Beste hizkuntza

2015-03-02

lan ildoak proposatuz...

LANDARLAN DATORREN UDAL LEGEGINTZALDIRA BEGIRA

LANDARLAN Ingurumen Elkarteak Goierriko natur balioak eta landa eremuak  babestu, berreskuratu nahian, biztanleen partaidetza eta gure natur balioak ezagutu eta balioesteko premiaz, datozen urteetarako ondorengo lan ildoak proposatzen ditu, Goierri eskualdearen garapenean balizko aurrerapausoak eman daitezen:
ü  Eskualdeko Ingurumen teknikari koordinatzailea egotea eta udaletxetan ingurumen teknikariak, bakarka edo udal ezberdinen artean.
ü  Tokiko Agenda 21 eta EA21 programak bultzatzen jarraitzea.
ü  Herrietako Plan orokorren berrikusketa partaidetza prozesuen bidez garatzea.Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikiak kontserbatzeko neurriak garatu, besteak beste, araudiaren bidez.  Babesteko lurrak erosi behar izanez gero  (ibai ertzak edo natur  balio handiko lurrak),  Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean hausnartu, eta beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu. Landa eremuan bigarren etxebizitzak mugatzeko neurriei eutsi, eta horietan sakondu. Udalerriz udalerri arauak estandarizatzearen premia
ü  Eskualde mailako bidegorri sarea osatu eta hauekin, estalitako bizikleta aparkalekuak giltzarrizko guneetan egokitzea.
ü  Herri bideak berreskuratzea. Udalerri mailan herri-bideen inbentarioak egin. Oinezkoentzako bide berdeen sarea, Goierrin herriak eta auzoak lotuz. Eskualdeko mendi-ibilbideen sare zabalean ibilgailuek (auto, moto, bizikleta) sortzen duten presioa aztertu, eta beharrezkoa bada erabilerak mugatzeko neurriak hartzea.
ü  Hondakinen gaikako bilketan helburua:  2017rako gutxienez % 70 izatea bermatzea.
ü  ZLM, zirkuitu laburreko merkaturaketan, bertako elikagaien erosketa ohiturak bultzatu eta ildo beretik, nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko zein eredu jasangarriak bultzatzea.
ü  Udalerriko biodibertsitatea babestu eta berreskuratzearen aldeko neurriak hartzea.
ü  Bailaretako zelaiak, belardi eta goi larreak, abeltzaintza eta  artzaintzari lotutakoak, babestea. Gure nortasunaren parte direnez, paisaiari dagokion garrantzia emanez.
ü  Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio puntualak, ...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatzea.
ü  Dagozkien udalen artean koordinazioa areagotzea Amundarain, Agauntza eta Oria Garaiaren GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak aurrera eramateko.
ü  Aralar eta Aizkorriko GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak martxan jartzea bultzatzea.
ü  Murumendiko eremuaren babesa bultzatzea.
ü  Parke Naturaletako kudeaketan herritarren partaidetza bultzatu, eragile direnen inplikazioarekin kontatuaz … Kontserbazio Bereziko Eremuen KBE (ZEC)-a onartze kudeatzera begira
ü  Flora exotiko inbaditzailearen hedapena mugatzeko neurriekin jarraitzea.
ü  Pinudien eta eukalipto-landaketen hedapena baino, beste baso ereduak eta kultura berria bultzatu, neurri egokiak landu, landa-paisaien balioen kontserbazioarekin bateragarriak izatera begira
ü  Energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatzea.
ü  Goierriko 5.000 biztanletik gorako herrietan zarataren diagnosia egin eta kutsadura akustikoa murrizteko neurriak indarrean jartzea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?