Beste hizkuntza

2017-03-12


ERREKLAMAZIOA  ENIRIO-ARALARKO  

LARREEN  ORDENANTZARI




Jakinarazten dugu gure elkarteak erreklamazioa jarri diola Enirio-Aralarko larreen
ordenantzari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten ordenantza hori, 
urtarrilaren 13an, inongo publizitaterik egin gabe. 

Erreklamazio horren puntuak honako hauek dira:

-  Lurzorua galtzeko arriskuan diren 1.600 hektareetan artzaintza mugatzea eskatzen dugu.

Larreratze epeak eta gehienezko azienda kopuruak aldatzeko aukerak Egitasmo Teknikoaren baitan uzten dira, baina horrelakorik ez dugu ezagutzen.

-  Larre sailak 36tik 41era igotzea onartzen da, eta ardien kopuru osoa 21.400era igotzea. 
   Gaur egun dagoen egitamuaren arabera, gehienezko ardi kopurua 18.000 da, eta ez igotzea
   eskatzen dugu.

-  Behorren eta behien artean gehienez 800-1000 buru izatea eskatzen dugu.

- Ibilgailu motordunetan ibiltzeko baimena abeltzain profesionalei mugatzea eskatzen dugu; gainerako ganaduzale guztiei beharrezko kasuetan soilik eman behar litzaieke baimena, mendizainaren oniritziarekin, orain arte bezala.

-   Baimendutako ibilgailu guztiek, edozein olio edo erregairen isurpena neutralizatzeko,
      20 kg SEPIOLITA eramatea eskatzen dugu.

-   Ibilgailuaren erabilerari mugak jartzea eskatzen dugu: txabolara joateko soilik, ganadua
     Aralarren dagoenean bakarrik eta asteko 10 bidaia gehienez.

-   Lehorte aldietarako protokolo zehatz bat martxan jartzea eskatzen dugu.

-   Intzensao eta Goroskintxu arteko pistaren ezponda eta betelanean landaretza hazi 
    bitartean,   ganadu larria inguru hartan larreratzea debekatzea eskatzen dugu.

-  Larre eskubidea galtzeko arau-urratze kopuru bat zehaztea eskatzen dugu.

- Aralarko edozein tokitan (txabolak barne) askatzea debekatuta dauden produktuen
  zerrenda bat egitea eskatzen dugu.

- Enirio Aralarko lareak erabiltzeko baimena lortu aurretik abeltzain guztiek gutxienez
 sei orduko prestakuntza nahitaez jaso dezatela eskatzen dugu. ( Aralarko Natur
 Ondarea, Natur Baliabideen Antolamendurako Planak eta Kontserbazioa Bereziko
 Eremuen kudeaketa Planak ezagutzeko.)


    Landarlan Ingurumen Elkarteak Enirio-Aralarko larreak era jasangarrian kudeatzea              bultzatuko du,       Natur Parkea babestea eta artzaintza eta abeltzantza ekologikoa garatzea    helburutzat hartuta.



    Informazio gehiago: hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

zer berri?