Beste hizkuntza

2020-06-03



"Aralar. Mundua leku den lurra" dokumentala Liburu bihurtu da.
Filmerako sortutako testua eta irudiak bildu eta Liburua argitaratu du aste honetan Erein argitaletxeak 
Testua Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek idatzi zuten eta argazkiak Iban Toledok aukeratu ditu.




2020-05-27



ARGI  ILUNAK  ENIRIO-ARALARREN

LUCES  Y  SOMBRAS  EN  ENIRIO-ARALAR



Prentsa oharra: euskaraz

Nota de prensa: español

2020-05-25

Eukaliptoak Australiara!!!




Eukaliptoak bioaniztasunean duen eragina aztertzeko eskatu du ...


Maiatzaren 22an, Bioaniztasunaren eguna, Naturkonek Euskal Herrian gero eta ugariagoak diren eukalipto landaketek duten eraginen inguruan bideo bat argitaratu du. Bideoan, besteen artean, bi eskakizun egiten dira:

  •   Erakundeei publikoei (Aldundiak, Udalak,...) landaketak gelditzeko eskatzen zaie.
  •   Jabe pribatuei, lurra eta ingurumenarekiko arduratsuagoak diren jarduerak eta erabilerak lehenestea.

 Eta honekin batera, Urumea Bailaran landaketa gehiagorik ez egiteko eskaera ere plazaratu dute
Joserra Díez (Biologian doktorea, ikertzailea eta Unibertsitateko irakaslea)
Ibai Olariaga (Biologian doktorea, ikertzailea eta Unibertsitateko irakaslea) 
Iñaki Sanz-Azkue (Biologian lizentziatua, ikertzailea eta irakaslea)

Hainbat ikerketetan oinarrituta, zera ondorioztatu daiteke:
 "Bailara hauen kudeaketak, biodibertsitateaz eta paisaiaz gain, eragin zuzena du ura zein lurzoruaren kontserbazioan, bai eta uholde-arriskuaren kudeaketarekin ere. Aldaketa klimatikoaren ondorioak are larriagoak izango dira hazkuntza azkarreko landaketak nagusitzen diren heinean. Horrez gain, Urumeako arroan uholdeen maiztasuna eta eragindako kalteak handituz doaz azken hamarkadetan. Basoak soiltzeak, magalak pistaz josteak, lur mugimenduak eragiteak eta lurzorua trinkotzeak kalte konponezinak dakartza inolako zalantzarik gabe."

2020-05-06

NATURAN HEZTEN



Naturan hezten webgunea aurkeztu dute - Tolosaldea - Tolosaldeko ...


Egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gizartearen pentsaera eta jarduna errotik aldatu behar dira, horretarako tresnarik eraginkorrena pedagogia dela iruditzen zaigu Horregatik, hezkuntza helburu duen eta adin guztietarako pertsonei zuzendutako web orri bat sortu dugu. Atari honen xedea gure ingurune naturalaren ezagutzan sakontzea da. Web orri honetan, hainbat arlotako Arazo Egoerak aurkitu daitezke, baita bideo, mapa, eta baliabide ugari ere.

Arazo Egoerak, batez ere ikastetxeetan (irakaskuntza arautuan) erabiltzeko diseinatu badira ere, beste hainbat baliabide, edozein pertsonak natura, kultura eta historiako ezagutzak zabaltzeko erabili ditzake. Hauen artean erakargarrienak bideo laburrak dira: natura eta kulturarekin erlazionaturiko gaiak lantzen diren 3-5 minutuko 20 bideo labur aurkitu baitaitezke. Naturara atera eta garai ezberdinetan bidaiatzeko aukera emango digute.

Gizartean ingurumenarekiko sentsibilitatea eta kontzientziazioa sortzeko, honelako ekintzei bide eman behar zaiela uste dugu,

Informazio gehiago




2020-04-17



BASERRITAR   BORROKAREN   MUNDU   EGUNA

MERKATU  ETA  AZOKEI  EUTSI  DIEGU


Landarlan Ingurumen Elkarteak ere babesten du EHKO kolektiboak, baserritar, dendari txiki, kontsumitzaile  eta ekologist ekin batera argitaratutako manifestua eta bideoa. 

La asociación ambiental Landarlan también apoya el manifiesto  y vídeo publicados por EHKO kolektiboa para el dia de hoy, Dia mundial de las luchas campesinas, junto con baserritarras, pequeños comerciantes, consumidores y ecologistas.














2020-04-16



AZOKAK   ZABALIK   BERRIRO

Landarlan Ingurumen Elkarteak ere parte hartu du lehengo astean EHKO kolektiboak eta hainbat eragilek antolatutako kanpainan, azoken debekuaren aurka.

Manifestua: 


Eta lortu dugu, azokak berriro  irekitzea.


https://ehkolektiboa.eus/azokak-berriro-irekiak/

Jarrai  dezagun, elikadura burujabetzaren bidean.











2020-04-12



ABERRI  EGUNA  2020

HEMEN ELKARREKIN BIZI




Euskal Herrian errotzen da euskaldunon existentzia markoa. Esan ohi da gure historiak, euskarak, paisaiak, arkitekturak, ohiturek, eta musika, dantza edo literatura bezalako elementuek osatzen dutela aberria. Baina elikagaiak ekoizteko lurzorua, ura, arnasten dugun airea edo gure lurraldean milioika urtetako eboluzioaren emaitza diren landare eta animaliak ere kontuan hartu behar dira. Izaki kulturalak izateaz gain, lurraren menpeko izaki biologikoak ere bagarelako.

Hirigintza eredu oker baten ondorioz nekazaritzako lur emankorrak artifizializatzen direnean, matarrasen ondorioz mendiko lurzoruak pobretu eta galduz, bigarren bizi bat eman ordez hondakinak errauskailuan errez, ura eta airea kutsatuz edo beren bizitokiak hondatuz landare eta animaliak kaltetzen ditugunean, aberriaren kontra ari gara.

Euskal Herria da gure etxea, gure txoko kuttuna, baina txoko hau beste nazio askorekin partekatzen dugun Lur planetan kokatzen da, denon jatorriko aberria den planetan. Euskal Herriko ondare naturala zaintzen badugu, Lur aberriaren alde ari gara. Ingurumenaren mehatxuek ez dute nazio-mugarik errespetatzen eta egun dauzkagun arazo handienak planeta mailakoak dira.

Etorkizuna izango da, jasangarria baldin bada. Jasangarritasuna hedatuz, behar bada, ez dugu etorkizun hori bermatuko, baina gutxienez ez dugu porrota ziurtatuko. Horregatik, arduraz jokatu eta, gure artean nahiz munduko beste herriekin, solidarioak izan behar dugu, “hemen elkarrekin bizi” printzipioa erdian jarriz.

Landarlan  Ingurumen Elkartea

2020ko apirilak 12


KOMUNIKABIDEETAN: