Beste hizkuntza

2016-07-07

Aralar barrenean pista proiektua




Goierriko Landarlan Ingurumen Elkarteak Ordiziako udaleko boletinaren bidez urtarrilean Enirio-Aralarko Mankomunitateak aurtengorako egiteko dituen 517.000 euroko inbertsioen berri izan zuen, larreak  hobetzeko, ur hornidura asetzeko, txabolak konpontzeko, itxiturak egiteko, abereen gaixotasunak ekiditeko eta, batez ere, mendi bideak egiteko.

 Hori dela eta, bitan eskatu dugu bilera Mankomunitateko Lehendakaria den Ordiziako Alkatearekin,  Aralar Natur parkearen kontserbazioa eta artzantza hobetuko duten,  proposamen jasangarriak luzatzeko eta ez dugu erantzunik jaso, ezta Foru Aldundiari bitan egindako informazio eskaeraz ere, parkeko patronatuko kidea izanik.

Ondoren, ekainaren 13an “Aralarko txaboletara eta Saltarrirako pistaren ingurumen ebaluazio sinplifikatua egiteko agiriak” argitaratu dira. Nahiz eta mendi publikoa eta Natur Parkea izan Aralar, ez zaio proiektu honi inongo publizitaterik egin, ez komunikabideetan, ez Ordiziako boletinean, eta soilik argitaratu da Foru Aldundiaren web orrian. Gainera dokumentazio gehiena gaztelera hutsez aurkitzen da edo euskaraz dagoen bakarrean akats handirekin. 

Proiektua gazteleraz aztertzera behartuta, ikusten dugu oso erasokorra dela Aralar Natur Parkerako, maiatzetik Natura 2000 europear sareko Babes Bereziko Eremua izendatuta. Intzesaotik Saltarrira 4,4 kmko eta minimo 3 mko zabalerako pista egingo litzateke, eta Elutxeta inguruan 96mko eta batazbeste 5 m altuerako harri lubeta. Horrelako pista egiten bada, paisaian, natur ingurunean, eremu karstikoan eta lur azpiko uretan inpaktuak ikaragarriak  izango direla aurrikusten dugu, eta horiek ez dira nahiko baloratu proiektu honetan.

Guzti horregatik Mankomunitatea eta Foru Aldundiari eskatu diegu proiektua bertan behera uzteko eta orain arte ez dugu inongo erantzunik jaso. Era berean, Aralarko artzantza eta kontserbazioaren aldeko neurriak, artzain, ganaduzale, mendizale, kontserbazionsita, zientzilari eta interes ezberdinetako herritarrekin batera adostea eskatzen dugu, horrelako inpaktuak sortu gabe.

Eta Aralarko etorkizunaz kezkatuta diren Mankomunitateko herrietako biztanleei eskatzen diegu beren herriko alkate eta zinegotziei kezka hauek helarazteko.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?