Beste hizkuntza

2019-05-22

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarra Gaia: Aralarren eraikitzen ari diren pista berriak.


"Adierazpena

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarrak Aralarren eraikitzen ari diren pista berrien inguruan zera adierazten du:
aralar pistak bilaketarekin bat datozen irudiak
1.    Artzainek Aralarren egiten duten lana asko estimatzen dugula.

2.    Aralar Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua izateagatik Europako Natura 2000 sare barruan, bere kudeaketaren helburua, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea dela, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. 

3.    Abeltzantza Aralar kudeatzeko tresna bat dela, baina ez bakarra. Ezinbestekoa dela bertako errealitatearen ezagutza zientifikoan sakontzea oinarri sendoen gainean planifikatzeko kudeaketa.

4.    Ikuspegi desberdinak eta erabilera desberdinak kontutan hartuko dituen komisio bat sortu beharko litzatekeela Aralarko beharrak aztertu eta erabilpen jasangarri eta orekatu bat izan dezan.

5.    Gaurko Aralarko abeltzaintza eredua aldatu beharra dagoela pistak eraiki aurretik, Aralarko parke naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan ezarritako kontserbazio helburuetara egokitzeko, bereziki larreen produktibitatea eta ganadu kopuruaren arteko oreka lortzeko eta atzerakorik ez duten ingurumen kalteak eragozteko. Hortaz hori egin arte ez litzateke eraiki behar pistarik."

2019-05-21




(Abajo en español)

Europako komisioak, zientzialarien azterketetan oinarrituz, Kantauri itsasoko arrantza kuotak ezartzen ditu. Arrantzaleak espezie baten kuotaren %100era iristen direnean, espeziearen arrantza amaitutzat jotzen da. Baina zer gertatuko litzateke urtero antxoa kuotaren %140a arrantzatuko balitz? Erantzuna erraza da, espezie honen egoerak okerrera egingo luke eta ezingo genituzke urtero kontsumitu. 

Egin dezagun jauzi barnealdera, Aralarko Natur Parkera. Adituek Aralarko “kuota” edo ganadu karga 20.000-25.000 ardi-baliokidetan ezarri dute. Gaur egun, azken azterketen arabera, Aralarko “kuotaren” %140a bazkatzen da. Abeltzain profesionalen aziendek ustiaketa honen ia %100 eramaten dute; hortik gorakoa, abeltzain ez profesionalen kargura doa, hobby modura Aralarko natur parkera eramaten dituzten behor eta behiek jaten duten larrea da. 

Zer pentsatuko lukete itsasotik bizi diren arrantzaleek aisialdiko arrantzaleek nahi adina antxoa arrantzatuko balute? Geroz eta ugariagoak dira baserritarren artean Aralarko kontrol ezaren inguruko kezka agertzen dutenak. Egungo kudeaketak, gaurko eta biharko abeltzain profesionalei kalte egiteaz gain, ingurune babestuari itzulerarik gabeko kalteak eragiten dizkio. 

Geure harridurarako, nekazal sindikatuek eta zenbait alderdik, baserritarren etsaitzat jarri gaituzte legez kanpoko pista sare baten aurka egoteagatik. Baina azpiegitura hauek kudeaketa trakets baten izebergaren punta besterik ez dira (natur eremuko trafikoa, leizeetako hondakindegiak, higaduraren aurkako plan falta, ingurumen kalteak,...).

Datorren igandean, bozka ematerakoan, talde politiko bakoitzak gai honekiko izan duen jokabidea eta aurrera begira aurkeztutako proposamenak kontuan hartzeko deia egiten dugu, epe laburreko etekin ekonomiko soilean oinarritzen diren alderdiei bizkarra emanez. Finean, kudeaketa jasangarri baten aldeko botoa emateko deia egiten dugu. Landarlan ingurumen elkarteak bide honetan lehen urratsak ematen hasteko proposamena jada bidali die erakundeei eta alderdi politikoei. 

Gipuzkoako lehen sektoreak gaur egun bizi duen egoera tamalgarria administrazio publikoek urteetan bultzatutako politiken ondorio da, ez ditzagun Aralarko pistak edo naturaren zaintza aitzakiatzat erabili, benetako errealitatea estaltzeko.

2019ko maiatzaren 20a 



CUOTA  DE  LA  “ANCHOA”  DE  ARALAR

La Comisión Europea, basándose en estudios científicos, establece cuotas anuales de pesca para las diversas especies de peces. La flota pesquera, en cuanto llega al 100% de la cuota, da por terminada la pesca de la especie. Pero ¿que ocurriría con la anchoa si cada año se pescara el 140% de la cuota? La respuesta es bien facil, la situación de la especie empeoraría, y su consumo se tendría que ver reducido.

Hagamos un salto al interior, al Parque Natural de Aralar. Expertos en la materia, establecieron la “cuota” o la carga ganadera de Aralar en 20.000-25.000 ovejas (o equivalente). Hoy en día, según los últimos estudios, se pasta el 140% de la “cuota”. Las ganaderas y ganaderos profesionales explotan el 100%, y el restante va a cargo de los no profesionales o los que tienen como hobby llevar el ganado vacuno y equino al Parque Natural de Aralar. 

¿Que pensarían las y los que viven del mar si las pescadoras o pescadores de tiempo libre pudieran pescar anchoas libremente? Cada vez son más las y los baserritarras que están mostrado su inquietud por la ausencia de control en Aralar. La gestión que se realiza hoy en día, además de perjudicar el futuro del sector ganadero, provoca impactos graves e irreversibles en el entorno protegido.

