Beste hizkuntza

2014-12-17

manuel toharia



"cambio climatico: mitos y realidades"




Manuel Toharia, zientzialari eta dibulgatzaile ezagunak, hitzaldia eskeini zuen azaroak 28an Beasaingo Igartza jauregian, Lemniskata elkarteak gonbidaturik.
Aldaketa klimatikoari buruz hitz egin zuen. Bere esanetan, aurreikusitako ondorio katastrofikoak ez dira emango. Erabili ziren eredu matematikoak, ez ziren egokiak. Datuek ere, erakusten dute ez dela gertatu eredu horiek iragarritakoa.
Toharia jaunarentzat, gizakiak honako arazoei eman beharko lieke garrantzia:
  • Pobrezia, gosea. Gizarte oreka eza mundu mailan
  • Erregai fosilen menpekotasuna eta ondorioz kutsadura.
  • Gure gizarte xahutzailea
  • Bonba atomikoak noren esku dauden...
Hitzaldi atsegina eta interesgarria izan zen.

2014-11-18

zestoako osinbeltz harrobia








 




 Zestoako Osinbeltz harrobi zaharrean, materia geldoen gordetegia egin nahi dute. Zero Zabor, ingurumen babeserako elkarteak, horren inguruan gogoeta egiteko, estekan daukazuen artikulua prestatu du.



Zestoa eta Zalla

Entzuteko:

greenpeace eta espainiar itsas armada


La multitud recibe al Arctic Sunrise a su llegada a Lanzarote



Repsol eta Espainiako gobernuak zulaketak egin nahi ditu Kanariar uharteetan petrolio bila. Bertako biztanleak zulaketa hauen aurka daude, ingurugiro eta bertako ekonomiarentzako kaltegarriak izan daitezkeelako.
Hori dela eta, Greenpeaceko itsasontzia,Arctic Sunrise, bertara joan zen eta Espainiako itsas armadarekin tentsio handiko uneak bizi izan ziren.
gertakariaren inguruko informazioa guztia ikus dezakezue hurrengo estekan.


http://www.greenpeace.org/espana/es/Blog/en-vivo-desde-el-punto-donde-repsol-planea-in/blog/51356/

2014-10-20

Urrelur XXVII. astea XXVII. Semana Urrelur






Urretxun antolatzen duten ekintza honen berri eman nahi dizuegu. Mineral eta fosilen Museoaren bitartez eta hortik sortutako ekintzen bidez natur zientziak hedatzeko ilusioarekin jaio zen aste hau, eta jadanik 27. ediziora iritsi dira. 
Gemologia, paleontologia eta geologia arloetan erakusgarri hoberenak bertan aurkitu ahalko dira.

Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP)





Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa TTIP: mehatxu berria
            2013ko ekainetik hona Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen artean negoziatzen ari den ituna da TTIP. Negoziazioa inolako gardentasunik gabe gauzatzen ari da, demokratikoki aukeratutako ordezkarien eta herritarren isilpean.
                       Atlantikoaren bi aldeetako enpresa multinazionalen etekin potentzialak mugatzen dituzten "lege-oztopoak" ezabatzea da itunaren helburu nagusia, negoziatzaileek aitortu dutenez.
                       Ituna sinatzeak, beraz, subiratasun nazionala galtzea ekarriko du, eta gure sistema legegile eta judizialak multinazionalen interesen menpe geratuko dira.
                       TTIP sinatzeak ondorio atzeraezinak ekarriko lituzke, besteak beste, honako arloetan: Lan-Eskubideak, Enplegua, Zerbitzu Publikoak, Nekazaritza, Elikagai segurtasuna, Ingurumen babesa, Finantzak eta Datu Babesa.


http://www.ekologistakmartxan.org/eu/2014/10/10/tratado-transatlantico-de-libre-comercio-e-inversion-ttip/
http://ttipsecret.wordpress.com/la-saga/
http://www.tierra.org/spip/spip.php

2014-09-25

hondakinak


  http://thumbs.dreamstime.com/z/botellas-del-pl%C3%A1stico-de-la-basura-32887180.jpg

2020rako hondakinen sorrera %10 gutxitzeko plana egin du Jaurlaritzak

Hondakin guztien sorrera %10 gutxitzea, %75 gaika biltzea, %60 berrerabili, birziklatu edo balioztatzea, eta tratatu gabeko hondakinik ez botatzea zabortegietara. Hondakinak kudeatzeko 2020. urtera arteko plana diseinatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, eta lau helburu «estrategiko» horiek zehaztu. Prebentzioa eta «zabortegietara botatzearen aurkako borroka» jo ditu erronka nagusi. Jendaurrean jarri dute erakusgarri dokumentua, nahi dutenek zuzenketak aurkez diezazkioten.

Hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko plana izena eman diote dokumentuari —gaztelaniaz soilik eman dute, ordea—. 2014tik 2020ra egongo da indarrean. Zazpi urte horietan, 3,5 milioi euroko aurrekontua izango du planak. 

 https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/contenidos/informacion_publica/inf_20140721100153/eu_def/index.shtml

http://www.berria.eus/albisteak/94180/2020rako_hondakinen_sorrera_10_gutxitzeko_plana_egin_du_jaurlaritzak.htm


2014-09-19

ataungo domoa

Ataunikerrekoak gure inguruak ezagutzeko eta geologiaz ikasteko ibilaldi gidatua antolatu dute .
Arantza Bodego Landarlan kidea gidari lanetan ibiliko da.

2014-09-15

eguzki ihintza






Drosera intermedia Hayne

                  Aiako Harrian topo egin nuen eguzki ihintz eder honekin.
            Landare haragijale hau hezetasun handiko tokietan hazten da; gehienetan, substratu hareatsu eta azidoetan: urak hartutako belardietan, iturburuetan eta, oro har, zohikaiztegietan.
                    Oso espezie kaltebera da bizitoki duen habitat motagatik: zohikaiztegiak eta hezegune higroturbatuak. Lehortzeak, pisten zabaltzeak edo ganadu-karga desegokiak habitat horiek erabat alda ditzakete. 

 Landare iraunkor txikia, intsektiboroa, hosto guztiak oinaldekoak dituena; hostoen orria leundu egiten da pezioloan eta 7-12 cm luze eta 2-4 cm zabal da. Hostoaren gainaldea intsektuak harrapatzeko erabiltzen dituen ile gorri itsaskorrez betea du. Loraketa-garaian, galtzarbeetatik 1-3 garako hostoak ateratzen dira, gehienez 5 cm luze direnak. Puntan 3-12 lore izaten dituzte, bakoitza bost petalo zurikoa, baina batzuetan, 4, 6 edo 8 ere izan daitezke. Bost lorezil eta obulutegi bat dituzte, eta fruitua kapsula leun bat izaten da.




fracking aurkako sinadurak


 http://www.eitb.com/multimedia/images/2014/09/13/1463164/fracking-ez-sinadurak-eit_foto960.jpg

                         103.589 sinadura lortu ditu Fracking Ez plataformak  eta  Eusko Legebiltzarrera eraman ditu. 
                         30.000 lagunek babestu behar zuten lege proposamena, baina aise gainditu dute langa. Legez bildu behar zuten sinadura kopurua halako hiru jaso dute.
                         "Ez hemen, ez inon" leloa zuen pankarta atera zuten Eusko Legebiltzarraren atarira iritsi zirenean.


http://www.berria.eus/paperekoa/1905/016/001/2014-09-14/fracking_aren_aurkako_103589_sinadura_jada_legebiltzarrean.htm

2014-07-23

Giza Eskubideak



 


             Nazion Batuen Erakundeak Multinazionalak egindako giza eskubideen urraketen aurka egiteko erabakia hartu du. Hainbat trasnazionalek Hegoaldeko Herrialdeetan giza eskubideak aintzat ez dituzte hartzen eta ondorio latzak jasaten dituzte bertako biztanleak.
             Hogei bozka  alde, hamalau kontra eta hamairu abstentzio izan dira.
             Informazio gehiago:


 http://www.argia.com/albistea/multinazionalei-mugak-ipini-nahi-dizkietenak-gailendu-dira-genevan
http://www.tierra.org/spip/spip.php?article2005




FRACKING EZ!!!




             Landarlan Ingurumen Elkarteak FRACKING EZ!!!!!  kanpainari atxikimendua emango dio.
                             Gure lurraldean gas ez konbentzionala (shale gas) delakoa ustiatzeak errentagarritasun handirik (edo batere ez) ekarriko ez duelaren ustean eta istripuen ondorio larriak direla eta, FRACKING EZ HEMEN EZ INON!!!!!
                              Kasu honetan, Zuhurtzia Printzipioa aplikatzearen alde gaude.
                               Energia kontsumoa murriztu eta alperrik ez xahutuz, jasangarritasunaren alde jo behar dugu. Kutsadura ekidinez eta Natura zainduz.
           
 http://frackingez.org/eu 
 http://www.youtube.com/watch?v=WxzdstPEV2k
 

2014-06-27

orkidea dotorea bide ertzean


Ataungo herri bidean paseoan nindoala, bide ertzean lore arraro hau aurkitu nuen. Eskerrak ez dituen kolore deigarriak bestela aspaldi moztu zuten.

