Beste hizkuntza

2017-06-08

Udara bat ardiekin, senari jarraika






Mikel Etxeberria biologo beasaindarrak aurkeztutako ‘Udara bat ardiekin, senari jarraika’ lanak CAF-Elhuyar lehiaketako NEIKER-Tecnalia saria 2017 jaso du.

Lan honek ardien bizi ohiturak eta elikatzeko dituzten moduak aztertu ditu.
«Ardiek ingurune batzuk besteak baino nahiago dituztela ikusi dut, eta bereziki jotzen dutela habitat horietara, bai elikatzeko eta baita hausnarrean egoteko ere»

Lana burutzeko hiru artaldetako ardiei GPS idunekoak jarri zizkieten lepoan eta bi hilabetez utzi zituzten mendian euren kasa ibil zitezen. Behin epea amaituta, «GPSetatik datuak hartu eta tratamendu estatistikoen bidez» emaitzak lortzen joan ziren. Ardien posizio puntu bakoitza zein landare komunitatetan zegoen ikusi zuten, eta horrekin habitat hautespena kalkulatu dute.
Hartutako datuen emaitzekin bost habitat zehaztu zituzten: «larre dentsoa (>%85 larrea), larre harritsua (<%15 larrea), trantsizio larrea (%15-85 larrea), sastrakadiak eta besteak»   Landaretza mota horiek denak  erabiltzen dituzte ardiek,  guztiak behar dituzte bizirauteko, neurri ezberdinean.
Hauen artean, «ardiek trantsizio larreak dituzte gustukoen». Izan ere, larre horietan larre harritsuko eta larre dentsoko espezieak daude. «Dibertsitate handi hori leku txikian aurkitzen dutenean bazka desberdin asko dute eta dieta osasuntsu bat izateko aukera ere bai». Dena den, belarra «oso energia gutxiko elikagai denez», larre dentsoa ere asko ustiatzen dute, «bertan dagoelako belar gehien». Elikatze ohiturez gain, leku itzaltsuak ere aukeratzen dituzte artaldeek, «hausnarrean aritu ahal izateko».




http://zientzia.eus/artikuluak/udara-bat-ardiekin-senari-jarraika/
http://goiberri.eus/2017/05/29/senari-jarraika/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?