gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera... esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz
Beste hizkuntza
2017-02-10
2017-02-06
Oiduiko Txabolaren erretzea
Oiduiko Txabolaren erreketa
Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan
Ingurumen Elkarteak bart gauean Oiduiko bordan gertatutakoak gaitzesten dute.
180 bazkide dituen Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkartearen borda erre da
hain zuzen, elkarte horren
zuzendaritzak guk bultzatutako pista proiektuen aurkako atxikipenari babesa
eman ziolarik. Suhiltzaileek aipatutakoaren arabera, sua ez ekonomikarik
eta ezta subajurik ere ez zegoen gela batean sortu denez, sutea norbaitek
eragindakoa izan dela ondorioztatu da. Hain zuzen ere atzeko egonlekuan sortu
da, eta bertatik borda guztia erre arte hedatu da teilatuaren erortzea eraginez,
zutik geratu den bakarra bordaren harrizko kanpo paretak izan dira. Zaldibiarrez
gain, pertsona askok erabiltzen zuten borda hau gaua pasatu nahiz bestelako
ekintzetarako. Besteak beste, Aranzadi Zientzi Elkarteko ikerlariak bertan
egonaldi batzuk eginak dira eta Enirio-Aralar mankomunitateko herrietako
biztanleek ere. Zorionez bart gauean ez zegoen inor bertan gaua pasatzen.
Aralar Bizirikek eta Landarlanek beti aldarrikatu dute indarkeria eta gorroto zentzu guztien aurkako jarrera, eta gisa honetako ekintzek azken hilabeteetan pairatzen dugun liskar giroa areagotu besterik ez duela egiten ondorioztatzen dute. Beti ekintza baketsuak bultzatu ditugu eta bultzatuko ditugu, eta alde bateko zein besteko gorroto adierazpenen aurka agertzen gara.
Aralar Bizirikek eta Landarlanek beti aldarrikatu dute indarkeria eta gorroto zentzu guztien aurkako jarrera, eta gisa honetako ekintzek azken hilabeteetan pairatzen dugun liskar giroa areagotu besterik ez duela egiten ondorioztatzen dute. Beti ekintza baketsuak bultzatu ditugu eta bultzatuko ditugu, eta alde bateko zein besteko gorroto adierazpenen aurka agertzen gara.
Gisa honetako ekintzekin, alde guztiak
galtzaile ateratzen gara, eta gizarte honek bizi duen tentsioa muturrera
eramaten da. Onartezina iruditzen zaigu Aralarren bizi dugun gatazka maila
honetara heltzea, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Enirio Aralar
Mankomunitateari eskatzen diegu, gatazka hau amaitzeko bideak jartzea, pista
proiektu hau bertan behera uztea, eta Aralar Natur Parkearen Kudeaketa Plan
berri batean lanean hastea. Aralarren lana egin, Aralarretaz gozatu, Aralar
aztertu edota besterik gabe herriko plazatik bertako paisaiaz gozatzen dugunon
iritzia maila berean jarriz, denok baikara horren jabe. Aralar Natur Parkea
izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak du bertako legedia betetzearen ardura, eta
behin eta berriz aldarrikatu dugun moduan pista proiektu horrek Natur Parkearen
ordenazio planeko hainbat artikulu bortxatzen ditu.
Pasa den asteburuan, Aralarko artzain eta
ganaduzaleek antolaturiko festan, gai honen inguruan hitz egitea eta zubiak
eraikitzea garrantzitsua zela adierazi zuten, eta gu ere horretan ados gaude. Baina
gure ustez gisa honetako ekintzek dena hankaz gora botatzen dute. Gipuzkoako hego-ekialdeko
herri hauetan bizi dugun tentsioa jasanezina dela iruditzen zaigu, eta idatzi
honekin gure erakundeen eta alderdi politikoen konpetentzia falta salatu nahi
dugu.
