Beste hizkuntza

2017-06-26

Eukaliptoak: suteen eragile eta tranpa ekologikoak






Eukalipto landaketak, zoritxarrez, guztion ahotan dabiltza Portugalko sutea dela eta. Epe motzera onura ekonomikoa izan dezaken landaketa hauek eragin handia dute ingurunean. Izan ere, ezin dugu ahaztu ez dela gauza bera zuhaitz landaketa ta Basoa, eta hauen kudeaketa egokia behar beharrezkoa dela bai ekonomikoki eta bai ingurumenerako.
Honi buruzko Aranzadi Zientzia Elkartearen artikulua irakurgai duzue bere web orrian.

"Azken egunetan, eukaliptoak Portugaleko sute bortitzen eragile izan direla entzun dugu. Hala ere, ez dugu ahaztu behar zuhaitz hauek gure ingurugiroa kaltetzen dutela hainbat zentzutan. Lurzoruaren ezaugarriak eraldatzen dituzte, bertan bizi den bioaniztasuna murriztuz, bereziki anfibioei dagokienez.
Aranzadi Zientzia Elkarteak lau urte daramatza ikerketak desberdinak egiten, eukaliptoek uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) bezalako anfibio espeziean dituen eraginak aztertzen. Emaitzek aise frogatzen dute zuhaitz hauek tranpa ekologikoak direla, animalia hauen biziraupena kolokan jartzen dutela."


http://www.aranzadi.eus/herpetologia/eucaliptales-trampas-ecologicas-mas-alla-de-los-incendios?lang=eu
http://www.aranzadi.eus/herpetologia/eucaliptales-trampas-ecologicas-mas-alla-de-los-incendios

Aizkardi eta Oargi mendi elkarteen mendi martxa uztailaren 2an





Aralarren eraiki nahi dituzten pista berrien proiektuaren inguruan, maiatzaren 18an gipuzkoako mendizale federazioaren batzar orokorrak hartu zuen erabakia, proiektu honen aurka posizioa hartzea eta ingurumenaren babesean lan aktiboa egitea.
  Aizkardi eta Oargi mendi elkarteek martxa bat antolatu dute uztailaren 2an Larraitzetik abiatuta, goizeko 8:30etan.

LARRAITZ - ERREKONTA - GOROSKINTXU - JENTILARRI - ENIRIO - MALKORRI - ALOTZA - LARRAITZ
Altuera maximoa: 1340.20 m - Altuera minimoa: 411.60 m
Distantzia: 16.56 km - Desnibela ++: 1065.90 mts



http://www.aizkardi.com/
http://www.oargi.org/s-s-aralar-pista-berririk-ez/
https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=18349847

2017-06-21



EN  ARALAR  VEHÍCULOS,  ILEGALMENTE

Llueve sobre mojado. Aunque la normativa en vigor del Parque Natural de Aralar prohibe la circulación de vehículos fuera de las pistas, de nuevo ciudadanxs y miembros de de Aralar Bizirik están viendo continuamente vehículos todoterreno en la zona de pastos de Alotza, transitando fuera de las vías autorizadas e incluso en la cima de  Ganbo Txiki conduciendo las ovejas con un vehículo por detrás, ¿esto es el nuevo pastoreo?, como se puede comprobar en el vídeo expuesto en Facebook bajo la etiqueta de Aralar Bizirik). Estos todoterrenos fuera de pista compactan y erosionan el suelo, y degradan los pastos.

Nuestra asociación ha comunicado dichas infracciones a la mancomunidad de Enirio-Aralar y a la Dipuatcación Foral pidiendo que se tomen las medidas necesarias , entre ellas aumentar el control, mediante una mayor presencia de guardas y castigar este tipo de desmanes. Ya los ciudadanxs les pedimos que continúen haciéndonos llegar dichas infracciones a la página de Aralar Bizirik en Facebook o a nuestro correo electrónico: landarlanelkartea@gmail.com






ARALARREN   IBILGAILUAK  LEGEZ  KANPO


Llueve sobre mojado. Aunque la normativa en vigor del Parque Natural de Aralar prohibe la circulación de vehículos fuera de las pistas, de nuevo ciudadanxs y miembros de de Aralar Bizirik están viendo continuamente vehñículos todoterreno en la zona de pastos de Alotza, transitando fuera de las vías autorizadas e incluso en la cima de  Ganbo Txiki conduciendo las ovejas con un vehículo por detrás, ¿esto es el nuevo pastoreo?, como se puede comprobar en el vídeo expuesto en Facebook bajo la etiqueta de Aralar Bizirik). Estos todoterrenos fuera de pista compactan y erosionan el suelo, y degradan los pastos.

Nuestra asociación ha comunicado dichas infracciones a la mancomunidad de Enirio-Aralar y a la Dipuatcación Foral pidiendo que se tomen las medidas necesarias , entre ellas aumentar el control, mediante una mayor presencia de guardas y castigar este tipo de desmanes. Ya los ciudadanxs les pedimos que continúen haciéndonos llegar dichas infracciones a la página de Aralar Bizirik en Facebook o a nuestro correo electrónico: landarlanelkartea@gmail.com


2017-06-15

Paisaia berriaren biktima isilak artikulua


Paisaia berriaren biktima isilak

 

 

