Beste hizkuntza

2019-01-14

Landarlankide edo Landarlagun


Erlazionatutako irudia
Landarlan Ingurumen Elkarteak abian jarri du bazkide kanpaina eta bazkide izatera gonbidatu nahi zaitugu, ingurumen elkarte indartsu eta aktiboak behar ditugulako. 

Egin ezazu Ingurumenaren aldeko apustua! 

Izan zaitez Landarlankide edo Landarlagun
eta jantzi "Aralar mundua leku den lurra" pelikularen kamiseta ekologiko ofiziala!

Landarlanen helburuak honako hauek dira:
-Ingurumena zaintzeko interesa indartzea gizartean.
-Ingurumenaren aldeko aldarrikapen eta eskabide ahotsa izatea.
-Jasangarritasunaren aldeko ekimenetan parte hartzea.


Landarlankide:
Ingurumenaren defentsan parte aktibo izan nahi dut eta Landarlanen bilkuretan eta ekintzen antolakuntzan parte hartu nahi dut. Laguntza ekonomikoa ere emango diot.
Landarlagun:
Ingurumenaren defentsan aritzeko Landarlani laguntza ekonomikoa ematen diot eta antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen ahaleginduko naiz.

informazio gehiagorako edo izena emateko idatzi helbide honetara:
landarlanelkartea@gmail.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?