Beste hizkuntza

2016-06-27

ibaialde 2016



IBAIALDE 2016
Aztertu programaren barruan, ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren egitasmoa da. Euskal Autonomi Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutarazteko. Helburu hauek dira: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.
LANDARLAN ingurumen elkarteak, ibaialde kanpaina 2016ko ekainean egin du. Oria ibaian Itsasondo-Arama mugan, Ibares zubia gurutzatu ondoren mendebalderuntz 112 mra.


Aztertutako eta ondorioztutako hainbat datu jarraian:
1.     Uraren kalitatea: uraren analisi fisiko-kimikoa kalitate ezin hobea duela adierazten du, ura uherra aurkitu dugu naiz bi egun lehenago euririk ez egin. Analisi biologikoan berriz bakterio koliforme gehiegi emaitza izan da, bakterioen presentziak gorotz kutsadura adierazten du, gizaki edo abere jatorria duena.
Kolektoreak eta Legorretako araztegia urteak martxan jarri zirela, beraz jatorria abereena izan zitekeela pentsa dezakegu.
2.     Landareak: erribera basoa (Haltza Almus glutinosa, Lizarra Fraxinus excelsior), Makal beltza Populus nigra, Haritza Quercus robus aurkitu ditugu. Padurako landareria ere. Bertako landare hauek biodibertsitate dagoela adierazten digu.
Espezie kanpotarrak eta inbaditzaileak ere aurkitu ditugu: Akazia faltsua Robinia pseudoacacia, Platanoa Platanus hispanicus, Bambu japoniarra Fallopia japonica.
                                  
3.     Fauna: arrainak: ezkaluak multzoetan ur korrontean ikusi ditugu. Narraztietan suge biperakara Natrix maura bat. Hegaztiak buztanikara Motacilla alba , zozoa Turdus merula. Ornogabeen artean Intsektuak (tximeleta, euliak,...)  armiarmak eta abar. Animalia kanpotarrik eta inbaditzailerik ez dugu topatu. Balorazioa gunearen egoera biologikoa egokia da.
4.     Gizakiaren eragina:
Inguruaren eraldaketa: nekazaritza eta garraio azpiegiturak lurzoruaren erabilera nagusienak dira, beraz oso eraldatua dago.           
Kultur ondarea Ibaresko errota eta zubia, kontserbazio ona dute.
Hondakinak:  ibai ertzetan eraikuntza lanetakoak, plastikozko ontziak, latak, tetrabrik gutxi batzuek. Hondakin arriskutsurik ez.
Balorazioa gunearen kontserbazio egoera ona da.

Koldo Ormazabal.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?