Beste hizkuntza

2018-09-21



HAMAR  MILA  EUROAK  LORTUTA!

HAMAR  MILA  ESKER!


Eguzki Talde Ekologista  eta Landarlan Ingurumen  Elkarteak maiatzean abian jarri genuen erronka, “10.000 euro baietz” lortu dugu, Hamar Mila esker !!

Aralarko natur parkean Saltarriraino onartu eta Goroskintxuraino egindako pistari buruzko epaiketaren gastuei aurre egiteko, maiatzean 10.000€ biltzeko kanpaina hasi genuen eta helburua lortu dugu zuen laguntzari esker. Gainera, Enirio Igaratza pistako lanak hasita dauden honetan, auzibidea jarraitzeko aukera izango dugu zuen laguntzari esker. Mila, mila esker, Buruntza aldean, Debagoienan, Goierri Garaian eta behekoan, Kostan, Tolosaldean, Donostia eta Oarso aldean eta Gipuzkoan zehar, bonoak saltzen eta erosten ibili zareten guztioi eta ekarpenak egin dituzuen guztioi, eta baita Gipuzkoatik kanpo laguntza ekarpenak egin dituzuen guztioi.

Oso garrantzitsua da Naturgune Babestuaren kontserbazioaren aldeko  herritarren babesa eta parte hartzea. Gu denok gara Aralarren arduradun eta zaindariak.



DIEZ  MIL  EUROS  CONSEGUIDOS

!DIEZ  MIL  GRACIAS!

El desafío puesto en marcha en mayo por Eguzki Talde Ekologistak  y Landarlan Ingurumen  Elkartea para conseguir “A por los 10.000 euro” ha sido logrado, Diez mil gracias!!


Pusimos en marcha esta campaña para hacer frente a los gastos del proceso judicial contra la aprobación de la pista hasta Saltarri y su construcción parcial hasta Goroskintxu. Además ahora que se han iniciado las obras de la pista de Enirio a Igaratza tendremos opción de ampliar el proceso judicial a dicha pista.  Muchísimas gracias a todos y todas los que habéis vendido y adquirido bonos en Buruntza, Debagoiena, Goierri Garaia y behekoa, Kosta, Tolosaldea , Donostia y Oarso aldea y a lo largo de Gipuzkoa, y también a los que habéis realizado aportaciones, en Gipuzkoa e incluso desde fuera de Gipuzkoa.

Es muy importante el apoyo y participación de la ciudadanía a favor de la conservación de los espacios protegidos. Todos y todas somos responsables y cuidadores de Aralar. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?