Beste hizkuntza

2018-10-17

Basogintza eredu berriak edo Fumigazioa???


Pinuen gaitzaren aurrean Eusko Erakundeek okerreko bidea aukeratu dutela uste dugu. 
Alde batetik, pinuak kobre oxidoarekin  fumigatzea erabaki du. Giza osasunean eta ingurumenean dituen kalteak kontutan izan gabe.
Eta bestetik,  Eukaliptoaren apustua egingo duten beldur gara. Basogintza eredu ezberdinak badaude, lurra eta gure ingurumena zainduko dutenak. Hauetako bat udaran aipatu genuen, Kolore Guztietako Basoak. 
Monolaborantza epe luzera kaltegarria da ikuspegi ugarietatik ( gaixotasunak, biodibertsitatea, ekonomia,...)


 Gai honen inguruan hamaika artikulu, iritzi eta elkarrizketa egin dira azken aste hauetan.Hona hemen horietako batzuk:
  •   http://naturkon.blogspot.com/
  •    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2018-10-14-07-00/hemeroteca_articles/urre-berdearen-garaiaren-amaiera
  •       https://www.berria.eus/paperekoa/1970/024/003/2018-09-30/intsinis_pinuen_gaitza_eta_basogintza.htm
  •      https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-10-13/hemeroteca_articles/pinua-eta-gipuzkoako-aldundiaren-baso-politika
  •      http://eguzki.org/2018/09/25/bizkaia-eta-gipuzkoan-baso-naturalak-berreskuratzeko-aukera-historikoa-irekitzen-ari-da-pinudien-gainberaren-ondorioz/
  •        https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2018-10-10/hemeroteca_articles/una-oportunidad-historica-para-la-recuperacion-de-los-bosques-naturales
  •       https://www.berria.eus/albisteak/157936/kobre_oxidoarekin_tratatuko_dituzte_onddoak_jotako_pinuak.htm
  •       https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/10/10/vecinos/debabarrena/el-eucalipto-no-puede-ser-la-alternativa-al-pino-porque-incurririamos-en-el-error
  •     http://lurgaia.blogspot.com/

2018-10-07


EGUZKI  ETA  LANDARLANEN  PRENTSAURREKOA

INGURUMEN  FISKALTZAN  EGINIKO

ENIRIO-IGARATZAKO  PISTAREN  SALAKETAZ

Prentsa oharra: hemen     

Ordizia, 2018ko urriaren 3a

RUEDA  DE  PRENSA  DE  EGUZKI  Y  LANDARLAN 

 SOBRE LA  DENUNCIA  INTERPUESTA  EN  LA 

 FISCALIA  DE  MEDIO  AMBIENTE  EN  TORNO  A  LA

  PISTA  DE  ENIRIO  A  IGARATZA

Nota de prensa: aquí

2018-10-05

Aralarko pisten bigarren proiektua ere auzitara








Eguzki eta Landarlan elkarte ekologistek fiskaltzaren aurrean salatu dugu Aralarko pisten bigarren proiektua, proiektua legez kontrakoa delakoan. Enirio eta Igaratza lotu asmo dituen pista salatu dugu.  Delitu ekologikoa eta lurralde antolaketaren kontrako delitua eta prebarikazio delitua ere egotzi diegu arduradunei.

Enirio eta Igaratza arteko mendi bidea  pista bihurtzea erabaki du mankomunitateak, eta neurri horri oniritzia eman diote Gipuzkoako aldundiak, nahiz eta proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren kontrako txostena jaso duen eta Gipuzkoako aldundiaren Kultura Zuzendaritzak ere "kezka handiak" agertu dituen. 
Gainera, proiektuak ez ditu aintzat hartu Gipuzkoako hainbat elkarte ekologistak, mendi elkartek eta udalek aurkeztu dituzten alegazioak; ezta Aranzadi zientzia elkarteak, Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Quebrantahuesos fundazioak aurkeztu dituztenak ere.

 Mankomunitateak lanei ekin diela ikusita, Eguzkik eta Landarlanek fiskaltzara jotzea erabaki dugu.
 
