Beste hizkuntza

2017-07-20


ENIRIO-IGARATZAKO  PISTARI  STOP!

Uztailaren 3an Enirio-Aralar mankomunitatea Bilduko zazpi udalerrik egindako eskaria eztabaidatzeko bildu zen: Aranzadiri azterketa integrala eskatzeko. Mankomunitateko buruak EAJko Santamariak kontrako mozioa ere bazuen, bertan, ez Aranzadik ez beste inork, azterketarik ez egiteko eskatuz
Bilera labur horretara gerturatu ginen Aralar Bizirikeko kideok, eta beste herritarrok ez genuen ulertu gertatutakoa, bai Bilduk eta baita Santamariak berak beraien mozioak erretiratu baitzituzten, esan zutenez, Aranzadi Natur Zientzia Elkartea bere kabuz ari omen delako azterketa egiten.  
Oso positibotzat jotzen dugu Aranzadik azterketa integrala egitea baina batzarrean oso informazio  gutxi eman zen, azterketa horretaz eta ondorengo pausuez...


ARALAR  BIZIRIK  plataforma

Prentsa ohar osoa: hemen





No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?