Beste hizkuntza

2019-02-19


ZORIONAK  ORDIZIAKO  UDALARI,  

PINUDIEN  FUMIGAZIOAREN  AURKAKO

 MOZIOA   ONARTZEAGATIK


Urtarrileko udal batzan Naturkonek aurkeztutako mozioa eztabaidatu zen eta Ahal Dugu (2) eta Bilduren (5) botoekin mozioa onartu zen. EAJ eta PSE-EE abstenitu ziren. 



Urtarrileko udal  batzaren bideoa: hemen   (11 minutu eta 17.aren artean) 

2019-02-13

astelehen berdea


Resultado de imagen de Lundi Vert


Lundi Vert/ Astelehen Berdeak ekintza abian jarri dute Frantzian, Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentroak eta Agronomia Ikerketaren Institutuak. Astelehenetan «dieta berdea» egiteko eskatu dute: egitasmoan parte hartzen dutenek ez dute ez haragirik eta ez arrainik jango astearen lehenengo egunean; hau da, dieta begetarianoa edo beganoa egin beharko dute. Urtarrilaren 7an ekin zioten aldaketari, eta 2019 osoan mantenduko dute egitasmoa. 
Ideia ez da berria, 40 herrialdetan abiatu duten dinamika bat baitago oinarrian; hain zuzen ere, Meatless Monday du izena, hots, haragirik gabeko astelehenak.
Helburua  Ingurumena eta Osasuna zaintzea da, osasun adituek diotenez, gure gizartean  haragi eta arrain gehiegi jaten dugu. Elikadura eta kontsumo ohiturak poliki poliki aldatuz gure planeta eta osasuna zaindu dezakegu.
 Haragia platerera eramateak ingurumenean duen eragina agerian utzi nahi dute. Azaldu dutenez, abeltzaintzak ur asko xahutzen du, berotegi efektuko gasen %15 sortzen ditu, eta basoak moztea dakar horietako lehengaiak industria horretara bideratzeko.
Honez gain, Herriade bakoitzean eta era jasangarrian ekoitzitako produktuen alde egitera gonbidatu ditu kontsumitzaileak, «tokiko ekoizpenaren aldeko apustua».


 https://www.berria.eus/paperekoa/1872/012/001/2019-02-13/bijilia_astelehenera_eramanda.htm
 https://www.meatlessmonday.com/
https://www.lundi-vert.fr/