Foru Aldundiaren ardura da Aralar Natur Parkea
zaintzea eta gatazka hau konpontzea. Pista proiektua gelditu dezagun eta denon
Aralar bat sortu dezagun. Naturaren defentsaren alde gaudenok, ez gara
horrelako ekintzekin kikilduko eta lehengo jardunari eutsiko diogu. Indarkeriarik
ez eta gorrotorik ez!
Zaldibiarrek Oiduiko bordan pasa dituzten gau magiko
guztien esentzia su garrek eraman dute.
Gure babes osoa Gailurrerantz
Elkarteari. Txabola berriz altxatuko dugu denon artean!!
hasi dira jada auzolanean, ikusi honako bideoa: HEMEN.
Aralar Bizirik plataforma eta Landarlan Ingurumen Elkartea
2017-02-02
hezeguneen eguna 2017
Hezeguneen Mundu Eguna da otsailaren 2a, aukera ezin egokiagoa
ekosistema horien garrantzia gogoratzeko. Mendeetan
gaixotasun-iturritzat jo izan ziren, eta askotan lehortu egin ziren, eta
nekazaritzarako baliatu.
"XX. mendeko 60ko hamarkadan, hezeguneetako ornitologia-balioak
azpimarratzen hasi ziren, eta apurka-apurka eremu horiek babestearen
aldeko iritzia zabaldu zen gizartean, dituzten balio eta funtzio anitzak
onartu egin zirelako"
http://www.worldwetlandsday.org/es/
http://www.ramsar.org/es/acerca-de/la-convenci%C3%B3n-de-ramsar-y-su-misi%C3%B3n
http://www.ecologistasenaccion.es/article1117.html
2017-01-20
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA ETA ARALARREN ALDE
Aralarko pistak direla medio Aranzadik izandako agerraldia dela eta, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan elkarteak EHNE eta ENBAri erantzunez
ARANZADI ZIENTZIA
ELKARTEA ETA ARALARREN
ALDE
Goierriko Landarlan Ingurumen
Elkartea eta Aralar Bizirik plataforma, biziki poztu dira Aranzadi Zientzia
Elkarteak, urtarrilaren 13an Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean Aralarko
pisten inguruan egindako agerraldian eskainitako azalpenengatik. Agerraldi
horretan Aralarko natur parkea eta Natura 2000 europear Sareko Babes Bereziko
Eremuaren balio paisajistiko, ekologiko eta naturalistikoak azpimarratu ditu
eta horiek eta gizakiaren erabileraren arteko oreka mantentzearen beharra
nabarmendu. Horiek azaltzeaz gain, natur parke horretan abeltzaintza izaten ari
den eboluzioa azaldu dute. Era berean, adierazi dute pista proiektuek inpaktu
larriak eta atzeraezinak eragingo dituztela eta baita gizartean haustura. Eta
amaitzeko, artzaintza jasangarriaren aldeko deia egin dute, oraingo
azpiegituretan oinarritutakoa eta natur baldintzak kontuan hartuko dituena,
araudi guztiak barneratuz, ikuspegi guztiak ainzat hartuko dituena, eboluzio
eta errealitateko datuetan oinarrituta, ekonomikoki bideragarria eta
etorkizuneko gizarteari begira egongo dena.
Landarlan eta Aralar Bizirik erabat ados
daude Aranzadik adierazitako irizpideekin eta egindako proposamenarekin: lan talde bat sortu behar dela sektore interesdun guztiekin Aralarko Parke Naturalaren beharrak
lasaitasunez aztertzeko garapen bideragarri eta orekatu bat izan dezan. Eta
hori betetzea eskatzen diete Foru Aldundiari eta Enirio-Aralar
mankomunitateari, pista proiektu guztiak geldituz, Aralar Natur Parkeko araudi
guztiak betez eta Aranzadiren irizpide zientifikoetan oinarrituz.
