Beste hizkuntza

2015-03-17

ekozinema



IX. EKOZINEMALDIA, BAITA ORDIZIAN ERE

           Martxoaren 24tik 26ra bitartean Ekozinemaldiaren bederatzigarren jardunaldia egingo dugu Ordizian, Euskal Herriko beste hamabost herrirekin eta hirirekin batera. Gure herriari dagokionez, hauxe izango da ekimen horrekin bat egiten dugun lehenengo aldia; nahi genuke azkena ez izatea.
         Ekozinemaldia Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du, ingurumenarekin eta horren defentsarekin interesaturik dauden tokian tokiko beste hainbat gizarte-mugimendurekin batera; Ordiziari dagokionez, Landarlan-ekin eta Ordiziako Udalarekin eta Goierriko Baratzaren lankidetzarekin.


    Aurtengo aukeratutako gaia petrolio erauzketarekin du lotura estua; hau da, frackinga edo haustura hidraulikoa. Ekozinemaldia baliatuta, instituzioek eta petrolio-konpainiek azpilanean egiten ari direnaren berri eman eta salatu nahi dugu. Haustura hidraulikoa AEBetan garatu dute bereziki. Naturari eragindako kalteak hondamenezkoak dira. Orain, asmoa dute metodo hori Europara eta Euskal Herrira ekartzeko. Gai horrekin batera planeta mailan hondakinen ekoizpenak zein ondorio dituen jakingo dugu eta planeta kontserbatzeko eta petroliorik gabeko mundura aldatzeko munduan zehar sortzen ari diren lankidetza sare berriak ezagutuko ditugu.

  
SAIO GUZTIAK DOHAINIK IZANGO DIRA.



24an, asteartea, Barrenan,19:00etan,

"Fractura, la maldición de los recursos"  gaur egun baliabide energetiko urriek sortzen duten arazoari heltzen dio, eta herritarrei haustura hidraulikoaren (fracking)  kontzeptua zertan den eta haustura horrek ingurumenari ekartzen dizkion ondorioak azaltzen dizkie. Dokumental horren lagungarri gisa, beste bi dokumental emango dira. Batetik, "El caso Sarayacu (Sarayacuko gertaera)" izeneko dokumentala: 2002. urtean Argentinako Compañía General de Combustibles -CGC- izeneko konpainia, Ekuadorreko armadak lagunduta, indigenen lurraldean, Sarayakun, legez kanpo sartu zela eta indigenek beren lurraldearen alde egindako borroka kontatzen du; aipatu konpainiak 1.500 kg pentolita-lehergai lurperatu zituen. Bestetik, "Petrolioaren lioa” izeneko dokumentala, Euskal Herrian egindakoa, bertsoen, animazioen eta abarren bidez petrolioaren xedea azaltzeko.  

25ean, asteazkena,, "Trashed” Herri Antzokian 20'30etan

dokumentalaren emanaldia izango da. Sari asko jaso ditu ingurumena aztertzen duen dokumental honek. Azpitituluak espainolez ditu. Protagonista Jeremy Irons da, eta soinu-banda Vangelis-ena da. Dokumentalak zaborraren igoera du aztergai, batez ere plastikoena eta toxikoena, planeta osoan. Candida Brady-k zuzendutako ekoizpena da, sentsibilitatez betea. Zabortegietako lixibiatu kirastuak eta inguratzen gaituzten erraustegietako ke-lainoak dira lanaren jomuga; baita ozeanoetan barrera barreiaturik dauden plastikoekin digestio aparatua beteta daukatela hiltzen diren baleak, edo plastikozko lakio hilgarriek itotako hegaztiak ere. Irudi horiek guztiak inguratzen gaituen zaborraren entremesa baino ez da. Gerora datoz mugagabeko ondorioak; besteak beste, zabortegiek kutsatutako urak pozoitutako azienda galduta, miserian geratu diren abeltzainak

26an, osteguna Barrenan 19:00etan, 

 "Voces en transición, Pueblos en transición mugimenduaren bigarren emanaldia da eta petroliorik gabeko mundurantz Trantsizioa proposatzen du, hondamena ekartzeaz gain, petrolioa bukatzen ari baita eta gure sistema bere menpe dago.  Petroliorik gabeko bizitzarako prest egon behar dugu.  Benetako inspirazioa da, mundu zabalean jende xeheak egindako gauza harrigarrien inguruan jasotako makina bat kontu bilduta sortutakoa. Erkidegoak ekinean, dirua inprimatu, laborantza, tokian tokiko ekonomia bultzatu, erkidegoetan irratiak sortu, energia kolektiboak garatu... Proposamen hori birus baten moduan zabaldu da, ziurgabetasun- eta kaos-garaietan diseinatutako gizarte-esperimentu gisa, baikortasuna bultzatuz. Decrecimiento en un minuto izenburuak berak dioen moduan minutu batean azaltzen du gure planeta hondatzen ez jarraitzeko egin dezakegun guztia.  

http://ekozinemaldia.blogspot.com.es/


No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?