Beste hizkuntza

2019-12-20


EUROPATIK  OPARI  BIKAINA  LANDARLANENTZAT 
   (Abajo en español)

    "Aralar, mundua leku den lurra" dokumentala hautatua izan da, Europako Natura 2000 sarientzat.         Eskerrik asko, dokumental eder hori sortzen lagundu duten guztiontzat!

    Informazioa: ingelesez

    



EXCELENTE  REGALO  PARA  LANDARLAN  
DESDE  EUROPA

 El documental "Aralar, mundua leku den lurra" ha sido seleccionado para los premios Natura 2000 europeos. Muchísimas gracias a todos aquellxs que han hecho posible dicho documental.

 Información: inglés

2019-12-09

Gure Basoen Berreskurapena Gipuzkoan

HITZALDI SORTA LARUNBATEAN, ABENDUAK 14, HERNANIN. 

GARAZI AUZMENDIK, LANDARLANKIDEAK, HASIERA EMANGO DIE "BASO NATURALEN GARRANTZIA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN" HITZALDIAREKIN.

2019-12-04


ARALAR   DOKUMENTALA   ETA

GARALAR-MARALAR   BILDUMAKO  1.  IPUINA

DURANGOKO  AZOKAN

ABAJO  EN  ESPAÑOL

2018ko urrian estreinatutako "Aralar, mundua leku den lurra" dokumentala oso arrakastatsua gertatzen ari da: 7000 ikusletik gora, 80 emanalditik gora eta hiru kontinenetetako 8 jaialdi ezberdinetan parte hartu du bi sari irabaziz, Nafarroako Izaba eta Kalifornian. Oraindik baduzu aukera, dokumentala eskuratzeko, Durangoko azokan, Berria egunkariaren mahaian. Goierriko liburu azoka eta Beasaingo Mirentxu, Lazkaoko Gerriko eta Ordiziako D'Elikatuz eta Larratxa liburudendatan zein Tolosako Babel liburudendan ere erosi ahal izango da.

Bestalde, aurreko astean gure elkarteak sortutako GARALAR-MARALAR ipuin bildumaren lehenengoa aurkeztu zuten egileek Donostian, Ibaizabal argitaletxearekin batera. Eta ipuin hori, "Goliat eta izarrak" izenekoa Durangoko azokan ere izango da, Ibaizabal argitaletxearen mahaian salgai. Ipuina 6 urtetik goragoko haur eta helduentzat da, Aralarko hainbat lekutan kokatua. Ostirala 6 eta larunbata 7an, eguerdiko 12etatik 14etara, Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariak sinatuko dituzte aleak. Aukera aparta hori ez galdu! Bestela ere, liburudendetan dagoeneko eros daiteke.

Hemen ipuinaren testutxoa eta irudiak: 























EL  DOCUMENTAL  "ARALAR,  MUNDUA  LEKU  DEN  LURRA" Y  EL  1º  CUENTO  DE  LA  COLECCIÓN  "GARALAR-MARALAR"  EN LA FERIA DE  DURANGO

Estrenado en octubre de 2018 el documental "Aralar, mundua leku den lurra" está teniendo una gira muy exitosa: más de 7000 espectadores, en más de 80 proyecciones y difundido en 8 festivales de tres continentes, habiendo ganado dos premios en Izaba de Nafarroa y California. Todavía tienes la posibilidad de conseguir el documental, en la feria de Durango, en la mesa del periódico Berria. Y también en las ferias del libro del Goierri y en las librerías Gerriko de Lazkao, Larratxa de Ordizia, D'Elikatuz y Mirentxu de Beasain. Así como en la librería Babel de Tolosa.

Por otra parte, nuestra asociación ha promovido la colección de cuentos GARALAR-MARALAR, cuyo primer ejemplar "Goliat eta izarrak" fue presentado la semana pasada  en Donostia, por los autores junto con la editorial Ibaizabal. Y dicho cuento también estará en la feria de Durango, en la mesa de la editorial de Ibaizabal a la venta. Dicho cuneto está dirigido a niñ@s y adult@s a partir de 6 años y se desarrolla en varios lugares de Aralar. El viernes 6 y el sábado 7, desde las 12 del mediodía a los 14, el escritor Patxi Zubizarreta y el dibujante Jokin Mitxelena firmarán  los ejemplares que se les ofrezcan. ¡No perdáis esta gran oportunidad! Además dicho cuento se podrá adquirir en las librerías.