Alderdi politiko guztiei ere
eskatzen diegu onar ditzatela Aranzadiren irizpideak eta 2003an lortutako
adostasunari berriro hel diezaiotela Aralar kontserbatu eta babestearen alde, eta
horretarako behar diren baliabide ekonomikoak bideratzea eska diezaiotela Foru
Aldundiari. Eta
herritarrei, eskari hauek zabaldu ditzatela beren esparruan, lantoki, elkarte,
sindikatu, ikastetxe, alderdi politiko …
Halaber, urtarrilaren
16an, EHNE eta ENBA sindikatuek eman duten prentsaurrekoan, Aranzadi Zientzia
Elkarteari buruz egin duten balorazioarekiko erabateko desadostasuna adierazten
dugu. Aipatutako Zientzia Elkarte horren zorroztasun zientifikoa ezin da
zalantzan jarri, aurreko ostiraleko agerraldiko azalpenek eta berak
egin duen ibilbide luze eta emankorrak ez dutelako horretarako bide ematen.
Amaitzeko, gizarteari ere jakinarazten diogu, Aranzadik aurkeztutako
datu esanguratsuak eta Aralarko mendian egindako zientzia ikerkuntzaren
ibilbidea dela eta, bere agerraldia Ingurumen Fiskaltzaren esku jarri dutela
Eguzki eta Landarlan elkarteek, Saltarriko pistaren aurkako salaketan
aditu-frogatzat hartua izan dadin.
http://naturkon.blogspot.com.es/
http://naturkon.blogspot.com.es/
2017-01-15
Aralarren pistak eraikitzeak dakarren kalteaz ohartarazi du Aranzadik berriz ere
Aranzadi Zientzia Elkartea Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen eta
Obra Hidraulikoetako Batzordean agerraldia egin zuen ostiralean, urtarrilak 13.
Aralarreko
Parkean aurreikusten diren pistek ekarri dezaketen ingurugiroarekiko
galeraz ohartarazteko. Elkarteak 2002an aurkeztu zuen txostena berretsi
du, non Gipuzkoako Foru Aldundiak eta mankomunitateko udaletxeek
azpiegitura hauek bertan behera uztea erabaki zuten
http://www.aranzadi.eus/actualidad/aranzadi-advierte-otra-vez-del-impacto-ambiental-irreversible-que-tendria-construir-pistas-en-aralar?lang=eu
http://goierri.hitza.eus/2017/01/13/aranzadik-dio-pisten-proiektuak-inpaktu-gogorra-eta-atzeraezina-eragingo-duela-aralarren/
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201701/14/aranzadi-avisa-pistas-aralar-20170114005949-v.html
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/01/14/sociedad/aranzadi-advierte-del-impacto-de-las-pistas-de-aralar
2017-01-14
ABENDUKO MANKOMUNITATE
BILERAREN BALORAZIOAK
Xabier Iraola (ENBA sindikatuko koordinatzailea): Aralarko abeltzain hunkigarriak
Iñaki Aizpuru (Enirio-Aralar Mankomunitateko Itsasondoko ordezkaria): Aralarko jabe arduratsuak
Jose Miguel Santamaria (Enirio-Aralar mankomunitatearen lehendakaria): Iñaki Aizpururen kamiseta
2017-01-12
Nora garamatzate Aralarko pistek?
Nora garamatzate Aralarko pistek?
Oraingoan Josebe Blancoren idatzia gomendatu nahi dizuegu.
Hausnarketa ta elkarrizketaren alde.
"Aralarko pistak gure etxean ere hizketarako gaia izan dira,
erreparo handiz hitz egin dugu, jakitun informazio falta dugula,
eta hari mutur asko dituela matazak."
...
"Pistak saihesteko alternatibarik eman al da?
Hemendik
oso gertu, Iparraldean eta Biarnon –adibidez–, artzainak udako
larreetara maiatza-ekaina aldean – etxe bakoitzaren arabera–
hasten dira igotzen, eta jaisten dira urria aldean. Ari gara
hitz egiten Pirinioez, mendi altuez. Garai hori pasatzeko behar
dituzten gauza guztia-guztiak helikopteroz eraman eta ekarri
egiten dituzte, baita haurren jostailuak ere."
...
"Mendi publikoa kudeatzen duenak zer mendi-eredu nahi du?..."
http://zuzeu.eus/euskal-herria/nora-garamatzate-aralarko-pistek/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





