Beste hizkuntza

2016-09-13

bisoi europarra atauniker

 
0001
                Landarlan Ingurumen Elkartearen ikurra da Bisoi europarra  Mustela lutreola. Atauniker Elkarteak erakusketa hau antolatu du animalia honi buruz gehiago ikasteko.
 Lehen Europa osoan zehar zegoen haragijalea, gaur egun, Errusian, Errumanian eta Frantzian soilik aurki daiteke . Baina populaziorik onena Ebro ibaiaren goi partekoa da; Araba, Errioxa, Burgos eta Nafarroa artean.
                Bere Habitata Ibaiak,  errekak, aintzirak, inguru zingiratsuak, ubideak, padurak eta kostaldeko inguruak dira. Ibaien bidearen erdialdea eta bukaera hautatzen ditu, korronte motelarekin, ibaiertzean landare estaldura handiarekin eta uraren kalitate onarekin.
                Arriskuak: Habitata galtzea, ur kutsatuak, aleutiana deritzon gaixotasuna,  ibilgailuen harrapatzeak eta bisoi amerikar inbaditzaile Mustela vison .
                 IUCNk Europako ugaztun mehatxatuentzat hartzen du katamotz iberiarrarekin batera.

Azkenean,
maite duguna baino ez dugu gordeko,
ulertzen duguna baino ez dugu maitatuko,
irakasten zaiguna baino ez dugu ulertuko.
(Baba Dioum)


 https://atauniker.org/
 http://zientzia.eus/artikuluak/bisoi-europarra-salburuan-bueltan/
 http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/mustela-lutreola


No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?