Aquí el texto del cuento y las imágenes: 

http://goiberri.eus/2019/12/02/aralarko-ipuinak-mara-mara/

2019-11-22

GOLIAT ETA IZARRAK






JOKIN MITXELENA marrazkigilea, PATXI ZUBIZARRETA idazlea eta LANDARLAN ELKARTEaren arteko elkarlanean sortutako ipuina aurkeztu dugu gaur Donostian.







ibaizabal



2019-11-21



ENIRIO-ARALAR  MANKOMUNITATEKO  AZAROKO  

BATZARRAREN  BALORAZIOA


Balorazioa: hemen




VALORACIÓN  DE  LA  JUNTA   DE  LA   MANCOMUNIDAD 

 DE ENIRIO-ARALAR   DE  NOVIEMBRE

Valoración: aquí

2019-11-03

BARBACANA



           GNaturaldiak Barbacana filma ekarriko du Oñati, Azpeiti, Errenteria, Tolosa, Eibar, Mutriku eta Donostiara.

           Filmaren zuzendaria Artur Menor da eta Carlos de Hitak, naturaren soinuetan adituak ere parte hartzen du proiektu honetan.

proiektua BARBACANA 


           Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako sormen kolektiboko ekitaldi bat da, Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko, eta publiko osoari zuzendua.





 trailerra   trailerra



https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/-barbacana-la-huella-del-lobo-gipuzkoako-zazpi-herritan-gnaturaldiaren-eskutik










2019-10-16

40. Natura Astea Zarautz


ARKAMUKA ELKARTEAK 40. NATURA ASTEA MARTXAN JARRIKO DU URRIAK 21EAN ETA HONETAZ GAIN, ARKAMUKAREN 50. URTEURRENAREN EKITALDI BEREZIA ANTOLATU DUTE



" Urte guzti hauetan izandako harremana eta elkarlan eskertzeko, ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu; taldearen historia jasoko duen ikusentzunezkoa ikusi eta ondoren eskeiniko den mokadutxoax elkarrekin goozatzeko."

Hemen duzue Natur Asteko egitaraua




http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/

2019-10-15

Ekosfera irratsaioa




ekosfera bilaketarekin bat datozen irudiak 

EKOSFERA SAIO BERRIAREN ZAIN

               Ekainaren 20an Ekosfera Euskadi Irratiko saioari agurra eman zitzaion Tolosan, oso ekitaldi atsegin batean, haren aurkezle Jokin Aldazabalen erretiroagatik. Bederatzi urtez Euskadi irratian aukera izan dugu Ekologiaz eta Ingurumen arazo eta irtenbideez gehiago jakiteko eta gure inguruko esperientziak ezagutzeko, Jokin eta bere kolaboratzaileen eskutik. Zorionak talde osoari eta milesker egindako lanagatik. Oraindik hainbat saioren errepikapena entzuten dugu astero gustura.

               Baina Klima Aldaketa eta Biodibertsitatearen galera, besteak beste, gure etxe atarietan ditugun arazo larriak direnez, Euskadi irratiari eskatzen diogu Ekosfera programa mantentzeko, gaur egun dituen nahiz urteetan izan diren kolaboratzaileekin, bai eta izango diren berriekin kontaktatuz ere. Euskadi Irratiak ere bere alea jarri behar du, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eta komunikazioa duenez bere esparrua, zer hobea lehendik martxan dagoen irrati programari eustea baino.
Zorionak eta mila, mila esker Jokin!!!!

