Beste hizkuntza

2014-09-15

eguzki ihintza






Drosera intermedia Hayne

                  Aiako Harrian topo egin nuen eguzki ihintz eder honekin.
            Landare haragijale hau hezetasun handiko tokietan hazten da; gehienetan, substratu hareatsu eta azidoetan: urak hartutako belardietan, iturburuetan eta, oro har, zohikaiztegietan.
                    Oso espezie kaltebera da bizitoki duen habitat motagatik: zohikaiztegiak eta hezegune higroturbatuak. Lehortzeak, pisten zabaltzeak edo ganadu-karga desegokiak habitat horiek erabat alda ditzakete. 

 Landare iraunkor txikia, intsektiboroa, hosto guztiak oinaldekoak dituena; hostoen orria leundu egiten da pezioloan eta 7-12 cm luze eta 2-4 cm zabal da. Hostoaren gainaldea intsektuak harrapatzeko erabiltzen dituen ile gorri itsaskorrez betea du. Loraketa-garaian, galtzarbeetatik 1-3 garako hostoak ateratzen dira, gehienez 5 cm luze direnak. Puntan 3-12 lore izaten dituzte, bakoitza bost petalo zurikoa, baina batzuetan, 4, 6 edo 8 ere izan daitezke. Bost lorezil eta obulutegi bat dituzte, eta fruitua kapsula leun bat izaten da.




1 comentario:

  1. Drosera ez nuen ezagutzen eta argazki adierazgarri hori eta testuari esker, hemendik aurrera errazago bereiztuko dut.

    Milesker!

    Miren

    ResponderEliminar

zer berri?