 Enirio eta Igaratza arteko pistaren proiektuak ingurumen ebaluazio legea urratu du, Aralarren egin asmo diren pistak hainbat proiektutan zatitu direlako. Batera aztertu behar zen Intzesaotik Goroskintxura arteko pistaren eta orain egiten hasi direnaren ingurumen eragina, eta ez zatika, egin den bezala.
Bestalde,  bigarren pistak helburu dituen txabolek badutela dagoeneko bide bat, eta larreen mantentzerako beharrezkoa den artzantza jardueraren etorkizuna ez dela bide berriaren menpeko nabarmendu nahi dugu
  Gipuzkoako Mendi eta Ingurune Naturaleko Zuzendaritzak ez du inolako aipamenik egin Aralarren babestu beharreko espezieei buruz, proiektuak babestutako 24 landare espezieri eta 60 animalia espezieri kalteko diren arren.
Horrez gain,  proiektuak Aralarreko Natur Baliabideen Antolaketa Plana ere urratzen du.  Pista berriaren %80 babestutako mendi lurretan ,egingo da, eta araudiak ez du baimentzen gisa horretako lanik.
Azkenik, lanek Aralarko ondare arkeologikoan kalte konponezina eragingo du.

 http://goierri.hitza.eus/2018/10/04/aralarko-pisten-bigarren-proiektuagatik-salaketa-ipini-dute-eguzkik-eta-landarlanek/

 https://www.berria.eus/albisteak/157570/aralarko_pisten_bigarren_proiektua_ere_auzitara_eraman_dute_eguzkik_eta_landarlanek.htm

2018-09-26

ARALAR mundua lekua den lurra


http://www.aralardokumentala.eus/

https://vimeo.com/288001974   ikusi trailerra

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak etxeak Aralar, mundua leku den lurra dokumentala osatu dugu, bertako “ondare natural eta kulturala bere osotasunean” ezagutarazteko asmoz. 
 Gaur Donostian aurkeztu dugu. Proiektua “Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho bat” izatea nahi dugu, “ikusleak bertako haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak” ezagutzeko gonbidapena.
Aralarko irudi ikusgarriak jaso dira ikus-entzunezkoan, baina baita hainbat adituren azalpen teknikoak ere. Hala, Aralarren geologia eta ura, fauna eta flora, historiaurrea eta historia hurbila izango dituzte hizpide. Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du soinu banda. 
Zuzendari taldea berriz, Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi goierritarrak.
Estreinaldia, urriaren 18an
 Estreinaldia urriaren 18an izango da, Donostiako Principe aretoan. Hurrengo egun eta asteetan, beste hainbat zine aretotara zabalduko dutgu besteak beste, Beasain, Ordizia, Zumarraga, Tolosa, Tolosa, Bilbo eta Hazparneko zinemetan ikusi ahal izango da.

http://goierri.hitza.eus/2018/09/26/aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentalaren-trailerra/

https://www.berria.eus/albisteak/157179/aralarren_ondare_natural_eta_kulturala_gizarteratzeko_dokumentala_aurkeztu_dute.htm

https://ataria.eus/tolosaldea/1537960789651-aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentala-aurkezpena




2018-09-21



HAMAR  MILA  EUROAK  LORTUTA!

HAMAR  MILA  ESKER!


Eguzki Talde Ekologista  eta Landarlan Ingurumen  Elkarteak maiatzean abian jarri genuen erronka, “10.000 euro baietz” lortu dugu, Hamar Mila esker !!

Aralarko natur parkean Saltarriraino onartu eta Goroskintxuraino egindako pistari buruzko epaiketaren gastuei aurre egiteko, maiatzean 10.000€ biltzeko kanpaina hasi genuen eta helburua lortu dugu zuen laguntzari esker. Gainera, Enirio Igaratza pistako lanak hasita dauden honetan, auzibidea jarraitzeko aukera izango dugu zuen laguntzari esker. Mila, mila esker, Buruntza aldean, Debagoienan, Goierri Garaian eta behekoan, Kostan, Tolosaldean, Donostia eta Oarso aldean eta Gipuzkoan zehar, bonoak saltzen eta erosten ibili zareten guztioi eta ekarpenak egin dituzuen guztioi, eta baita Gipuzkoatik kanpo laguntza ekarpenak egin dituzuen guztioi.

