Beste hizkuntza

2017-06-07


ENIRIO-ARALAR  MANKOMUNITATEAREN ERABAKIAK

BERTAN BEHERA  UZTEKO  ESKARIA


          Gaur hemen jakinarazten dugu Landarlan Ingurumen Elkarteak mankomunitatera eskaera bidali    
        duela azkenaldian hartu dituen erabakiak pista proiektu, aurrekontu, larren ordenantza eta beste 
        batzuk  bertan behera utz ditzan, arrazoi hauengatik:
  • Mankomunitatearen apirileko bileran, erakunde honetako idazkariak Landarlani erantzun zion bezala, mankomunitateko ordezkari politikoek  ez dute egina beraien ondasun eta jarduera ekonomikoen adierazpena, udaletan egiten den bezala.
  • Dakigunez, badira hainbat ordezkari abereak dituztenak Enirio-Aralarreko larreetan, Abaltzisketako ordezkaria, foru aldundiko teknikaria eta ganaduzalea, Amezketako ordezkaria eta artzaina, eta Altzagako ordezkaria eta senitartekoa ganaduzalea duena. Ordezkari hauek abstenitu ordez, legeak agintzen duen moduan, interes pribatuak tarteko direnean, bozka eman dute, artzain eta ganaduzaleen onurarako diren hainbat erabakietan: pistak, larreen ordenantza, aurrekontuak eta abarretan, kasu batean izan ezik, apirileko bileran, Itsasondoko ordezkariak, 2003ko Egitamua berrikusi eta eguneratzeko lanen konteatazioaz, Amezketako ordezkaria abstenitu baitzen. Baina orain arte, inork ez die abstenitzeko eskatu. ez mahaiburuak, ez idazkariak, ezta beste kideek ere.
       Horregatik gure elkartea, Aralarko gaietan interesatua dena, eta Natur Parkeko Patronatuan
 o    ordezkaritza duena, mankomunitateari adierazi dio legeak ematen dizkigun aukeren arabera, aipatutako kid  kide horiei ezetza ematen diegula, beren interes pribatuen alde kasu gehienetan bozka eman dutelako.

I      Informazio gehiago: hemen




Hr

  
-    

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?