Beste hizkuntza

2015-06-23

Ibaialde 2015









Landarlan  Ingurumen Elkarteak maiatzean Beasain eta Ordizia artean dagoen Mariaratz erreka aztertu zuen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bultzatutako Ibaialde kanpainaren barnean.
Azterketa  horretan paisaia, uraren ezaugarri fisiko-kimikoak ( nitratoak, amonioak, oxigenoa,...), landare eta animalia biodibertsitatea, ondarea eta lekuaren garbiketa ikertu ziren.
Datuen arabera, egoera ekologiko orokorraren emaitza ONA  izan zen 
Erreka eremu horren arazo nagusiak ere aztertu ziren, besteak beste, AHTaren lanek eragindako paisaiaren inpaktua eta landare inbaditzaileen hedapena, baita bidean zehar topatu ziren hondakinak.
Hori dela eta, iradokizun hauek luzatu dizkiogu Ingurumen Sailari:
AHTko lanak egin dituen enpresari, landare inbaditzaileak desagerraztea.
Mariaratz errekan bizi diren mehatxatutako animalia eta landareak babesteko neurriak bultzatzea, errekaren egoera ekologia hobetzeko.



 errekan aurkitu genuen ornogabea  

 erratza
AHTko lanak

haustura hidraulikoari mugak








   Ekainaren 30 onartuko da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Haustura Hidraulikoari mugak jarriko dizkion legea. Denon harridurarako PP PSEE-EEK eta EH Bilduk oniritzia eman zioten Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean osoko bilkuran bozkatu zen testuari eta horrela araudiak aurrera egiteko aukera handiak ditu.


   Legebiltzarrera 103.000 sinaduraren babesarekin iritsi zen ekinbidea lege bihurtzeko asmoa agertu zuten.
   Hiru mugako bermea ezarri nahi diote Haustura Hidraulikoari:
  1. Kataluniako araudiaren testuak berak proposatzen duen muga, Lurralde Antolamendurako araudia baliatuta
  2. Uraren Legea aldatzea, kutsatzeko arrisku ertaina edo handia duten eremuetan teknika debekatzea
  3. Ingurumen azterketa estrategikoa.





2015-06-02

AHT Gelditu Orain! Manifestazio nazionala, Donostian, Ekainak 13










 

 8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik.  Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako.
 Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

 Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. 
Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.




 http://www.berria.eus/paperekoa/1800/010/001/2015-04-23/ahtaren_kontrako_manifestazio_nazionalerako_deia_egin_dute.htm
 http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2012/10/20/roberto-bermejo-gastar-en-trenes-de-lujo-como-los-define-el-presidente-de-renfe-crea-alarma-social/