Oso garrantzitsua da Naturgune Babestuaren kontserbazioaren aldeko  herritarren babesa eta parte hartzea. Gu denok gara Aralarren arduradun eta zaindariak.



DIEZ  MIL  EUROS  CONSEGUIDOS

!DIEZ  MIL  GRACIAS!

El desafío puesto en marcha en mayo por Eguzki Talde Ekologistak  y Landarlan Ingurumen  Elkartea para conseguir “A por los 10.000 euro” ha sido logrado, Diez mil gracias!!


Pusimos en marcha esta campaña para hacer frente a los gastos del proceso judicial contra la aprobación de la pista hasta Saltarri y su construcción parcial hasta Goroskintxu. Además ahora que se han iniciado las obras de la pista de Enirio a Igaratza tendremos opción de ampliar el proceso judicial a dicha pista.  Muchísimas gracias a todos y todas los que habéis vendido y adquirido bonos en Buruntza, Debagoiena, Goierri Garaia y behekoa, Kosta, Tolosaldea , Donostia y Oarso aldea y a lo largo de Gipuzkoa, y también a los que habéis realizado aportaciones, en Gipuzkoa e incluso desde fuera de Gipuzkoa.

Es muy importante el apoyo y participación de la ciudadanía a favor de la conservación de los espacios protegidos. Todos y todas somos responsables y cuidadores de Aralar. 

2018-09-14

Enirio Igaratzaren arteko pista GELDITU!!!!






Enirio-Aralar Mankomunitateak  Enirio eta Igaratza arteko bidea zabaltzeko lanak.aste honetan hasi ditu.
 Pista horrek, 2,7 kilometroko luzera izango du, eta lehen oinezkoen bide zena zabalduz eraikiko dute. Mankomunitateak azaldu duenez, “abeltzainei beraien lana errazteko” berregokituko dute bide hori. Araudiak horrelakorik baimentzen ez duen arren.


Santamariaren lehendakaritzapeko Enirio-Aralar mankomunitatearen legealdi hau zoritxarrekoa ari da izaten. Oraingoan bigarren pista eraikitzera doaz, Eniriotik Igaratzara, dagoeneko pista duten Doniturrietako txaboletara, aintzinako artzain bidea eta espezie babestuak suntsituz, (haginak, gorostiak) eta ikerkuntza arkeologikorik nahiko egin gabe. 

Baina hori gutxi ez, eta dagoeneko lehenengo pista, Intzesao Saltarri, epaitegian izanda ere, berriro ere, Aralarko Parke Naturalaren legedia urratuko dute, pistaren ibilbidearen %80ª mendi babeslean baitdihoa eta bertan pista egitea debekatuta dago Gainera legediak agintzen duen Aralarko azpiegituren plangintza egin gabe. 
Ulertezina zaigu nolatan Aldundiko Ingurumen Departamenduak ingurumen adierazpena pistaren aldekoa eman duen, esanez, hurrengo proiektuetarako azpiegituren plana aurretik egin beharko dela eta Saltarri zein orain eraikitzera doazen pistetarako ez? 
Nola liteke hori? 
Harrigarria ere bada, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak berak pista honen kontrako iritzia eman duela, boletinean azaldu gabe zeintzuk diren bere arrazoiak. 
Horrez gain, ez dituzte kontuan izan hainbat elkarte ekologistek (Itsas Enara, Arkamurka, Landarlan, Eguzki), 
kiro elkarte batzuek (Fortuna Kirol Elkartea, Club Vasco de Camping, Aizkorri Mendizalea Elkartea), zenbait udalek (Itsasondo, Zaldibia), 
Aranzadi zientzia elkarteak, 
 Gipuzkoako Mendi Federazioak 
eta Ugatza babesteko fundazioak psitaren aurka egindako helegiteak. 

Guzti hori bakarrik ez, eta lehengo astean bertan Eguzki eta Landarlanek Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Ainhoa Aizpuru diputatuaren aurrean helegitea sartu dugu pista horren aurka eta erantzun gabe, lanak hastera doaz, zeren beldur dira ba mankomunitatean? Zerbait oker egiten ari dira eta lehenbailehen inpaktu itzulezina eta konponezina duen pista egin nahi dute? 

Guk ozen eta argi diogu, guzti horregatik, pista hori gelditu beharra dagoela lehenbailehen eta gatazka hau bideratu, Aralar bere osotasunean hartuz, bere balioak, izaki bizidunak, artzainak, mendizaleak, zientzialariak, konserbazionistak, ganaduzaleak… 

Gogoratu beharrean gaude ere, mankomunitateko azken batzarrean, pista horren alde botoa eman zuten udalak: Abaltzisketa, Altzaga, Amezketa, Arama, Beasain, Lazkao eta Ordizia, zazpi bakarrik, mankomunitatearen erdia baino gutxiago, legezkoa izango da baina legitimoa ez, botoen erdia baino gutxiagorekin pista hori onartu da. .Aurkakoko botoa eman zuten lau udalak: Balaiarrain, Ikaztegieta, Itsasondo eta Zaldibia.
 Aipatutako agintariei euren karguek interes publikoaren alde lana egitea exijitzen diela,  gogorarazi nahi diegu, ez ganaduzule pribatuen alde bakarrik. 




http://goierri.hitza.eus/2018/09/07/hasi-dituzte-enirio-eta-igaratza-arteko-pista-egiteko-lanak/

2018-09-07

Aftersun jaia




 http://goierri.hitza.eus/event/aftersun-jaia/
www.eitb.eus/eu/gaztea/musika/osoa/5726193/aftersun-festa-2018-ordizian-keu-ekiz
http://www.gitb.eus/azken-berriak/10971-guztia-prest-aftersun-jaialdirako?category_id=59
/www.gaztezulo.eus/albisteak/erreta-hemen-da-aftersun-jaialdia

2018-08-28



Gure lurraldeko pinu (Pinus radiata) landaketak pairatzen ari diren gaixotasunaren eragina garbi ikusi dezakegu gure inguruan. Pinuen hostoak gorrituta daude eta gaixotasuna sortzen duen onttoei  (Mycosphaerella pini)  (Mycosphaerella dearnessii) aurre egiteko neurriak ez dira oso eraginkorrak oraingoz, etorkizun beltza dute.

Arazo honen eta kanpoko espeziekin  ( Pinuak, Eukaliptuak,...)  bakarrik egindako landaketek sortzen duten arazoen aurrean ekintza ezberdinak jarri dira martxan.
Hauetako bat “KOLORE GUZTIETATKO BASOAK ”  da. Bizkaiko 50 talde eta gizarte eragilek (ekologistek, zientzialariek, artista eta baserritarrek, kooperatibek, basogintzako enpresek eta sindikatuek…)  osatzen dute.
 Nekazaritza Sailak emandako datu ofizialen azterketa sakon eta diagnosi argia egin ondoren, proposamen batzuk egin dizkiote Bizkaiko Gobernuari. 
Monokultibotik naturaren hurbileko baso kudeaketara pasatzea defendatzen dute, baso publikoetan batez ere, baina jabe pribatuentzako laguntzak ere eskatuz. Egun, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek ez dute arabarren edo nafarren kolorerik. Iparraldeko oihanena ere ez. Kolore eta jabegoa.
 Bere web orrian irakur dezakezue proposamena


 http://macizodelgorbea.blogspot.com/search/label/Lecanosticta%20acicola 
https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/pinos-gipuzkoa-enfermedad-20180702174717-nt.html

 


2018-08-01



EUSKADI    ZORRETAN

abajo en español

Gaur, abuztuak 1,  munduko gizadiak jada erabilia izango du 2018 osorako zeukan baliabide-zakua. 




