Beste hizkuntza

2019-01-29



Naturkonen pinuen fumigazioaren aurkako mozioa Ordiziako udal osoko bilkuran ostegunean 


Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak, horien artean Landarlan, mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska diezaietela aireko tratamendu hori ez erabiltzea. Ostegunean, urtarrilaren 31n, arratsaldeko 7tan Ordiziako udal osoko bilkuran mozio hori eztabaidatuko da. Osasunaz eta ingurumenaz kezkatuta dauden ordiziarrak bilkuran bertaratzera deitzen ditugu.

En la sesión plenaria del jueves 31 de enero, se debatirá la moción presentada por Naturkon, coordinadora de grupos ecologistas y conservacionistas de Gipuzkoa de la que también forma parte Landarlan, contra la fumigación de pinares. Invitamos a l@s ordiziarras precupados por la salud y el medio ambiente, acudan a dicha sesión.

Informazio gehiago: Argia aldizkarian


Ordiziako mozioa: hemen    (euskara y español)

Ordiziako udal osoko bilkura gai-zerrenda: hemen

2019-01-14

Landarlankide edo Landarlagun


Erlazionatutako irudia
Landarlan Ingurumen Elkarteak abian jarri du bazkide kanpaina eta bazkide izatera gonbidatu nahi zaitugu, ingurumen elkarte indartsu eta aktiboak behar ditugulako. 

Egin ezazu Ingurumenaren aldeko apustua! 

Izan zaitez Landarlankide edo Landarlagun
eta jantzi "Aralar mundua leku den lurra" pelikularen kamiseta ekologiko ofiziala!

Landarlanen helburuak honako hauek dira:
-Ingurumena zaintzeko interesa indartzea gizartean.
-Ingurumenaren aldeko aldarrikapen eta eskabide ahotsa izatea.
-Jasangarritasunaren aldeko ekimenetan parte hartzea.


Landarlankide:
Ingurumenaren defentsan parte aktibo izan nahi dut eta Landarlanen bilkuretan eta ekintzen antolakuntzan parte hartu nahi dut. Laguntza ekonomikoa ere emango diot.
Landarlagun:
Ingurumenaren defentsan aritzeko Landarlani laguntza ekonomikoa ematen diot eta antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen ahaleginduko naiz.

informazio gehiagorako edo izena emateko idatzi helbide honetara:
landarlanelkartea@gmail.com

2019-01-11

Gure Basoak urtarrilak 16 Beasain


Naturkon elkartea eta Kolore Guztietako Basoak hainbat hitzaldi antolatzen ari dira Euskal Herrian gure basoen etorkizunari buruz. 
Pinuen gaitza dela eta, beharrezkoa da basoen etorkizunari buruz hitz egitea. Basoen egoera azaldu, ustiaketa eredu berriak edo alternatibak proposatu, baso publikoen kudeaketa eta abar.

Hurrengo hitzaldia Beasainen izango da eta hizlariak NATURKONeko Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru izango dira.

Euskadiko Biologoen Elkarte Ofiziala eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia







Euskadiko Biologoen Elkarte Ofizialak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak pinudien fumigazioaren aurrean beraien iritzia eta kezka azaldu dute.
Ingurumenaren eta giza osasunean sortuko lituzkeen arriskuez ohartarazten gaituzte.

https://www.argia.eus/albistea/bilboko-mediku-zientzien-akademiak-eskatu-du-pinudiak-airetik-oxido-kuprosoz-ez-fumigatzea
https://www.cobeuskadi.es/notas-prensa-2/colegio-biologos-euskadi-ante-fumigacion-aerea-plantaciones-coniferas-2