Nos sorprende que por la única razón de estar en contra de una red de pistas ilegal, se nos tache de enemigos de las y los baserritarras, pero estas infraestructuras no son más que la punta del iceberg de una nefasta gestión (exceso de tráfico en Parque Natural, vertederos en simas, falta de plan para la erosión, daños ambientales,...).

El próximo domingo, a la hora de dar el voto, pedimos a la ciudadanía que recapacite sobre la actitud mostrada por los distintos partidos, y tenga en cuenta las propuestas que realizan en esta materia, dando la espalda a los partidos que se basan únicamente en el beneficio económico a corto plazo. Landarlan ha dado los primeros pasos para resolver  el conflicto enviando una propuesta de actuación a las instituciones y partidos políticos.


La penosa situación en la que se encuentra el sector primario de Gipuzkoa no es más que el resultado de las pobres políticas que ha aplicado la administración, no pongáis las pistas de Aralar o las leyes ambientales como excusa para tapar la cruda realidad.


20 de mayo de 2019






2019-05-14

PROPUESTA DE GESTIÓN SOSTENIBLE DEL PARQUE NATURAL DE ARALAR


PROPUESTA DE GESTIÓN SOSTENIBLE (DE PASTOS Y BOSQUES DE LA ZONA ALTA) DEL PARQUE NATURAL DE ARALAR 

                     El objetivo de la Asociación Ambiental Landarlan mediante este documento es la realización de una propuesta de gestión sostenible que se presentará en la Diputación Foral de Gipuzkoa (órgano gestor del Parque Natural), así como en la Mancomunidad de Enirio Aralar. 
                      Esta propuesta no se ciñe a los aspectos de conservación ambiental, aborda igualmente las necesidades del sector ganadero, los cuales tienen derecho a utilizar los pastos del Parque Natural. 
                        Estamos convencidos de que la presente propuesta puede ayudar en la búsqueda de una solución al conflicto creado en los últimos años. En otras palabras, es una propuesta que favorece a todos los usuarios del Parque Natural. 
                       Es una propuesta sintetizada, que ayuda claramente a cumplir los objetivos del parque natural de Aralar. También se ha de mencionar que para la realización de este documento, Landarlan se ha basado en numerosos estudios científicos y en la legislación vigente. 
                Por último mencionar lo que dice La Ley 4/1989, de Conservación de Espacios Naturales y la Flora y la Fauna Salvajes : “El objetivo de los Parques Naturales es la protección, conservación, restauración y mejora, especialmente de los Espacios Naturales, la Flora y la Fauna Salvajes. Además uno de los principios de esta gestión es la variedad, particularidad y belleza de los paisajes del lugar”.  

hona hemen esteka



2019-05-08

ARALARKO NATUR PARKEAREN KUDEAKETA JASANGARRIRAKO PROPOSAMENA



ARALARKO NATUR PARKEAREN  KUDEAKETA JASANGARRIRAKO PROPOSAMENA


         Lan honen helburua, Natur Parkearen kudeatzaile nagusi den Gipuzkoako Foru Aldundiari eta baita Enirio Aralar Mankomunitateari ere, Landarlan Ingurumen Elkartearen aldetik, ingurune babestu honen kudeaketa jasangarri baterako proposamen bat luzatzea da. 




         Proposamena ez da soilik ingurumenaren kontserbazioaren mesedetan eginikoa, baizik eta Natur Parkearen ondare naturala babesteaz gain, bertan larratzeko eskubidea duten abeltzainen mesedetan eginikoa ere bada. 




        Zinez sinesten dugu proposamen hau azken urteetan sortu den gatazka sozialari irtenbidea bilatzeko dokumentu egokia dela, honenbestez, Aralarren erabiltzaile guztientzako mesedegarria dela. 




        Proposamen sintetizatu bat da, Aralar Natur Parkearen helburuak betetzera bidean egindakoa, eta aurrez Aralarren egin diren azterketa anitzetan eta Legedian oinarritzen da.




      “Naturguneen eta Basa-flora eta Basa-faunaren Kontserbazioari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak Natur Parkeei buruz zera dio:




      “Natur Parkeen helburua natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea da, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Gainera, kudeaketa horren printzipioetako bat bertako paisaien aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea da”. Helburu hau izanik lanaren oinarri.


Hona hemen proposamen osoa irakurtzeko esteka


KOMUNIKABIDEETAN:

Berriahttps://www.berria.eus/albisteak/166131/aralar-jasangarri-kudeatzeko-18-proposamen-egin-ditu-landarlanek.htm

Goierriko Hitza: https://goierri.hitza.eus/2019/05/09/aralar-jasangarri-kudeatzeko-18-proposamen-egin-ditu-landarlanek/

Goierriko Telebista: http://www.gitb.eus/azken-berriak/11737-landarlanek-zenbait-proposamen-egin-ditu-aralarko-parke-naturalerako

Tolosaldeko Atariahttps://ataria.eus/tolosaldea/1557307057281-aralarrerako-proposamena-aurkeztu-du-landarlan-ingurumen-elkarteak






2019-05-05

Nolako abeltzaintza nahi dugu Euskal Herrian??




Mahai Inguruan, Maiatzak 15 Beasaingo Igartza Jauregian 

Landarlan Ingurumen Elkarteak Abeltzaintza gaiari buruz beraien ikuspegia azaltzeko hizlari hauek gonbidatu ditu  Josebe Blanco, Jon Murgiondo, Jakoba Errekondo eta Aitziber Sarobe.
Moderatzaile lanetan Jokin Aldazabal izango dugu.