EUSKADI  EN  DEUDA


Hoy, 1 de agosto, es el día de la sobrecapacidad de la Tierra, el momento en el que el planeta ha agotado el 'presupuesto ecológico' de la Tierra para el 2018.

Naturkon: https://mailchi.mp/158638535c67/euskadi-en-deuda


2018-07-26



DELITU  LARRIAK  ARALARREN

Abajo en español

Dagoeneko hilabete t´erdi pasatu da Aldundiak Aralarko parke naturalean landatutako haginak ipurditik atera zituztenetik eta hagin heldu bat akabatzeko enborreko azala kendu ziotenetik. Hagina interes bereziko espezie mehatxatua denez, aipatutako zuhaitz landaketa erabat egokia iruditzen zaigu eta irmoki gaitzesten dugu bere suntsipena. Elkarte honek gertatutakoaren salaketa Beasaingo Ertzaintzaren komisarian jartzeaz gain Aldundiari, Enirio-Aralarko Mankomunitateari, berau osatzen duten udalei eta parke naturaleko zuzendaritzari jakinarazi zien zera eskatuz, gertatutakoa ikertzeko, dagoen gatazka berbideratzeko sektore inplikatu guztiak aintzakotzat hartuz eta landaketa berri bat egiteko. Aipatutako erankunde guzti horietako bakar batek ere ez digu erantzun eta ez du gertatutakoaren berri zabaldu ere. Era berean, txalogarria deritzogu joan den ekainaren bukaeran Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutakoa Eusko Jaurlaritzari eskatzeko: Ertzaintzak ingurumen delituak ikertzen dituen unitatea indartzeko eta gauza bera egiteko antzeko jarduera burutzen duten Aldundi eta udaletako taldeekin. Baina Aldundi eta mankomunitatean Legebiltzarreko akordio hori onartu duten alderdi politkoetako ordezkariak ixilik daude gorago aipatutako ingurumen delitu larrien aurrean. Zergatik??



DELITOS  GRAVES  EN  ARALAR

Hace mes y medio en el parque natural de Aralar fueron arrancados tejos plantados por Diputación, y a otro tejo maduro se le arrancó la corteza del tronco con el fin de matarlo. El tejo es una especie amenazada de interés especial y las plantaciones se realizaron dentro de un proyecto europeo para favorecer sus bosques. Manifestamos nuestra aprobación de dichas plantaciones de árboles y nuestra condena por su destrucción, por lo que interpusimos una denuncia  en la Ertzaintza de Beasain. También se lo comunicamos a Diputación, a la Mancomunidad de Enirio-Aralar, a los ayuntamientos que la forman y a la dirección del parque para que investigaran lo sucedido y recondujeran el conflicto existente, teniendo en cuenta todos los sectores y que realizasen una nueva plantación. Nadie ha respondido a nuestra denuncia ni la ha hecho pública. Y a finales de junio el Parlamento Vasco ha adoptado por unanimidad promover la unidad contra los delitos ambientales, pidiendo al Gobierno Vasco, que refuerce el grupo de delitos medioambientales de la Ertzaintza y a Diputaciones y Ayuntamientos que promuevan acciones semejantes en sus cuerpos de seguridad, decisión que aplaudimos. Y en la mancomunidad y Diputación, representantes de partidos políticos firmantes de dicho acuerdo callan ante delitos ambientales graves como éstos, ¿por qué?.


2018-07-20


LANDARLAN ETA EGUZKIK OHARTARAZTEN DUTE 

GIPUZKOAKO ALDUNDIAREN SAIAKERAZ 

BERE AURKAKO SALAKETA PENALA ARTXIBATZEKO, 

ARALARKO PISTA ERAIKITZEAGATIK



Prentsa  oharra: hemen



LANDARLAN Y EGUZKI ALERTAN 

DEL INTENTO DE DIPUTACION DE GIPUZKOA 

DE ARCHIVAR LA DENUNCIA PENAL EN SU CONTRA 

POR LAS PISTAS DE ARALAR


Nota de prensa: aquí


2018-07-17



BAZEN  GARAIA!