Naturkon - Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan

2019-09-26



KLIMA  MUNDU  GREBAREN  ALDE


(Abajo en español):
Landarlan Ingurumen Elkarteak, bihar, irailaren 27rako deitutako Klimaren Aldeko Mundu Greba eta mobilizazioak babeste ditu: prentsa-oharra

La asociación ambiental LANDARLAN apoya la Huelga y Movilizaciones por el Clima convocadas para mañana 27 de septiembre: nota de prensa.

2019-09-22

KLIMA LARRIALDIA eta BASOEN EKARPENA Hitzaldia

Klimaren aldeko nazioarteko greba orokorra dela eta, Otsotarrak Elkarteak hitzaldia antolatu du Ataungo San Gregorio auzoan.
Hizlaria Garazi Auzmendi izango da, Landarlan Elkarteko Kidea.

2019-07-23



HAUTESKUNDE  ONDORENGO  HAUSNARKETA 

 ARALARKO  EGOERAZ


(Enirio Igaratza pista)

(Abajo en español)

Udal eta Foru hauteskundeen ostean, Landarlan Ingurumen Elkarteak, erakunde eta alderdi politiko ezberdinei Aralarko gatazka konpontzeko lanean hasteko deia luzatzen die. 
Horretarako gogoratu behar dugu sektore ezberdinen interesen gainetik, Aralar Natur Parke eta Kontserbazio Bereziko eremuaren helburuek iparrorratza izan behar dutela, besteak beste, natur baliabideak babestea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Horrela, legedian eta ikerketa zientifikoetan oinarrituz eta sektore ezberdinen kezkak eta iritziak kontuan izanik, elkarlanean oinarritutako kudeaketaren plangintzari heltzea ezinbestekoa da. 
Hauteskundeen aurretik adierazi genuen moduan, Landarlan elkartea gatazkaren konponketan parte hartzeko prest dago, horretarako Kudeaketa proposamen bat bidali genuelarik Enirio-Aralar mankomunitate, eta baita, mankomunitateko udal, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera ere. Erakunde ezberdinek abiapuntu modura erabili dezaketen dokumentu aproposa dela uste dugu. Biodibertsitatearen egoera larriak, lehenbailehen bide zuzenari ekitea eskatzen digu!

2019ko uztailaren 15ean

&&&&&&&&&&&&&&&

REFLEXION  EN  TORNO  A  LA  NUEVA  SITUACION 
 DE  ARALAR

Tras las últimas elecciones municipales y forales, la asociación ambiental Landarlan hace un llamamiento a las instituciones y partidos políticos a iniciar el trabajo para la solución del conflicto del Parque Natural de Aralar.
Para ello, debemos recordar que los intereses de los distintos sectores deben estar supeditados  a los objetivos de dicho Parque Natural y Zona Especial de Conservación, los cuales deben ser la brújula que guíen su gestión: protección, conservación, recuperación y mejora, especialmente de la fauna y flora salvajes. Así, basándose en la legislación y en las investigaciones científicas realizadas hasta la fecha y teniendo en cuenta las preocupaciones y opiniones de los distintos sectores, es prioritario iniciar una planificación de la gestión basada en la cooperación.

Tal y como lo manifestamos previamente a las elecciones, la asociación Landarlan está dispuesta a participar en la resolución del conflicto de Aralar y para ello enviamos una propuesta de gestión a la mancomunidad de Enirio-Aralar, y también a Diputación y Departamento de Medio Ambiente del Gobierno Vasco. Creemos que dicha propuesta basada en la legislación y en las investigaciones científicas realizadas pude ser un buen punto de partida para las distintas instituciones. La grave situación de la Biodiversidad nos exige actuar correctamente a la mayor brevedad!

15 de julio de 2019

KOMUNIKABIDEETAN:






2019-07-09

Joaquin Araujoaren "Laudatio Naturae' liburua eta elkarrizketa



 Joaquín Araújok (Madrid, 1947) Laudatio Naturae (La Línea del Horizonte Ediciones)  liburua argitaratu du. Ingurumen gaien dibulgatzaile fina, ekologista eta ekintzailea besteak beste. 
El Mundo egunkarian azaldu den elkarrizketa gomendatzen dizuegu, bertatik atera ditugu esaldi hauek:

     " El primer paso lo puede dar todo el mundo y no hace falta ningún tratado internacional: debemos asumir que se puede vivir muy bien consumiendo mucho menos. Se necesita un proceso de educación masiva encaminada a la restricción del gasto o a la limitación del despilfarro."

