Beste hizkuntza

2019-04-09



Grankanto Jaizkibel Eguzki Natura 2000

Hona hemen, Eguzki Natura 2000 elkartetik jasotako gonbidapena datorren iganderarako. 


JAIZKIBEL, GRANKANTO – SANJUANHARRIKO GEOFORMEZ GOZATZEKO IBILALDIA

NOIZ: apirilak 14, igandea   (8 urte baino gehiago dutenentzat)
NON: LEHENENGO tokia, irteera .-  PASAI donibaneko liburutegitik  9:30ean
           BIGARREN tokia, irteera.- KABITTE JAIZBELEKO KANTINATIK, 4.650 km  10:30ean                                                                                                                                         IRAUPENA: GUTXI GORABEHERA, Bi ordu.
   ONDAREA ETA EGUNGO PROBLEMATIKA EZAGUTZEA.
   OINETAKO EGOKIAK ERAMAN  
 IBILALDIA= ZAILTASUN ERTAINA
       Kostalderantz abiatuko gara; Mitxintxola inguratuko dugu, eta Bonazaitzara iritsiko gara itsasbazterreranzko bidea hartzeko. Erreka igaro ondoren, GRANKANTO harkaitza  lehenik, eta gero, Sanjuanharri harkaitzarekin topatuko gara; bertan, gure kostaldeko forma geologikorik ederrenetako batzuk daude. Ibilaldian zehar, zenbait adituk Natura 2000 Sare ekologiko europarrean babestuta dagoen eremu horretako ondare naturalak eta kulturalak azalduko dituzte eta, halaber, KANPOKO KAIAREN proiektuak izango lituzkeen eraginei buruzko informazioa emango dute. Makroazpiegitura horrek ez du inolako zentzurik, erabil daitezkeen bi kai baitaude hurbil: Baionakoa (50 km) eta Bilbokoa (100 km).
   Ibilaldi honen helbururik nagusienetako bat da Jaizkibel aurreko itsas-eremua babesteak izango lukeen garrantziaz ohartaraztea; izan ere, gaur egun lurgaineko eremua bakarrik dago babestua. Babes hori behar-beharrezkoa da itsasoko espezieen aberastasuna eta biodibertsitatea bermatzeko, munduan bakarra den bazter zoragarri honetaz gozatzen jarraitzeko eta superportua bezalako proiektu suntsitzaile eta alferrikakoek lekurik ez izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?