Beste hizkuntza

2017-05-12




ARALAR  NATUR  PARKEAN  BI  PISTA  BERRI  

GEHIAGO  ONARTUTA!

Apirilean Aralar Natur Parkearekiko erabaki okerrak berrriro hartu dira Parkeko Patronatoan eta Enirio-Aralar mankomunitateko zuzendaritza batzarrean.
Natur Parkeko Patronatoko bileran  Diputazioko Mendietako eta Natura inguruneko zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Haziz gain, eragile hauek hartu dugu parte: udal ordezkariak (Ataun (2), Lazkao, Zaldibia, Abaltzisketa eta  Tolosa), EHNE eta ENBA sindikatuak, Euskal Herriko Unibertsitateko arkeologia saila, Gipuzkoako Mendizale Federazioa, Gipuzkoako Baso Elkartea eta Landarlan Ingurumen Elkartea.
Bilera horretan, onartu dira 2017rako aurrekontuak, Zaldibiako udala eta Landarlanen iritzien aurka. Gure ustez aurrekontu horiek, ez dute helbururik ezta beharren justifikaziorik,  eta bi pista berri  irekitzea aurrikusten dute, horietako bat, Enirio-Doniturrieta. Pista hau Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan izanik, mankomunitateak bere aurrrekontuak onartu aurretik, onartu du Patronatuak eta ez da onargarria Patronatoak erabakitzea zer egin mankomunitateko lurretan. Horrez gain, ez da kopuru zehatzik jarri animalia eta landare basatien jarraipenerako, hori izanik Natur Parkearen helburu nagusienetakoa. Oiduin erretako txabola konpontzeko dirua jartzeak guztion onarpena izan du. Hazik azaldutako mendiko larreetako habitaten kontserbazioa eta kudeaketaren hainbat neurrirekin ere ados azaldu gara, adibidez, ganadua baztertzea, erosio arriskua duten lekuetatik,  eragina zuzentzeko, hori izanik pisten eraikuntzaren aurrean gure ustez hartu behar den neurrietakoa. Prest azaldu gara ere Hazirekin elkartu eta gure ekarpenak helarazteko.
Bestetik Enirio-Aralar mankomunitateak apirilaren 19an egindako zuzendari batzarrean, Enirio-Doniturrieta pista egiteko ingurumen inpaktu azterketa lanak eta eraikuntza proiektua egiteko enpresak aukeratu dituzte Abaltzisketa, Altzaga, Amezketa, Arama, Ataun, Beasain, Lazkao eta Ordiziako udal ordezkariek eta larreen erabilpenaren ordenantzari Landarlanek  kudeaketa hobetzeko asmoz aurkeztutako hamabi  alegazioak atzera bota dituzte ere, fundamentuzko justifikaziorik eman gabe. 

Mankomunitateko zenbait udal ordezkarik Enirio-Aralarko larreetan ganadua dutenez eta ondorioz, interes ekonomiko zuzenak, bozketan abstenitu egin beharko lirateke mankomunitateko idazkariak bileran Landarlani baieztatu bezala, beraz orain arte egindako bozketak zalantzazkoak direla jakinarazten dugu, udal ordezkari batzuk beren interes ekonomikoen alde bozkatu dutelako.

Informazio gehiago: hemen

Aralarko Patronatoaren 15 eta 16 urteetako memorien balorazioa

Aralarko Patronatoaren 2017rako aurrikuspenen balorazioa




No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?