Beste hizkuntza

2016-02-10

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT): erraustegiek kantzerra ugaritzen dute


Erraustegien arazoak eragin zuzena du gure ingumenean baita gure osasunean. Errausketa ez da soilik ingurumen impakto negatibo larria, 
Honen inguruan, argitaratu den artikuluetako bat irakurtzea gomendatzen dizuegu. Hona hemen bertako pasarte bat.

"OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela.

Bestalde, ukaezina da azken urte hauetako gizartearen aldaketa, hondakinen arazoaren tamainaren jakitun, inoiz baino gehiago murritzen, berrerabiltzen eta birziklatzen baita. Honek hondakinen bolumena aurreikusten ez zen kopuruetara  eraman du, are gehiago, beherako joerak jarraitu egiten du. Europako ildoak, gainera, oso argiak dira HHEren mailakako gutxitzearen inguruan. Parisen, klimaren munduko gailurraren testuinguruan sortutako akordioek, gainera, karbono bajuko hondakinen kudeaketa bat burutzera behartzen gaituzte

Agintarien osasunaren inguruko ageriko ahanzturaren aurrean, OEIT-GEISeko osasun langileak behar profesional eta etikoan aurkitzen gara, gizarteari zein politikariei ondorengoa adierazteko: HHErekin lotutako osasun kalteek errealitate bat izaten jarraitzen dute gaur egun. Beraz 2002an 500 profesionalek sinatutako manifestuak, argitaratu zen eguneko balio berdinarekin jarraitzen du, azken urteetan burututako ikerketen ondorioek indarturik
Europako mugimendu aurreratuenen aitzindari izan gaitezke, eta izan behar dugu. Irtenbide osasuntsuenen alde egiteko unea da. Garaiz gaude gure hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko.  Hauen errausketak ingurumenean, gugan, gure seme-alaba eta hauen ondorengoetan sor ditzaken eraginak ekidituz."

http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/02/03/osasuna-eta-errausketa-ikerketa-taldea-erraustegiek-kantzerra-ugaritzen-dute/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?