gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera... esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz
Beste hizkuntza
2016-11-27
ARALARKO BIHOTZA SALBA DEZAKEGU ORAINDIK!
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/029/001/2016-11-27/aralarko_bihotza_salba_dezakegu_oraindik.htm
2016-11-11
ARALARKO SABOTAIEN SALAKETA
Goierriko Landarlan Ingurumen
Elkarteak Aralar Natur Parkeko Goroskintxuko txabolaraino pista lanak egiten
ari diren makinen aurkako sabotaiak salatzen ditu eta era berean adierazi,
elkarteak bultzatzen dituen ekintzak guztiz baketsuak direla, norbanakoak eta
ondasunak kaltetu gabe eta beti ere, ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena
sortuz.
Horrez gain, orain baino lehen, Enirio-Aralarreko eremuan izandako
beste sabotaiak salatzen ditugu, mankomunitateak publikoki salatu ez dituena, azken
udaran Ataundik Aralar Parkera doan pistako langa bere lekutik atera eta bidea libre utzi,
lehendik ere Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketarako itxiturak kaltetu,
mendian erreketak egin… Bestetik, Saltarriko leizeko hondakinak mankomunitateak
garbitzeko eskatzen diogu eta beste leizeak ere ikertu eta behar baldin bada
garbitu ere.
Berriro
diogu Goroskintxura egiten ari diren pistako lanak legez kanpokoak direla,
Aralar Natur Parkearen araudiaren aurkakoak direlako, horrek debekatzen dituelako,
lurzorua eraldatu dezaketen lan guztiak, landaketak eta sarbideak iraunarazteko lanak salbu, azpiegituren plangintza
egin arte eta plangintza hori ez da egin. Gainera Enirio-Aralar mankomunitateko
2003ko egitamuak aholkatzen zuen sektore ezberdinen ikuspegia kontuan hartzeko
eta hori ere ez da egin, soilik abeltzain sektorearena kontuan hartu da,
dagoeneko laguntza ekonomiko publikoak jasotzen dituena.
Goroskintxuko pista Aralar erdian den
Saltarriko abereen itxiturarainoko pista proiektuaren zatia da eta horren
ingurumen inpaktuko azterketa bertan behera uzteko eskatu diogu Foru Aldundiko
Diputatu Orokorrari eta Ingurumen Diputatuari.
DENUNCIA DE SABOTAJES
EN ARALAR
La asociación ambiental
goierritarra Landarlan denuncia los sabotajes efectuados contra las máquinas de
la pista a la chabola de Goroskintxu en el Parque Natural de Aralar y asimismo
manifiesta que sus actividades son totalmente pacíficas, sin causar daños a a
las personas ni a los bienes y procurando provocar el menor impacto posible en
el medio ambiente. También denunciamos otros sabotajes que han sido llevados a
cabo en el Parque sin que la mancomunidad los haya denunciado públicamente:
retirada de la barrera de la pista
procedente de Ataun este verano, anteriormente daños a los cercados de
investigación de la UPV, quemas en el monte… Por otra parte, pedimos a la
mancomunidad que limpie la sima de Saltarri, llena de residuos e investigue la
situación del resto de las simas, así como realice su limpieza en caso
necesario.
De
nuevo decimos que los trabajos de la pista de Goroskintxu son ilegales porque
vulneran la normativa del Parque Natural de Aralar, que prohíbe los trabajos de
remoción del suelo, salvo en caso de plantaciones y mantenimiento de las vías
de acceso. Además el plan de la mancomunidad de Enirio-Aralar aconsejaba el
tener en cuenta las distintas visiones en torno a Aralar, lo cual no se ha
hecho, sólo teniendo en cuenta la visión del sector ganadero, que además recibe
ayudas públicas económicas.
2016-11-04
ARALARREKO ARTZAINTZA (ETA EGIN NAHI DIREN PISTEN) INGURUAN
Martxel Aizpurua (2016-10-28) eginiko idatzia gomendatu nahi dizuegu oraingo honetan. hemen duzue sarrera:
"Aralarreko artzaintza, eta artzaintza orokorki, azken aldian eztabaida-gai izaten ari da, itxuraz posizionamendu kontrajarriak azalduz nekazal alorreko eta kontserbazioaren aldeko jendearen artean. ENBA aldizkarian agertu diren artikulu batzuk motiboa eman didate gauza batzuk esateko eta kontzeptu batzuk zehazteko. Ni Aralarreko artzaintzaren aldekoa izanik ere, ezin ditut esaten diren gauza batzuk besterik gabe ontzat eman artzaintzaren defentsa egiteko badira ere."
http://sustatu.eus/1477556074
http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com.es/2016/10/aralarreko-artzaintza.html
http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com.es/2016/10/aralarreko-artzaintza.html
2016-11-03
Goierri BirZirik herri plataforma sortu da
Goierri BirZirik herri plataforma
Mutiloako Lurpe zabortegira Gipuzkoako Hondakinen
Kontsortzioak udalerri horretako lurretan kokaturik dagoen Cespa
S.A. enpresaren Lurpe hondakindegira zaborra eramateko publiko
egindako mehatxuari aurre egin eta birziklapena eta gaikako
sailkapena bultzatu nahi dute.
Helburuak: Birziklapena eta
gaikako sailkapena bultzatu, zabortegietara doazen hondakin kopurua murrizteko.
Horiek lantzeko «herritarrak eta erakundeak
zirikatzeko tresna» izan nahi du plataformak, eta «elkarlana
eskainiko» die.
http://goierri.hitza.eus/2016/10/26/goierri-birzirik-herri-plataforma-sortu-da/
http://www.noticiasdenavarra.com/2016/11/02/vecinos/goierri-birzirik-herri-plataforma-sortu-dute-mutiloan
http://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/201610/27/goierri-birzirik-herri-plataforma-20161027000648-v.html
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)