Oso proposamen interesgarria onetsi du ekaina amaieran Eusko Legebiltzarrak aho batez. AHO BATEZ!

Jaurlaritzari eskatu dio sendo dezala Ertzaintzaren barruan ingurumen-delituen aurkako unitatea, behar bezala horni dezala pertsonaz eta materialez, behar bezala presta ditzala haren kideak. Halaber, Foru Aldundi eta Udalei antzeko ekimenak egin ditzatela beren eskumeneko zaintza-taldeetan.

Kontserbazionistok aspaldi planteatutako kontu honi heldu dio azkenean Legebiltzarrak, pozteko motiboa da. Aurrera begira lan egiteko ateak ireki ditu, eguneroko kontuak ditugun delitu horiek azkenean nork borrokatua izango baitute onetsitako proposamenari esker.

Legebiltzarkideen hitzaldiari erreparatuta, gainera, badugu motiboa etorkizunean landuko diren testu legal berrietan hitzok isla izango dutela espero izateko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu luze horretan esku hartu duten guztiei, tiraka eta bultzaka jardun duten ekintzaile, abokatu eta partikularrei batez ere, boto eman duten legebiltzarkideak ahaztu gabe noski.

Legebiltzarraren testua: http://naturkon.blogspot.com/2018/06/bazen-garaia.html


!YA  ERA  HORA!

A finales de junio el Parlamento Vasco aprobó por unanimidad una propuesta muy interesante. ¡POR  UNANIMIDAD!

Ha pedido al Gobierno Vasco que refuerce el grupo de delitos medioambientales de la Ertzaintza y que lo dote de los recursos humanos y materiales necesarios, y que sus miembros reciban formación. Asimismo pide a Diputaciones Forales y Ayuntamientos que lleven a cabo acciones semejantes en los cuerpos de seguridad de su competencia.

Es motivo de alegría para los conservacionistas que el Parlamento haya tratado este tema planteado hace tiempo. Ha abierto las puertas al trabajo futuro, y a que los delitos ambientales, pan de cada día, sean perseguidos por alguien, gracias a la propuesta adoptada.

Además teniendo en cuenta las exposiciones de los y las parlamentarias, creemos que dicha propuesta será tenida en cuenta en los nuevos textos legales que se aprueben en el futuro.

Agradecemos la labor de todos y todas aquellas que han participado impulsando este proceso, activistas, abogados y particulares y sobre todo, sin olvidar a los y las parlamentarias que han participado con su voto.


2018-06-28

Europar Batasunak AHT-a arbuiatu egiten du eraginkorra ez delako.



Europako Kontu Auzitegiak egindako auditorian kritika oso gogorra egiten da Espainako AHTren linearik gehienek errentagarritasun sozioekonomiko eskasa dutelako, bidaiari gutxi eraman eta haien eraikuntzan gainkostuak izan direlako. Eta hori bakarrik ez. Egin diren lekuetan, erabaki politikoengatik eta hautesleak asetzeagatik egin dela dio, errentagarritasuna ez izan arren.
Txosten zorrotz honek bat egiten du aurretik egindako beste txosten batzuekin, 
Roberto Bermejok aspaldi egin zuen emaitza bera izan zuen azterketa eta duela gutxi EHU-ko irakasle talde batek berriz eginiko txostenean Euskal Y-aren errentagarritasun eza salatu du. 
 Sustrai Erakuntzak gauza bera egina zuen Nafarroako AHTaren errentagarritasun falta agerian jarriz.
 Espainian AHTa zentzugabekeri galanta da. Ingurugiroan eta Natur baliabideetan izango dituen eragin kaltegarri eta itzulezinez gain ekonomikoak eta sozialak gehitu behar zaizkio.

