Beste hizkuntza

2014-05-22

IBAIALDE 2014

Aurten ere, Ibaialde programan parte hartu dugu eta honetarako Urtsubi ibaia aukeratu dugu, Amundarain ibaiaren ibaiadarra. (T2-T1 amundarain ibaia da eta urtsubi eskubita legoke)


Zaldibitik Larraitz bidean Goizane ondoan gelditu ginen azterketa egiteko.

 Uraren analitika egiteko hainbat parametro neurtu genituen ( fosfato, nitrato, pH, bakteriak, oxigenoa,...) Emaitza orokorrean ONA izan zen, bakteria eta fosfato gehiegi eman arren, gizaki eta animaliengatik.

Ibarbasoaren  egoera ONA da baina oraindik gaztea da eta ez dago guztiz osaturik bi ertzeetan. Gainera baratzean eta belardiak daude inguruan. Hala ere, landare dibertsitate handia dago. Besteak beste: hurritzak, lizarrak, haltza, sahatsa, goroldio, garo, eta asunak noski.

Espezie kanpotar eta kaltegarrien artean Akazia faltsua aurkitu dugu. 


 Animalia basatiak ikuste ez da erraza. Hegaztiak ikusi eta entzun ditugu. Intsektua ere bai ( inurri, erle,...)

Beraz Emaitza orokorra ONA da.

Oianguk biltzen duen natur ondare anitza guztiok goza dezagun, jardunaldi sorta!

Nola gizarteratu naturak eskaintzen dituen hamaika opari? milaka ñabardurez ehundutako mundu harrigarria? Eskuragarri nahi duenak, jar beza beretik pixkatxo bat, gonbidatuta zaudete!





Hitzaldia: Euskal Herriko baso naturalak, biziaren iturri. Maiatzak 22, 19.00etan Barrena Jauregian.

Basoek egundoko garrantzia dute naturan, eta baita gizakiontzat ere.
Gizakiak aspaldi hasi ziren basoak ustiatzen eta ia bazter guztietan antzematen da erabilera honen eragina. Nolanahi ere, Euskal Herriko basoetan oraindik aberastasun handia dago, batez ere bertako espezieez osatutako baso helduetan. Zuhaitz zaharrak eta hildakoak ere, ezinbestekoak dira makina bat espezierentzat, eta hortaz, aniztasun biologikoaren kontserbazioan garrantzi handia dute.

Habi-kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa. Maiatzak 31, 9.00etatik 13.00etara Oiangun.

Oiangun aurretik ipinitako habi-kutxetan txoriek habiak egin dituzten begiratuko dugu eta txorikumerik egon ezkero tokian bertan horiek ikusteko aukera izango dugu, bide batez txorikumeak eraztunduz. Habi-kutxak aztertzeaz gain, goiz berean txorien eraztuntze zientifikoa aurrera eramango da. Horretarako txoriak harrapatzeko sarea ipiniko da eta bertara eroritako txoriei eraztuna ipiniko zaie. Eraztuntze lan hauek behar beharrezkoak dira hegaztien migrazioen inguruko ikerketak egiteko garaian.
Prozesu honetan, eraztundutako txoriak gertutik ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren guztiek.

Astronomia saioa. Ekainak 7, 21.00etatik 24.00etara Oiangun.

Saio hau astronomian interesa duen pertsona orori zuzenduta dago, honen helburua zientzia hau jendearengana gerturatzea baita. Saio honetan zehar zeruko gorputz ugari ikusi ahal izango ditugu: Ilargia, Jupiter, Marte, Saturno, izar bikoitzak, kumuluak, nebulosak eta galaxiaren bat argi kontaminazioak uzten badigu. Horrez gain, konstelazioak identifikatzen eta planetak lokalizatzen ikasiko dugu ere. Guzti hau ikusi ahal izateko beharrezko instrumentu optikoak Aranzadiko astronomoek eramango dituzte eta zerura begira gauden bitartean zeruko gorputz horien mekanika ulertzen lagunduko digute oinarrizko azalpenak emanez. ZERUKO MISTERIOAK EZAGUTZEKO AUKERA PASATZEN UTZI BEHAR AHAL DUZU?

2014-05-13

natur taldeak baso kudeaketarekin desadostasuna

berria egunkarian atera zen  eta landarlan elkarteak bat egin zuen deialdiarekin


2014-04-06
Irudia. Donostia

BESTE BASO POLITIKA BATEN ESKE

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
          Gipuzkoako hainbat natur talde eta elkarte ekologista kexu azaldu dira aldundiak agintaldi honetan egindako baso politikarekin. Bildu diputaziora iristeak ez du «aldaketarik» ekarri, haien ustetan. Aldaketak izan dira mendietako zuzendaritzan: Julian Unanue kargutik kendu dute, eta Roke Akizuk hartu du haren lekukoa. Unanue kentzea txalotu egin dute ekologistek. Salatu dute orain arte ez dituztela aintzat hartu baso politikak zehazteko. Norabidea aldatzeko eskatu dute.