     "El año pasado contaminamos más que el anterior, y el anterior más que el otro. Ni en España ni en la UE cumplimos los objetivos, por mucho que critiquemos a Trump."

Laudatio Naturae' bilaketarekin bat datozen irudiak     " La transición alimentaria es la más importante después de la energética."

     "El objetivo de la especie humana es ser compatible con la vida. No necesitamos 5G sino que la gente tenga un huerto, haga grandes caminatas y lea mucho. Que todo nos lo digamos por WhatsApp equivale a la demolición del entendimiento. Daña incluso la alegría de vivir."


https://www.elmundo.es/opinion/2019/07/06/5d1f3a3bfc6c83de4a8b4679.html

2019-06-09

Geopaseoa harriak entzuten




Oraingo honetan Beasainen antolatu duten irteera baten berri eman nahi dizuegu.
 
2019 ekainak 15, goizeko hamarretan Arriaranen  geopaseoa.
 "Arriarango urtegiaren Goi Kretazeoan gaudela, ibilaldi honetan zehar harrien eta uraren zurrumurrua entzungo dugu. Txango zorabiagarria garai geologikoetan zehar. Efektu berezi asko eta lurraren gorabehera ikusgarriak, baina baita intimitatea eta geopoesia ere."

informazio gehiago geoibilaldia




2019-05-22

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarra Gaia: Aralarren eraikitzen ari diren pista berriak.


"Adierazpena

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzarrak Aralarren eraikitzen ari diren pista berrien inguruan zera adierazten du:
aralar pistak bilaketarekin bat datozen irudiak
1.    Artzainek Aralarren egiten duten lana asko estimatzen dugula.

2.    Aralar Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua izateagatik Europako Natura 2000 sare barruan, bere kudeaketaren helburua, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea dela, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. 

3.    Abeltzantza Aralar kudeatzeko tresna bat dela, baina ez bakarra. Ezinbestekoa dela bertako errealitatearen ezagutza zientifikoan sakontzea oinarri sendoen gainean planifikatzeko kudeaketa.

4.    Ikuspegi desberdinak eta erabilera desberdinak kontutan hartuko dituen komisio bat sortu beharko litzatekeela Aralarko beharrak aztertu eta erabilpen jasangarri eta orekatu bat izan dezan.

5.    Gaurko Aralarko abeltzaintza eredua aldatu beharra dagoela pistak eraiki aurretik, Aralarko parke naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan ezarritako kontserbazio helburuetara egokitzeko, bereziki larreen produktibitatea eta ganadu kopuruaren arteko oreka lortzeko eta atzerakorik ez duten ingurumen kalteak eragozteko. Hortaz hori egin arte ez litzateke eraiki behar pistarik."

2019-05-21




(Abajo en español)

Europako komisioak, zientzialarien azterketetan oinarrituz, Kantauri itsasoko arrantza kuotak ezartzen ditu. Arrantzaleak espezie baten kuotaren %100era iristen direnean, espeziearen arrantza amaitutzat jotzen da. Baina zer gertatuko litzateke urtero antxoa kuotaren %140a arrantzatuko balitz? Erantzuna erraza da, espezie honen egoerak okerrera egingo luke eta ezingo genituzke urtero kontsumitu. 

Egin dezagun jauzi barnealdera, Aralarko Natur Parkera. Adituek Aralarko “kuota” edo ganadu karga 20.000-25.000 ardi-baliokidetan ezarri dute. Gaur egun, azken azterketen arabera, Aralarko “kuotaren” %140a bazkatzen da. Abeltzain profesionalen aziendek ustiaketa honen ia %100 eramaten dute; hortik gorakoa, abeltzain ez profesionalen kargura doa, hobby modura Aralarko natur parkera eramaten dituzten behor eta behiek jaten duten larrea da. 

