Beste hizkuntza

2016-06-27

Errausketa eta Osasuna uztailak 5 Beasain

Uztailaren 5ean, asteartean, arratsaldeko 7etan Errausketa eta Osasuna hitzaldia Beasaingo Igartza Jauregian.

ibaialde 2016



IBAIALDE 2016
Aztertu programaren barruan, ibaialde Ingurumen Hezkuntzaren egitasmoa da. Euskal Autonomi Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutarazteko. Helburu hauek dira: ibaietako ekosistemetako ezaugarriak eta arazoak hobeto ezagutaraztea, ura bizitzarako zein garrantzitsua den ohartaraztea eta ibaiak eta erriberak kontserbatu beharraz sentsibilizatzea.
LANDARLAN ingurumen elkarteak, ibaialde kanpaina 2016ko ekainean egin du. Oria ibaian Itsasondo-Arama mugan, Ibares zubia gurutzatu ondoren mendebalderuntz 112 mra.


Aztertutako eta ondorioztutako hainbat datu jarraian:
1.     Uraren kalitatea: uraren analisi fisiko-kimikoa kalitate ezin hobea duela adierazten du, ura uherra aurkitu dugu naiz bi egun lehenago euririk ez egin. Analisi biologikoan berriz bakterio koliforme gehiegi emaitza izan da, bakterioen presentziak gorotz kutsadura adierazten du, gizaki edo abere jatorria duena.
Kolektoreak eta Legorretako araztegia urteak martxan jarri zirela, beraz jatorria abereena izan zitekeela pentsa dezakegu.
2.     Landareak: erribera basoa (Haltza Almus glutinosa, Lizarra Fraxinus excelsior), Makal beltza Populus nigra, Haritza Quercus robus aurkitu ditugu. Padurako landareria ere. Bertako landare hauek biodibertsitate dagoela adierazten digu.
Espezie kanpotarrak eta inbaditzaileak ere aurkitu ditugu: Akazia faltsua Robinia pseudoacacia, Platanoa Platanus hispanicus, Bambu japoniarra Fallopia japonica.
                                  
3.     Fauna: arrainak: ezkaluak multzoetan ur korrontean ikusi ditugu. Narraztietan suge biperakara Natrix maura bat. Hegaztiak buztanikara Motacilla alba , zozoa Turdus merula. Ornogabeen artean Intsektuak (tximeleta, euliak,...)  armiarmak eta abar. Animalia kanpotarrik eta inbaditzailerik ez dugu topatu. Balorazioa gunearen egoera biologikoa egokia da.
4.     Gizakiaren eragina:
Inguruaren eraldaketa: nekazaritza eta garraio azpiegiturak lurzoruaren erabilera nagusienak dira, beraz oso eraldatua dago.           
Kultur ondarea Ibaresko errota eta zubia, kontserbazio ona dute.
Hondakinak:  ibai ertzetan eraikuntza lanetakoak, plastikozko ontziak, latak, tetrabrik gutxi batzuek. Hondakin arriskutsurik ez.
Balorazioa gunearen kontserbazio egoera ona da.

Koldo Ormazabal.

2016-06-08

Ibiladi Geologiko Gidatua Ordizian


Landarlan Ingurumen Elkarteak Ibilaldi Geologikoa antolatu du Ordiziako kaleetan barrena, Arantxa Bodego geologoaren eskutik. Herrian zehar harri mota ezberdinak ikusi eta ezagutuko ditugu, beraien jatorriari buruz datu interesgarriak ikasiko ditugularik.

Hainbat Berri






Errausketaren aurkako Giza katea

 Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Donostiako Gipuzkoa Plaza eta Onkologikoa lotu zituen errausketaren aurkako giza-kateak.
Gainera, Zero Waste Europek Donostiako giza katea indar erakustalditzat baloratu eta Europan berria zabaldu du

 http://www.argia.eus/albistea/argazki-galeria-errausketaren-aurkako-giza-katea-iruditan

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/bideoak/osoa/4114082/errausketaren-aurkako-giza-katea-egin-dute-donostian/

http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/zero-waste-europek-donostiako-giza-katea-indar-erakustalditzat-baloratu-eta-europan-albistea-zabaldu-du/

 landarlan.blog bilaketarekin bat datozen irudiak

Bioaniztasunaren Eguna

Maiatzak 22

Nazio Batuek Maiatzak 22 aukeratu zuten Bioanizatasunaren eguna ospatzeko.

Horren harira, Goiberri aldizkariak artikulua argitaratu zuen eta  honetarako Landarlanengana jo zuen Goierriko bioaniztasunari buruz hitz egiteko.

 http://goiberri.eus/2016/05/30/landarlan-naturaren-zaindari/

 Belartza-Harrobiko lanak geldiarazita.  Belartza 2 Poligonoa

 http://www.ekologistakmartxan.org/eu/2016/06/01/paralizadas-las-obras-de-belartza-cantera-mercadona/

 



Zergatik ez dira Ibaia garbitu behar?

Azkenik, Ibaiei buruzko artikulua irakurtzea gomendatu nahi dizuegu

http://river-keeper.blogspot.com.es/2013/01/por-que-no-hay-que-limpiar-los-rios.html