 Jarraian bere deskribapen zientifikoa laburra, euskal herriko monokotiledonia liburuan irakurritakoa:
Europar orkidea handienetarikoa eta zoragarrienetarikoa. Labelo luzeak ditu loreak eta zabaltzen diren heinean desbiribiltzen dira. 90cm neur ditzake landareak. Maiatzetik abuztura loratzen dira. zelai harritsuak ditu gustoko, leku eguzkitsuak. Landare oso arraroa da eta Euskal Herrian poblazio puntualak ditu ( Araba eta Nafarroa aipatzen dira)


2014-05-22

IBAIALDE 2014

Aurten ere, Ibaialde programan parte hartu dugu eta honetarako Urtsubi ibaia aukeratu dugu, Amundarain ibaiaren ibaiadarra. (T2-T1 amundarain ibaia da eta urtsubi eskubita legoke)


Zaldibitik Larraitz bidean Goizane ondoan gelditu ginen azterketa egiteko.

 Uraren analitika egiteko hainbat parametro neurtu genituen ( fosfato, nitrato, pH, bakteriak, oxigenoa,...) Emaitza orokorrean ONA izan zen, bakteria eta fosfato gehiegi eman arren, gizaki eta animaliengatik.

Ibarbasoaren  egoera ONA da baina oraindik gaztea da eta ez dago guztiz osaturik bi ertzeetan. Gainera baratzean eta belardiak daude inguruan. Hala ere, landare dibertsitate handia dago. Besteak beste: hurritzak, lizarrak, haltza, sahatsa, goroldio, garo, eta asunak noski.

Espezie kanpotar eta kaltegarrien artean Akazia faltsua aurkitu dugu. 


 Animalia basatiak ikuste ez da erraza. Hegaztiak ikusi eta entzun ditugu. Intsektua ere bai ( inurri, erle,...)

Beraz Emaitza orokorra ONA da.

Oianguk biltzen duen natur ondare anitza guztiok goza dezagun, jardunaldi sorta!

Nola gizarteratu naturak eskaintzen dituen hamaika opari? milaka ñabardurez ehundutako mundu harrigarria? Eskuragarri nahi duenak, jar beza beretik pixkatxo bat, gonbidatuta zaudete!





Hitzaldia: Euskal Herriko baso naturalak, biziaren iturri. Maiatzak 22, 19.00etan Barrena Jauregian.

Basoek egundoko garrantzia dute naturan, eta baita gizakiontzat ere.
Gizakiak aspaldi hasi ziren basoak ustiatzen eta ia bazter guztietan antzematen da erabilera honen eragina. Nolanahi ere, Euskal Herriko basoetan oraindik aberastasun handia dago, batez ere bertako espezieez osatutako baso helduetan. Zuhaitz zaharrak eta hildakoak ere, ezinbestekoak dira makina bat espezierentzat, eta hortaz, aniztasun biologikoaren kontserbazioan garrantzi handia dute.

Habi-kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa. Maiatzak 31, 9.00etatik 13.00etara Oiangun.

Oiangun aurretik ipinitako habi-kutxetan txoriek habiak egin dituzten begiratuko dugu eta txorikumerik egon ezkero tokian bertan horiek ikusteko aukera izango dugu, bide batez txorikumeak eraztunduz. Habi-kutxak aztertzeaz gain, goiz berean txorien eraztuntze zientifikoa aurrera eramango da. Horretarako txoriak harrapatzeko sarea ipiniko da eta bertara eroritako txoriei eraztuna ipiniko zaie. Eraztuntze lan hauek behar beharrezkoak dira hegaztien migrazioen inguruko ikerketak egiteko garaian.
Prozesu honetan, eraztundutako txoriak gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren guztiek.

Astronomia saioa. Ekainak 7, 21.00etatik 24.00etara Oiangun.

Saio hau astronomian interesa duen pertsona orori zuzenduta dago, honen helburua zientzia hau jendearengana gerturatzea baita. Saio honetan zehar zeruko gorputz ugari ikusi ahal izango ditugu: Ilargia, Jupiter, Marte, Saturno, izar bikoitzak, kumuluak, nebulosak eta galaxiaren bat argi kontaminazioak uzten badigu. Horrez gain, konstelazioak identifikatzen eta planetak lokalizatzen ikasiko dugu ere. Guzti hau ikusi ahal izateko beharrezko instrumentu optikoak Aranzadiko astronomoek eramango dituzte eta zerura begira gauden bitartean zeruko gorputz horien mekanika ulertzen lagunduko digute oinarrizko azalpenak emanez. ZERUKO MISTERIOAK EZAGUTZEKO AUKERA PASATZEN UTZI BEHAR AHAL DUZU?

