Beste hizkuntza

2016-12-06

EZTABAIDA  ESKAERA  ERAKUNDEEI   ETA  HITZALDIAK  HERRITARRENTZAT


Orain gutxi, Enirio-Aralar mankomunitateak Foru Aldundiaren laguntzarekin Aralar Natur Parkerako pista proiektuak onartu ditu eta horrek eztabaida sortu du  herritarren artean. Aralar mendi publikoa izanik, eztabaida beharrezkoa eta interesgarria deritzogu, beti ere, patxaraz eta liskarrik gabe egiten bada.

Era berean, Mankomunitateari eta Foru Aldundiari eskatzen diegu, herritarren partehartzea eta eztabaidari bide eman diezaietela, aurrez pista proiektu guztiak geldituz, 2003an Mankomunitateak onartutako Ekintzen Egitamua berrikusiz eta natur parkeko legediaren arabera Aralarren eman daitezken erabilerak naturaren babesaren menpe jarriz.

Landarlan ingurumen elkarteak pista proiektu zehatz horien berri izan aurretik ere, beti erakutsi du prestutasuna bere iritzi eta alternatibak partekatzeko eta orain ere Aralarren inguruan interesa duten eragile ezberdinekin eztabaidan parte hartzeko prest dago, erakundeek bultzatutako prozesu batean.

Prozesu horretan laguntzeko asmoz, lehendabizi herritarrak informatzeko hitzaldiak antolatu ditugu, lehenengoa Zaldibian eta datorren astean Beasain eta Ordizian. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?