Beste hizkuntza

2016-11-11


ARALARKO  SABOTAIEN   SALAKETA

Goierriko Landarlan Ingurumen Elkarteak Aralar Natur Parkeko Goroskintxuko txabolaraino pista lanak egiten ari diren makinen aurkako sabotaiak salatzen ditu eta era berean adierazi, elkarteak bultzatzen dituen ekintzak guztiz baketsuak direla, norbanakoak eta ondasunak kaltetu gabe eta beti ere, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz. 
Horrez gain, orain baino lehen, Enirio-Aralarreko eremuan izandako beste sabotaiak salatzen ditugu, mankomunitateak publikoki salatu ez dituena, azken udaran Ataundik Aralar Parkera doan pistako langa bere lekutik atera eta bidea libre utzi, lehendik ere Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketarako itxiturak kaltetu, mendian erreketak egin… Bestetik, Saltarriko leizeko hondakinak mankomunitateak garbitzeko eskatzen diogu eta beste leizeak ere ikertu eta behar baldin bada garbitu ere.
Berriro diogu Goroskintxura egiten ari diren pistako lanak legez kanpokoak direla, Aralar Natur Parkearen araudiaren aurkakoak direlako, horrek debekatzen dituelako, lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak, landaketak eta sarbideak iraunarazteko lanak salbu, azpiegituren plangintza egin arte eta plangintza hori ez da egin. Gainera Enirio-Aralar mankomunitateko 2003ko egitamuak aholkatzen zuen sektore ezberdinen ikuspegia kontuan hartzeko eta hori ere ez da egin, soilik abeltzain sektorearena kontuan hartu da, dagoeneko laguntza ekonomiko publikoak jasotzen dituena.

Goroskintxuko pista Aralar erdian den Saltarriko abereen itxiturarainoko pista proiektuaren zatia da eta horren ingurumen inpaktuko azterketa bertan behera uzteko eskatu diogu Foru Aldundiko Diputatu Orokorrari eta Ingurumen Diputatuari.



DENUNCIA  DE  SABOTAJES  EN   ARALAR

La asociación ambiental goierritarra Landarlan denuncia los sabotajes efectuados contra las máquinas de la pista a la chabola de Goroskintxu en el Parque Natural de Aralar y asimismo manifiesta que sus actividades son totalmente pacíficas, sin causar daños a a las personas ni a los bienes y procurando provocar el menor impacto posible en el medio ambiente. También denunciamos otros sabotajes que han sido llevados a cabo en el Parque sin que la mancomunidad los haya denunciado públicamente: retirada de la barrera de la pista  procedente de Ataun este verano, anteriormente daños a los cercados de investigación de la UPV, quemas en el monte… Por otra parte, pedimos a la mancomunidad que limpie la sima de Saltarri, llena de residuos e investigue la situación del resto de las simas, así como realice su limpieza en caso necesario.
De nuevo decimos que los trabajos de la pista de Goroskintxu son ilegales porque vulneran la normativa del Parque Natural de Aralar, que prohíbe los trabajos de remoción del suelo, salvo en caso de plantaciones y mantenimiento de las vías de acceso. Además el plan de la mancomunidad de Enirio-Aralar aconsejaba el tener en cuenta las distintas visiones en torno a Aralar, lo cual no se ha hecho, sólo teniendo en cuenta la visión del sector ganadero, que además recibe ayudas públicas económicas.
 La pista a Goroskintxu forma parte del proyecto de pista a Saltarri, cercado ganadero situado en el corazón de Aralar y hemos solicitado al diputado general y al diputado de medio ambiente que anulen el estudio de impacto ambiental de dicho proyecto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?