2014-05-13

natur taldeak baso kudeaketarekin desadostasuna

berria egunkarian atera zen  eta landarlan elkarteak bat egin zuen deialdiarekin


2014-04-06
Irudia. Donostia

BESTE BASO POLITIKA BATEN ESKE

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
          Gipuzkoako hainbat natur talde eta elkarte ekologista kexu azaldu dira aldundiak agintaldi honetan egindako baso politikarekin. Bildu diputaziora iristeak ez du «aldaketarik» ekarri, haien ustetan. Aldaketak izan dira mendietako zuzendaritzan: Julian Unanue kargutik kendu dute, eta Roke Akizuk hartu du haren lekukoa. Unanue kentzea txalotu egin dute ekologistek. Salatu dute orain arte ez dituztela aintzat hartu baso politikak zehazteko. Norabidea aldatzeko eskatu dute.

2014-02-13

TXINGUDIKO PADURAK BABESTEKO LEGEAK, ORAIN!!!



EHAAN argitaratu berri den ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuan, “Txingudi-Bidasoa” Zaintza Bereziko Gunea (ZBG) izendatzen da  eta hura eta "Txingudi” Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG) zaintzeko neurriak onesten dira, biak ere Red Natura 2000ren markoan.

Txingudiko hezeguneak nazioarteko araudi ugariren bidez babestuta daude, horietako batzuk nazioartekoak, bai Gipuzkoan, bai Lapurdin ere, habitaten eta fauna eta flora basatietako espezie basatien zaintza-egoera bermatzeko:

1.    Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (HBBG)
2.    Zaintza Bereziko Gunea (ZBG)
3.    RAMSAR Hitzarmenean Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea.
4.    Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Berezia.
5.    Arrêté de Biotope.
6.    Zone Naturelle d´Intérêt Écologique, Faunistique et Floristique (ZNIEFF).
7.    Zone Importante pour la Conservation des Oiseaux (ZICO).

Bestalde, 2013ko uztailaren 18an, jakin dugu Irungo Udalak kirolgune batzuk konpontzeko lanak egin behar dituela eta, haien artean, "Plaiaundiko atletismoko pista" (Txingudi) aipatzen da.

Ez dugu ulertzen Irungo Udalaren jarrera; izan ere, atletismoko pista eta errugbiko zelaia baimentzen eta mantentzen jarraitzen du, nahiz eta aspaldi egon behar zuten beste leku egokiago batera lekualdatuak. Jarrera horrekin, Plaiaundiren birsorkuntza integrala oztopatzen ari da, eta atzeratu egiten ditu hegazti migratzaileentzat ingurunearen kalitatea nabarmen hobetuko luketen planak. Horrela, Plaiaundiko Parke Ekologikoa sortu eta kalifikatu zeneko funtzioa baliogabetzen ari da.

Bestalde, onartezina da gaur egun oraindik Bidasoko Irletan (Txingudiko Baliabideen Antolaketarako eta Babespenerako Plan Bereziaren barruan Erabateko Babespena duen cunea) kontrolik gabeko eta legez kanpoko nekazaritza-lanak inpunitatez burutzen  uztea.

Bestaldetik, ulertezina da aipatu Plan Bereziak Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibiaertzetarako onartutako Ingurumen Lehengoratze lanak gaur egun oraindik burutu gabe jarraitzea.

Txingudiko guneak berebiziko garrantzia du, Europako milaka hegazti migratzaileek leku hori baitute nahitaezko pasabide, atsedenleku eta babesleku.

Horregatik guztiagatik, honako hau ESKATZEN DIOGU Irungo Udalari:

1.    Bete dezala indarrean dagoen legeria eta beste legezko leku batera alda ditzala Plaiaundiko atletismoko kirol-ekipamendua errugbiko zelaia, atletismoa eta errugbia baldintza egokietan egitea bermatuko duten instalazio duinak eraikiz, Irungo eta Hendaiako natur balioen zaintzan eragin gabe eta premiagabeko gatazkak sortu gabe.

2.    Udal honek ganoraz har ditzala Txingudiko paduren kudeaketa eta haren babes-markoa eta Bidasoako irlen eremua giza-erabilera eta presio orotatik aska dezala, bertako habitatak behar bezala egokituz, zaintzeko araudiak behartzen duen moduan. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin batera, gauza dístala Oxinbiribil, Alunda eta Lastaolako ibaiertzen ingurumen lehengoratzea.


3    Bazter dezala hezeguneetara iristeko azpiegitura berrien eraikuntza, horrek suposatuko lukeen giza presioaren emendioak Txingudiko nidifikazio eremuetan eta fauna eta floraren babes funtzioan izan dezakeen kalteak direla eta.