Beste hizkuntza

2017-05-11

“Aralarren zergatik ez biderik?”






                       Fermin Imazek  idatzitako “Aralarren zergatik ez biderik?” gutunari erantzunez esan Gipuzkoako Aralar zatia Parke Naturala dela eta lege-dekretu batek, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana izenekoak, arautzen duela bertako jarduera guztia. Horregatik, Aralarren gauzatzeko egitasmo den-denak  Natura babestearen helburupean egon behar dute derrigorrez, hau da, ezin da jardunbide bat onartu Aralarren bertako natur-ondarea zaintzearen kontra badoa.
  
                        Iaz egindako pista legez  lurzorua mugitzea debekatuta dagoen mendi babeslean eraiki da, lurzoru azalera handi bat betirako galduz. Lurzorua funtsezko natur-ondarea da eta berritu ezin litekeen baliabidea, eta Aralarko Parke Naturaleko legeak babesten du; lurzorua galduarazten duen obra bat onartezina da, nahiz eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendari Orokorrak baldarkeri hau egitea ahalbidetu modu arduragabean. 

                      Aralarko pisten auzia Gipuzkoako Ingurumen Fiskalaren eskuetan dago une honetan lege haustearen zantzuak ikusi dituelako.

HERRIA  HERRI,  MENDIA  MENDI! 


Aralar Bizirik!

 
   

«Mundua aldatu daiteke, baina ez da bakarrik aldatuko»





Désobéir: le petit manuel (Desobeditu, eskuliburu txikia)

Borroka desobediente eta ez-biolento bat aurrera eramateko gakoak biltzen ditu Frantziako  mugimenduaren eskuliburuak.

Borrokak antolatzeko gida eta ilusioa pizteko bide izan nahi du liburuak.


http://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2017-05-10/klima_aldaketa_gelditzeko_ez_da_aski_telebistari_oihu_egitea.htm

 http://www.desobeir.net/

2017-05-08

Zubietako errauste planta eraikitzeko lanak





Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitu du mobilizaziora

  Maiatzaren 27an, Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute Zubietan.
 
 Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak asteazkenean jakinarazi zuenez, maiatzak 8 hasiko  dira Gipuzkoako Ingurumen Gunea deiturikoa eraikitzeko lanak, Zubietan. 
Horren barruan daude errauste planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako planta. Lanek 30 hilabete iraungo dutela aurreikusi dute. Asteazkenean, maiatzak 10,  berriz, lanen inaugurazio ofiziala egingo dute.
 
 Horren kontra, protestara deitu dute. Maiatzak 8an, elkarretaratzeak antolatu dituzte Gipuzkoako herri guztietan, 19:00etan, Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean. maiatzak 18ean, goizean, berriz, Lasarte-Oriako Merkabugatin elkartuko dira, erraustegiaren sarreran
 
 
 http://erraustuez.org/eu/
 http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2017/04/26/zubietan-obrak-hastear-direla-eta-erresistentzia-fasea-abiatu-du-gipuzkoa-zutik-ek/
 http://www.berria.eus/albisteak/134526/gaur_hasiko_dituzte_zubietako_errauste_planta_eraikitzeko_lanak.htm

2017-05-03

Narrasti ta Anfibio bila Aralarren maiatzak 14





Gipuzkoako parketxe sareak honako ibilaldi gidatuak antolatu ditu narrastiak eta anfibioak ezagutzeko.

Maiatzaren 14an, igandea, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordua goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net), plaza mugatuak izango dira eta.



https://parketxesarea.org/