Beste hizkuntza

2014-02-13

TXINGUDIKO PADURAK BABESTEKO LEGEAK, ORAIN!!!



EHAAN argitaratu berri den ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuan, “Txingudi-Bidasoa” Zaintza Bereziko Gunea (ZBG) izendatzen da  eta hura eta "Txingudi” Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG) zaintzeko neurriak onesten dira, biak ere Red Natura 2000ren markoan.

Txingudiko hezeguneak nazioarteko araudi ugariren bidez babestuta daude, horietako batzuk nazioartekoak, bai Gipuzkoan, bai Lapurdin ere, habitaten eta fauna eta flora basatietako espezie basatien zaintza-egoera bermatzeko:

1.    Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG)
2.    Zaintza Bereziko Gunea (ZBG)
3.    RAMSAR Hitzarmenean Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea.
4.    Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Berezia.
5.    Arrêté de Biotope.
6.    Zone Naturelle d´Intérêt Écologique, Faunistique et Floristique (ZNIEFF).
7.    Zone Importante pour la Conservation des Oiseaux (ZICO).

Bestalde, 2013ko uztailaren 18an, jakin dugu Irungo Udalak kirolgune batzuk konpontzeko lanak egin behar dituela eta, haien artean, "Plaiaundiko atletismoko pista" (Txingudi) aipatzen da.

Ez dugu ulertzen Irungo Udalaren jarrera; izan ere, atletismoko pista eta errugbiko zelaia baimentzen eta mantentzen jarraitzen du, nahiz eta aspaldi egon behar zuten beste leku egokiago batera lekualdatuak. Jarrera horrekin, Plaiaundiren birsorkuntza integrala oztopatzen ari da, eta atzeratu egiten ditu hegazti migratzaileentzat ingurunearen kalitatea nabarmen hobetuko luketen planak. Horrela, Plaiaundiko Parke Ekologikoa sortu eta kalifikatu zeneko funtzioa baliogabetzen ari da.

Bestalde, onartezina da gaur egun oraindik Bidasoko Irletan (Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Bereziaren barruan Erabateko Babespena duen cunea) kontrolik gabeko eta legez kanpoko nekazaritza-lanak inpunitatez burutzen  uztea.

Bestaldetik, ulertezina da aipatu Plan Bereziak Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibiaertzetarako onartutako Ingurumen Lehengoratze lanak gaur egun oraindik burutu gabe jarraitzea.

Txingudiko guneak berebiziko garrantzia du, Europako milaka hegazti migratzaileek leku hori baitute nahitaezko pasabide, atsedenleku eta babesleku.

Horregatik guztiagatik, honako hau ESKATZEN DIOGU Irungo Udalari:

1.    Bete dezala indarrean dagoen legeria eta beste legezko leku batera alda ditzala Plaiaundiko atletismoko kirol-ekipamendua errugbiko zelaia, atletismoa eta errugbia baldintza egokietan egitea bermatuko duten instalazio duinak eraikiz, Irungo eta Hendaiako natur balioen zaintzan eragin gabe eta premiagabeko gatazkak sortu gabe.

2.    Udal honek ganoraz har ditzala Txingudiko paduren kudeaketa eta haren babes-markoa eta Bidasoako irlen eremua giza-erabilera eta presio orotatik aska dezala, bertako habitatak behar bezala egokituz, zaintzeko araudiak behartzen duen moduan. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin batera, gauza dístala Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibaiertzen ingurumen lehengoratzea.


3    Bazter dezala hezeguneetara iristeko azpiegitura berrien eraikuntza, horrek suposatuko lukeen giza presioaren emendioak Txingudiko nidifikazio eremuetan eta fauna eta floraren babes funtzioan izan dezakeen kalteak direla eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?