Beste hizkuntza

2019-05-22

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarra Gaia: Aralarren eraikitzen ari diren pista berriak.


"Adierazpena

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarrak Aralarren eraikitzen ari diren pista berrien inguruan zera adierazten du:
aralar pistak bilaketarekin bat datozen irudiak
1.    Artzainek Aralarren egiten duten lana asko estimatzen dugula.

2.    Aralar Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua izateagatik Europako Natura 2000 sare barruan, bere kudeaketaren helburua, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea dela, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. 

3.    Abeltzantza Aralar kudeatzeko tresna bat dela, baina ez bakarra. Ezinbestekoa dela bertako errealitatearen ezagutza zientifikoan sakontzea oinarri sendoen gainean planifikatzeko kudeaketa.

4.    Ikuspegi desberdinak eta erabilera desberdinak kontutan hartuko dituen komisio bat sortu beharko litzatekeela Aralarko beharrak aztertu eta erabilpen jasangarri eta orekatu bat izan dezan.

5.    Gaurko Aralarko abeltzaintza eredua aldatu beharra dagoela pistak eraiki aurretik, Aralarko parke naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan ezarritako kontserbazio helburuetara egokitzeko, bereziki larreen produktibitatea eta ganadu kopuruaren arteko oreka lortzeko eta atzerakorik ez duten ingurumen kalteak eragozteko. Hortaz hori egin arte ez litzateke eraiki behar pistarik."

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?