Berria egunkarian argitaratu duten artikulua gomendatu nahi dizuegu

"Galbidean dauden animaliak gogora ekarri, eta exotikoak aipatzen dira usu, jirafak eta enparauak. Baina Euskal Herrian ere bada habitat egokirik gabe gelditu denik. Ipuin, abesti eta istorioetarako aitzakia eman duten zomorro eta txori askok, esate baterako, garai makurrak bizi dituzte pestiziden eta bestelako arrazoien ondorioz"



http://www.berria.eus/paperekoa/1827/038/001/2017-06-15/paisaia_berriaren_biktima_isilak.htm

2017-06-09

Dublingo errauskailu berria



Egun hauetan jaso dugun berria. Dublinen eraiki berri duten errauskailuan istripua gertatu da.
 Aspaldikoa da  proiektua, 1997koa, aurkako mugimenduak sortu ziren proiektua geldierazteko baina azkenean 2014. urtean eraikitzen hasi ziren.
Astebete darama martxan errauskailuak. Apirilean hasi zen errauskailua hondakinak jasotzen, eta joan den astean erre zuen aurrenekoz hondakin sorta bat.






http://www.berria.eus/albisteak/135669/istripu_bat_izan_da_dublingo_erraustegi_batean_martxan_jarri_eta_astebetera.htm

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20170608/once-personas-hospitalizadas-por-un-accidente-en-una-incineradora-en-dublin

2017-06-08

Udara bat ardiekin, senari jarraika






Mikel Etxeberria biologo beasaindarrak aurkeztutako ‘Udara bat ardiekin, senari jarraika’ lanak CAF-Elhuyar lehiaketako NEIKER-Tecnalia saria 2017 jaso du.

Lan honek ardien bizi ohiturak eta elikatzeko dituzten moduak aztertu ditu.
«Ardiek ingurune batzuk besteak baino nahiago dituztela ikusi dut, eta bereziki jotzen dutela habitat horietara, bai elikatzeko eta baita hausnarrean egoteko ere»

Lana burutzeko hiru artaldetako ardiei GPS idunekoak jarri zizkieten lepoan eta bi hilabetez utzi zituzten mendian euren kasa ibil zitezen. Behin epea amaituta, «GPSetatik datuak hartu eta tratamendu estatistikoen bidez» emaitzak lortzen joan ziren. Ardien posizio puntu bakoitza zein landare komunitatetan zegoen ikusi zuten, eta horrekin habitat hautespena kalkulatu dute.
Hartutako datuen emaitzekin bost habitat zehaztu zituzten: «larre dentsoa (>%85 larrea), larre harritsua (<%15 larrea), trantsizio larrea (%15-85 larrea), sastrakadiak eta besteak»   Landaretza mota horiek denak  erabiltzen dituzte ardiek,  guztiak behar dituzte bizirauteko, neurri ezberdinean.
Hauen artean, «ardiek trantsizio larreak dituzte gustukoen». Izan ere, larre horietan larre harritsuko eta larre dentsoko espezieak daude. «Dibertsitate handi hori leku txikian aurkitzen dutenean bazka desberdin asko dute eta dieta osasuntsu bat izateko aukera ere bai». Dena den, belarra «oso energia gutxiko elikagai denez», larre dentsoa ere asko ustiatzen dute, «bertan dagoelako belar gehien». Elikatze ohiturez gain, leku itzaltsuak ere aukeratzen dituzte artaldeek, «hausnarrean aritu ahal izateko».




http://zientzia.eus/artikuluak/udara-bat-ardiekin-senari-jarraika/
http://goiberri.eus/2017/05/29/senari-jarraika/

2017-06-07


ENIRIO-ARALAR  MANKOMUNITATEAREN ERABAKIAK

BERTAN BEHERA  UZTEKO  ESKARIA


          Gaur hemen jakinarazten dugu Landarlan Ingurumen Elkarteak mankomunitatera eskaera bidali    
        duela azkenaldian hartu dituen erabakiak pista proiektu, aurrekontu, larren ordenantza eta beste 
        batzuk  bertan behera utz ditzan, arrazoi hauengatik:
  • Mankomunitatearen apirileko bileran, erakunde honetako idazkariak Landarlani erantzun zion bezala, mankomunitateko ordezkari politikoek  ez dute egina beraien ondasun eta jarduera ekonomikoen adierazpena, udaletan egiten den bezala.
  • Dakigunez, badira hainbat ordezkari abereak dituztenak Enirio-Aralarreko larreetan, Abaltzisketako ordezkaria, foru aldundiko teknikaria eta ganaduzalea, Amezketako ordezkaria eta artzaina, eta Altzagako ordezkaria eta senitartekoa ganaduzalea duena. Ordezkari hauek abstenitu ordez, legeak agintzen duen moduan, interes pribatuak tarteko direnean, bozka eman dute, artzain eta ganaduzaleen onurarako diren hainbat erabakietan: pistak, larreen ordenantza, aurrekontuak eta abarretan, kasu batean izan ezik, apirileko bileran, Itsasondoko ordezkariak, 2003ko Egitamua berrikusi eta eguneratzeko lanen konteatazioaz, Amezketako ordezkaria abstenitu baitzen. Baina orain arte, inork ez die abstenitzeko eskatu. ez mahaiburuak, ez idazkariak, ezta beste kideek ere.
       Horregatik gure elkartea, Aralarko gaietan interesatua dena, eta Natur Parkeko Patronatuan
 o    ordezkaritza duena, mankomunitateari adierazi dio legeak ematen dizkigun aukeren arabera, aipatutako kid  kide horiei ezetza ematen diegula, beren interes pribatuen alde kasu gehienetan bozka eman dutelako.

I      Informazio gehiago: hemen




Hr

  
-