Beste hizkuntza

2017-06-26

Eukaliptoak: suteen eragile eta tranpa ekologikoak






Eukalipto landaketak, zoritxarrez, guztion ahotan dabiltza Portugalko sutea dela eta. Epe motzera onura ekonomikoa izan dezaken landaketa hauek eragin handia dute ingurunean. Izan ere, ezin dugu ahaztu ez dela gauza bera zuhaitz landaketa ta Basoa, eta hauen kudeaketa egokia behar beharrezkoa dela bai ekonomikoki eta bai ingurumenerako.
Honi buruzko Aranzadi Zientzia Elkartearen artikulua irakurgai duzue bere web orrian.

"Azken egunetan, eukaliptoak Portugaleko sute bortitzen eragile izan direla entzun dugu. Hala ere, ez dugu ahaztu behar zuhaitz hauek gure ingurugiroa kaltetzen dutela hainbat zentzutan. Lurzoruaren ezaugarriak eraldatzen dituzte, bertan bizi den bioaniztasuna murriztuz, bereziki anfibioei dagokienez.
Aranzadi Zientzia Elkarteak lau urte daramatza ikerketak desberdinak egiten, eukaliptoek uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) bezalako anfibio espeziean dituen eraginak aztertzen. Emaitzek aise frogatzen dute zuhaitz hauek tranpa ekologikoak direla, animalia hauen biziraupena kolokan jartzen dutela."


http://www.aranzadi.eus/herpetologia/eucaliptales-trampas-ecologicas-mas-alla-de-los-incendios?lang=eu
http://www.aranzadi.eus/herpetologia/eucaliptales-trampas-ecologicas-mas-alla-de-los-incendios

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

zer berri?