Beste hizkuntza

2017-05-24

«Aralarko pistetan interes pribatuak daude»








Enirio-Aralar Mankomunitateak urritik gaurdaino hartu dituen erabaki guztiak bertan behera uzteko eskatu dugu Landarlan ingurumen elkarteak eta Aralar Bizirik taldeak.  

Mankomunitateko hiru ordezkari politikok Aralarren bertan interes pribatuak dituztela eta legea urratu dutela esan du taldeak, beren onurarako liratekeen gaietan abstenitu ordez alde bozkatuta. Bi arlotan ikusi du Landarlanek bateraezintasuna. 

 Batetik, mankomunitateko ordezkariek ez dute ondasunen eta jarduera ekonomikoen adierazpenik egin, «udaletan egiten den bezala». Azken batzarrean, hain justu, gaiaz galdetu genion elkarteak erakundeko idazkariari, eta deklaraziorik ez dagoela esan zuen.

Bestetik, mankomunitatean ordezkaritza politikoa duten hiru hautetsik Enirio-Aralarko larreetan abereak dituztela salatu du Landarlanek. Hiru kasu zehaztu ditu: «Abaltzisketako ordezkaria foru aldundiko teknikaria eta ganaduzalea da; Amezketako ordezkaria, artzaina; eta Altzagako ordezkariak senitartekoa du ganaduzalea».

«Ordezkari horiek, legeak agintzen duen moduan interes pribatuak tarteko direnean abstenitu ordez, botoa eman dute artzainen eta ganaduzaleen onurarako diren hainbat erabakitan».
Interes bateraezintasuna leukaketen gaiak Aralarko pisten eraikuntza, larreen ordenantza, aurrekontuak eta beste dira. «Inork ez die abstenitzeko eskatu, ez mahaiburuak, ez idazkariak, ezta beste kideek ere». Abstentzio kasu bakarra, Landarlanen arabera, apirileko bileran gertatu zen, 2003ko egitamua berrikusteko eta eguneratzeko lanen kontratazioaz Amezketako ordezkaria abstenitu zenean.

Hori dela eta, Landarlanek —Aralar Parke Naturalaren Patronatuan ordezkaritza dauka—, hiru ordezkari horiek errefusatzeko edo ezetza emateko eskatu diogu Enirio-Aralarko Mankomunitateari, «beren interes pribatuen alde eman dutelako kasu gehienetan botoa».

Ondorioz, mankomunitateari eskatu diogu urritik honako erabakiak bertan behera uzteko, «ez delako interes publikoa interes pribatuen gainetik lehenetsi, eta ez delako bermatu neutraltasuna eta legea betetzea. Mankomunitateak, herri erakundea izanik, interes publikoa aurretik jarri beharra dauka, eta gure eskaerak onartu beharko lituzke. Ez onartzea legeen aurkakoa da, eta jokabide arduragabea».


 http://goierri.hitza.eus/2017/05/24/aralarko-ordezkari-batzuen-interes-pribatuak-tarteko-erabakiak-ezeztatzeko-eskatu-dute/

 http://www.berria.eus/paperekoa/5004592/014/004/2017-05-24/landarlan_aralarko_pistetan_interes_pribatuak_daude.ht

 http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201705/24/piden-anulen-votaciones-enirio-20170524001640-v.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?