Beste hizkuntza

2017-05-11

“Aralarren zergatik ez biderik?”






                       Fermin Imazek  idatzitako “Aralarren zergatik ez biderik?” gutunari erantzunez esan Gipuzkoako Aralar zatia Parke Naturala dela eta lege-dekretu batek, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana izenekoak, arautzen duela bertako jarduera guztia. Horregatik, Aralarren gauzatzeko egitasmo den-denak  Natura babestearen helburupean egon behar dute derrigorrez, hau da, ezin da jardunbide bat onartu Aralarren bertako natur-ondarea zaintzearen kontra badoa.
  
                        Iaz egindako pista legez  lurzorua mugitzea debekatuta dagoen mendi babeslean eraiki da, lurzoru azalera handi bat betirako galduz. Lurzorua funtsezko natur-ondarea da eta berritu ezin litekeen baliabidea, eta Aralarko Parke Naturaleko legeak babesten du; lurzorua galduarazten duen obra bat onartezina da, nahiz eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Zuzendari Orokorrak baldarkeri hau egitea ahalbidetu modu arduragabean. 

                      Aralarko pisten auzia Gipuzkoako Ingurumen Fiskalaren eskuetan dago une honetan lege haustearen zantzuak ikusi dituelako.

HERRIA  HERRI,  MENDIA  MENDI! 


Aralar Bizirik!

 
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?