da eta abeltzaintzaren jarduerak ezin dira helburu horren kontra joan. Gipuzkoako Foru Aldundia da Parke Naturalaren kudeaketaren arduraduna, Enirio-Aralar Mankomunitatearen zatiarena barne. Mankomunitatearen Aralarko zatia berau osatzen dugun 15 udalerrietako biztanle guztiona da, ondarezko herrimendia
baita eta denok dugu hor gertatzen denaren erantzukizuna.

PISTAREN PROIEKTUA

Oraingoz, Intzensao-Goroskintxu artean, 2 km-ko luzera eta 3 metro zabaleko lehen zatiarekin hasi dira, baina Mankomunitatearen asmoa Aralarren 20km inguruko pista sare erraldoi bat egitea da, mapa honetan ikus daitekeen bezala.
Lehendik dauden pistak Intzensao-Goroskintxu (obrak hasita). Aurreikusitako pista sare osoa
Lurra mugitzea legez debekatuta dagoen Aralarko eremuan ari dira pista eraikitzen. Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak pista eraikitzeko hartutako erabakia Aralarko Parke
Naturalareko natur-ondarea babestearen kontrakoa da.


Resultado de imagen de aralar bizirik logo

ZERTARAKO EGIN PISTAK


Instituzioen argudio bakarra izan da, artzain eta ganaduzaleen irisgarritasuna hobetzeko dela, modu
horretan sektorea sustatzeko. Baina aurretik ez da egin Aralarko abeltzaintzaren gaurko egoeraren azterketarik. Beste behin ere, lehentasuna abeltzainen interesei eman zaie, beste sektoreen iritziak kontuan izan gabe. Egiten ari diren pista ez dago 4x4 soilei bideratua, erremolkedun ibilgailu pisuei baizik. Artzainei baino ganaduzaleei begira egindako azpiegitura da.

INBERTSIO EKONOMIKOA ETA ONURADUNAK

Lehen pista zatia (Intzensao-Goroskintxu) zabaltzeak 140.000€ko aurrekontua du. Gipuzkoar guztion
diruarekin gutxi batzuen interes pribatua lehenesten da. 2014an Aralargo 84 ganaduzale eta artzainen artean, 1,5miloi euro banatu ziren diru laguntzetan.
                                        Resultado de imagen para aralar pistak

ALTERNATIBAK

Erakundeetatik irisgarritasuna hobetzeko planteatu den aukera bakarra erremolkedun 4x4 autoak ibiltzeko 3 metroko pistak eraikitzea izan da. Badira helburu hori lortzeko beste alternatiba batzuk,
baina ez dute horren inguruko azterketarik ere egin.
PISTAK AL DIRA ARTZAINTZAREN OINORDEKOTZA
FALTAREN SOLUZIO?
Gaur egun 120 pertsona inguru dira Aralarren ardi nahiz ganadua dutenak, hauetariko askoren bizibiderako berau 2. mailako lanbidea delarik. Baserri guztietara ditugu bideak eta hala ere sektorea izugarrizko gainbeheran dago. Instituzioek beste mota bateko laguntzak sustatu beharko lituzkete, pista eta diru laguntzetatik haratago doazenak.

  ARALAR DEGRADATZEN DU

Dagoeneko martxan dauden obra hauek Aralarko naturan eta paisaian duten inpaktua berealdikoa da,
onartezina. Makinak pasatu ondoren lurzorua galtzen da betirako eta
eremua bitan zatituta geratzen da ganaduaren ibilia zailduz: Pistaren zabalerak proiektuan zehaztutako 3 metroko zabalera gainditzen du zati askotan, mendi pista baten ordez errepide baten itxura du. Aralarren 20 km inguruko pista sare bat eraiki nahi dute.
Paisai inpaktu   hau beste leku batzuetara ere zabalduko da.Amezketa-Igaratza bidera esaterako.

INGURUMEN-KALTEAK

Pista hauen obrek Aralarko akuiferoen kutsadura sortu dezakete eta ondorioz bertatik ura jasotzen duten iturriei eragin. Paisaia degradatzeaz gain, ondare kulturala arriskuan jartzen du, larreetan hesi-efektua sortzen du, lurzoruaren higadura handitu, kutsadura akustikoa areagotuko da, bertako habitatetan aurreikusi ezin diren ondorioak izan ditzake eta baita bertan bizi diren espezie askorengan ere (hauetako asko legez babestutako espezieak izanik).
                                       Resultado de imagen para aralar pistak