Beste hizkuntza

2017-03-16


MENDI  IBILALDIA   ARALARRERA 

GOROSKINTXUKO  PISTA  BERRIRA


HELBURUAK: Enirio-Aralar Mankomunitateak Diputazioaren babesarekin 2016ko urri-azaroan egin duen Goroskintxuko pista berriaren inpaktoak ezagutzera eta baita hainbat txokotako edertasun eta natur balioetaz gozatzera.
NOIZ: Datorren igandean, martxoak 19
ABIAPUNTUA: Ataungo Lizarrustiko Parketxeko aparkalekua
IBILALDIAREN HASIERA ORDUA: 9:30
IBILALDIAREN LUZERA ETA GARAIERA ALDEA: 10 km; 300 m (gutxi gora behera)
ELKARTZEKO  ORDU  ETA  TOKI  ALTERNATIBOA:  goizeko 11etan Intzesaon, Jentilarritik gertu.

OHARRAK:
Ø     Ibilgaluak partekatzea gomendatzen da eta ibilgailuetan tokia izanez gero, partekatzeko Ataungo udaletxeko plazan 9:00etan elkartuko dira. Gainontzekoak 9:30etan Lizarrustin.
Ø     Oinetako eta jantzi egokiak eramatea aholkatzen da. Ibilaldian parte hartzea eta erantzukizuna partehartzailearen ardurapean dago.

ZATOZ GUREKIN!
Aralar Bizirik plataforma


No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?