Beste hizkuntza

2012-12-04

GOIERRIKO INGURUMEN ELKARTEAK 10 URTE!

Ba horixe, blog berri batekin hasten dugula Landarlan Elkartearen lehen hamarkada. Aspaldian jaso genuen idatzi honek balio du blog-a bera zuei aurkeztu eta eskaintzeko denona izatea ikusten dugunez!



INGURUGIRO  TXOKO BAT ZURETZAT!

Jada badira urte batzuk Landarlan Elkartetik zuenera gatozkizuela, irrati, aldizkari, eta abar tartekotik. Goierriko ingurugiroaren alde zerbait egitearen beharraz jabetuta, aurrez landutako gaiak, hainbat AG21 bilera foroetara eman ditugu, bai herri mailan zein eskualdeko komisioetan. Goierritarra aldizkarian ere izan ziren urte luzez artikuluak idatzi eta hausnarketarako bide izan nahi zuten/duten gogoetak helarazten. Bidean, Aralarko Parke Naturalaren Patronatuan parte hartzea lortu, Aizkorri Aratz Parke Naturala izendatzera eginiko ekarpenak, Natura 2000 sarean dauden Oria arroako goi eremuen azterketak, Aranzadirekin elkarlanak, Ibaialde programan urteroko azterketak, Amundarain eta Agauntza errekarenak...bereziki. Tartean, tartean, Agauntzko lepoan Elorretako borda berreskuratzea, argazki lehiaketa eta egutegiak kaleratzea ere otu da, zenbait hitzaldi, mendi ibilbide  ere izan ditugu, aukera, denbora eta partaidetzak utzi duen heinean. Talde osoaren barrenean taldetxo batek tinko dirau eta hor gure apurra eskaintzearena. Biana, noizbehinka txarra ez gogoraraztea denok egin genezakeela zerbait, neurri desberdinetako ahaleginak beti dira eskertzekoak, eta beti bezala borondatea eta jarrera txalotzen ditugu. Egun Ag21 foroak eta sentikortze gaiak pil pilean daudela, gu ere ateak irekiak ditugula adieraztera gatozkizue, eta zuen partaidetzara deitzen. Pertsona bezala, formakuntza eta ingurumen kulturan hazitzeko bide bat dela gogoratuz, ingurumen gaietan eta barne heziketan oro har, proiektuak burutzen ikasi eta lan taldearen babesean sendotzea eskaintzen dugu. 

Jakin "jasangarritasunaren lemapean, ingurumen eta bizi kalitatearen alde egitea" dugula helburu "Goierritarren kontzientziazio maila suspertu" eta "Biztanlegoa ingurumen gaietan hornitu, oinarrizko irizpideak eskainiz".

            Modu batera edo bestera parte hartu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?