Zer pentsatuko lukete itsasotik bizi diren arrantzaleek aisialdiko arrantzaleek nahi adina antxoa arrantzatuko balute? Geroz eta ugariagoak dira baserritarren artean Aralarko kontrol ezaren inguruko kezka agertzen dutenak. Egungo kudeaketak, gaurko eta biharko abeltzain profesionalei kalte egiteaz gain, ingurune babestuari itzulerarik gabeko kalteak eragiten dizkio. 

Geure harridurarako, nekazal sindikatuek eta zenbait alderdik, baserritarren etsaitzat jarri gaituzte legez kanpoko pista sare baten aurka egoteagatik. Baina azpiegitura hauek kudeaketa trakets baten izebergaren punta besterik ez dira (natur eremuko trafikoa, leizeetako hondakindegiak, higaduraren aurkako plan falta, ingurumen kalteak,...).

Datorren igandean, bozka ematerakoan, talde politiko bakoitzak gai honekiko izan duen jokabidea eta aurrera begira aurkeztutako proposamenak kontuan hartzeko deia egiten dugu, epe laburreko etekin ekonomiko soilean oinarritzen diren alderdiei bizkarra emanez. Finean, kudeaketa jasangarri baten aldeko botoa emateko deia egiten dugu. Landarlan ingurumen elkarteak bide honetan lehen urratsak ematen hasteko proposamena jada bidali die erakundeei eta alderdi politikoei. 

Gipuzkoako lehen sektoreak gaur egun bizi duen egoera tamalgarria administrazio publikoek urteetan bultzatutako politiken ondorio da, ez ditzagun Aralarko pistak edo naturaren zaintza aitzakiatzat erabili, benetako errealitatea estaltzeko.

2019ko maiatzaren 20a 



CUOTA  DE  LA  “ANCHOA”  DE  ARALAR

La Comisión Europea, basándose en estudios científicos, establece cuotas anuales de pesca para las diversas especies de peces. La flota pesquera, en cuanto llega al 100% de la cuota, da por terminada la pesca de la especie. Pero ¿que ocurriría con la anchoa si cada año se pescara el 140% de la cuota? La respuesta es bien facil, la situación de la especie empeoraría, y su consumo se tendría que ver reducido.

Hagamos un salto al interior, al Parque Natural de Aralar. Expertos en la materia, establecieron la “cuota” o la carga ganadera de Aralar en 20.000-25.000 ovejas (o equivalente). Hoy en día, según los últimos estudios, se pasta el 140% de la “cuota”. Las ganaderas y ganaderos profesionales explotan el 100%, y el restante va a cargo de los no profesionales o los que tienen como hobby llevar el ganado vacuno y equino al Parque Natural de Aralar. 

¿Que pensarían las y los que viven del mar si las pescadoras o pescadores de tiempo libre pudieran pescar anchoas libremente? Cada vez son más las y los baserritarras que están mostrado su inquietud por la ausencia de control en Aralar. La gestión que se realiza hoy en día, además de perjudicar el futuro del sector ganadero, provoca impactos graves e irreversibles en el entorno protegido.

Nos sorprende que por la única razón de estar en contra de una red de pistas ilegal, se nos tache de enemigos de las y los baserritarras, pero estas infraestructuras no son más que la punta del iceberg de una nefasta gestión (exceso de tráfico en Parque Natural, vertederos en simas, falta de plan para la erosión, daños ambientales,...).

El próximo domingo, a la hora de dar el voto, pedimos a la ciudadanía que recapacite sobre la actitud mostrada por los distintos partidos, y tenga en cuenta las propuestas que realizan en esta materia, dando la espalda a los partidos que se basan únicamente en el beneficio económico a corto plazo. Landarlan ha dado los primeros pasos para resolver  el conflicto enviando una propuesta de actuación a las instituciones y partidos políticos.


La penosa situación en la que se encuentra el sector primario de Gipuzkoa no es más que el resultado de las pobres políticas que ha aplicado la administración, no pongáis las pistas de Aralar o las leyes ambientales como excusa para tapar la cruda realidad.


20 de mayo de 2019