Beste hizkuntza

2016-12-05

informazio pixkat




ARALAR PARKE NATURALA DA ETA EUROPA
BATASUNAREN BABES BEREZIKO EREMUA ERE

Horregatik, Aralarko kudeaketaren helburua natura babestea eta hobetzea da eta abeltzaintzaren jarduerak ezin dira helburu horren kontra joan. Gipuzkoako Foru Aldundia da Parke Naturalaren kudeaketaren arduraduna, Enirio-Aralar Mankomunitatearen zatiarena barne. Mankomunitatearen Aralarko zatia berau osatzen dugun 15 udalerrietako biztanle guztiona da, ondarezko herrimendia
baita eta denok dugu hor gertatzen denaren erantzukizuna.

PISTAREN PROIEKTUA

Oraingoz, Intzensao-Goroskintxu artean, 2 km-ko luzera eta 3 metro zabaleko lehen zatiarekin hasi dira, baina Mankomunitatearen asmoa Aralarren 20km inguruko pista sare erraldoi bat egitea da, mapa honetan ikus daitekeen bezala.
Lehendik dauden pistak Intzensao-Goroskintxu (obrak hasita). Aurreikusitako pista sare osoa
Lurra mugitzea legez debekatuta dagoen Aralarko eremuan ari dira pista eraikitzen. Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak pista eraikitzeko hartutako erabakia Aralarko Parke
Naturalareko natur-ondarea babestearen kontrakoa da.


Resultado de imagen de aralar bizirik logo

ZERTARAKO EGIN PISTAK


Instituzioen argudio bakarra izan da, artzain eta ganaduzaleen irisgarritasuna hobetzeko dela, modu
horretan sektorea sustatzeko. Baina aurretik ez da egin Aralarko abeltzaintzaren gaurko egoeraren azterketarik. Beste behin ere, lehentasuna abeltzainen interesei eman zaie, beste sektoreen iritziak kontuan izan gabe. Egiten ari diren pista ez dago 4x4 soilei bideratua, erremolkedun ibilgailu pisuei baizik. Artzainei baino ganaduzaleei begira egindako azpiegitura da.

INBERTSIO EKONOMIKOA ETA ONURADUNAK

Lehen pista zatia (Intzensao-Goroskintxu) zabaltzeak 140.000€ko aurrekontua du. Gipuzkoar guztion
diruarekin gutxi batzuen interes pribatua lehenesten da. 2014an Aralargo 84 ganaduzale eta artzainen artean, 1,5miloi euro banatu ziren diru laguntzetan.
                                        Resultado de imagen para aralar pistak

ALTERNATIBAK

Erakundeetatik irisgarritasuna hobetzeko planteatu den aukera bakarra erremolkedun 4x4 autoak ibiltzeko 3 metroko pistak eraikitzea izan da. Badira helburu hori lortzeko beste alternatiba batzuk,
baina ez dute horren inguruko azterketarik ere egin.
PISTAK AL DIRA ARTZAINTZAREN OINORDEKOTZA
FALTAREN SOLUZIO?
Gaur egun 120 pertsona inguru dira Aralarren ardi nahiz ganadua dutenak, hauetariko askoren bizibiderako berau 2. mailako lanbidea delarik. Baserri guztietara ditugu bideak eta hala ere sektorea izugarrizko gainbeheran dago. Instituzioek beste mota bateko laguntzak sustatu beharko lituzkete, pista eta diru laguntzetatik haratago doazenak.

  ARALAR DEGRADATZEN DU

Dagoeneko martxan dauden obra hauek Aralarko naturan eta paisaian duten inpaktua berealdikoa da,
onartezina. Makinak pasatu ondoren lurzorua galtzen da betirako eta
eremua bitan zatituta geratzen da ganaduaren ibilia zailduz: Pistaren zabalerak proiektuan zehaztutako 3 metroko zabalera gainditzen du zati askotan, mendi pista baten ordez errepide baten itxura du. Aralarren 20 km inguruko pista sare bat eraiki nahi dute.
Paisai inpaktu   hau beste leku batzuetara ere zabalduko da.Amezketa-Igaratza bidera esaterako.

INGURUMEN-KALTEAK

Pista hauen obrek Aralarko akuiferoen kutsadura sortu dezakete eta ondorioz bertatik ura jasotzen duten iturriei eragin. Paisaia degradatzeaz gain, ondare kulturala arriskuan jartzen du, larreetan hesi-efektua sortzen du, lurzoruaren higadura handitu, kutsadura akustikoa areagotuko da, bertako habitatetan aurreikusi ezin diren ondorioak izan ditzake eta baita bertan bizi diren espezie askorengan ere (hauetako asko legez babestutako espezieak izanik).
                                       Resultado de imagen para aralar pistak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?