Beste hizkuntza

2017-03-14


EGUZKI   ETA  LANDARLANEN

  
TXOSTEN   BERRIA  


INGURUMEN  FISKALTZARA




Eguzki eta Landarlan elkarteek Ingurumen Fiskaltzara txosten berria bidali dute, azken udazkenean Aralarko Goroskintxura eraikitako pistan, Saltarrirako lehenengo zatian, sortzen ari den lurzoruaren higaduraz.  2016ko udaran, Aldundiak onartutako Ingurumen Ebaluazio Azterketak neurriak ezarri zituen,  lurzorua lehenbailehen lehengoratzeko eta ezponda eta lubetetan lurzoruaren higaduraren arriskua gutxitzeko, baina neurri horiek ez dira betetzen ari eta nabarmenak dira gaur egun lurzoru higaduraren arrastoak.

Halaber, Ingurume Inpaktu Azterketa horretan nartziso (asturiensis) espezie babestua inguru horretan ez izatea baieztatzen zen, ingurura loratze garaian (urtarrila amiera eta otsaila haseran) egindako bisitengatik. Halere, espezie horren kontserbazio egoera ona kalifikatzen zen, Aralarren espezie horren kopuruarengatik. Baina Euskal Herriko Unibertsitateko Landare-biologia eta Ekologia sailaren “Aralar Parke Naturaleko flora mehatxatua” argitalpenean. zehazten da espezie babestu horren loraldi onena martxoa eta apirilan izaten dela, horren arabera agerian geratzen delarik pista proiektu horren Ingurumen Inpaktu Azterketa Sinplifikatuaren zorroztasun zientifiko eskasa


Guzti horrengatik, berriro ere, Saltarriko pista proiektua berriro gelditzea eskatu diogu Fiskaltzari. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?