Kezkagarriena, Arantxa Tapiak egin duen hausnarketa. Europan planifikaziorik gabe egin dela onartu du eta  errentagarritasunik  ez izan arren proiektuarekin aurrera jarraitu egin nahi du. (????)



https://sustraierakuntza.org/europar-batasunak-aht-a-arbuiatu-egiten-du-eraginkorra-ez-delako-aldiz-nafarroan-villafranca-eta-peraltaren-arteko-zatia-eraikitzeko-lana-adjudikatu-egiten-dute/

http://www.noticiasdenavarra.com/2018/06/27/politica/el-tribunal-de-cuentas-europeo-constata-el-fracaso-millonario-en-el-que-se-ha-convertido-el-tav

https://politikon.es/2018/06/28/alta-velocidad-informes-y-lecturas-sesgadas/

http://www.europapress.es/economia/transportes-00343/noticia-auditores-europeos-denuncian-sobrecostes-falta-pasajeros-red-ave-20180626141046.html

https://www.berria.eus/albisteak/153843/

http://www.diariovasco.com/economia/tapia-pide-acelerar-tav-informe-ue-20180627131822-nt.html

https://www.ela.eus/es/noticias/la-y-vasca-un-callejon-sin-salida

https://www.mrafundazioa.eus/es/articulos/la-y-griega-vasca-un-callejon-sin-salida

2018-06-27


ARALARKO  PISTEN  EPAIKETARAKO  

DIRU  BILKETAN 

7000  EURO  LORTUTA!   ESKERRIK  ASKO!


BESTE  3000 EURO  BEHAR!

MESEDEZ  LAGUNDU,  ORAINDIK   EGIN  EZ  BADUZU!


2018-06-12



HAGINEN   AURKAKO  


EKINTZAK  ARALARREN



(Abajo en español)

Maiatzeko azken astean, Aralarko Eniriotik gertu, orain hilabete edo Diputazioko teknikariek landatutako haginak, sustraietatik atera dituzte, 35etik 3 bakarrik utziz. Hagina interes bereziko espezie mehatxatua da eta egin ziren landaketa hauek Europa mailako Life Baccata proiektuaren bidez egin dira, haginen basoak bultzatzeko. Landarlan ingurumen elkartea eta Aralar Bizirik plataforma ados gaude landaketekin, are gehiago espezie mehatxatuak direnean eta era berean irmoki gaitzezten dugu haginak sustraietatik ateratzea eta suntsitzea, Ingurumenaren aurkako ekintzatzat hartzen dugularik. Horregatik, Beasaingo Ertzantzan salatu dugu, bere ondorioak izan ditzan.
Hori gutxi ez, eta ekaineko lehenengo egunetan, inguru horretan, hagin heldu bat enborraren zirkunferentzia osoan aizkoraz azala kenduta agertu da arbola hiltzeko.
Ekintza tamalgarri hauen aurrean, Aldundia eta Enirio-Aralar Mankomunitateari eskatu diegu: ikerketa, neurriak, sentsibilizazioa, bizikidetza berreskuratzea, sektore guztiak aintzat hartzea eta haginen berlandaketa.

Ohar osoa: hemen






ACCIONES  CONTRA  TEJOS  EN  ARALAR


En la última semana de mayo, cerca de Enirio en Aralar, han arrancado de raíz tejos plantados por personal técnico de Diputación, dejando vivos sólo 3 de 35. El tejo es una especie amenazada de interés especial y las plantaciones realizadas lo han sido en el marco del proyecto europeo Life Baccata de favorecer los bosques de tejos. La asociación ambiental Landarlan y la plataforma Aralar Bizirik manifiestan su acuerdo con las plantaciones de árboles en Aralar, más si cabe, siendo especies amenazadas y asimismo denunciamos firmemente estas acciones contra los tejos, considerándolos delitos contra el Medio Ambiente. Por ello, hemos denunciado dicha acción en la comisaría de la Ertzantza de Beasain, para que tenga sus consecuencias.
Y no sólo eso, en los primeros días de junio, en ese entorno ha aparecido un tejo maduro, con la corteza del tronco arrancada con un hacha, con el objetivo de matarlo.
Ante estas lamentables acciones hemos pedido a la Diputación y a la Mancomunidad de Enirio Aralar: investigación. medidas, sensibilización, mejora de la convivencia y toma en consideración de todos los sectores y replantación de tejos.


Texto completo: aquí