Beste hizkuntza

2017-10-24

Lurgaia ekimena Crowfunding




 BIZKAITIK DATOR EKIMEN BERRI HAU!!
Hemen duzue Lurgaiaren aurkezpena eta berain helbideak azpian.

"Lurgaia Fundazioa (lehen, Urdaibai Fundazioa) 2002an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, eta EAEko natura-ondarearen kontserbazioa eta kudeaketa ditu xede. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremutzat, baina, praktikan, jarduera gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ditu.
Biodibertsitatearen kontserbazioa eta ingurune naturalaren kudeaketa dira Lurgaia Fundazioaren jardueren ardatzak. Hauek hartzen dira ingurune naturaltzat: espezieak, habitatak, haiekin lotutako prozesu ekologikoak eta paisaia.
Hala, lurraldearen kudeaketan esku hartzen du, lursail pribatuen eta publikoen kudeaketa jasangarriaren bidez (pribatuak, dohaintza bidez, erabiltzeko lagata, alokatuta edo erosita; publikoak, emakida edo partzuergo bidez), arriskuan dauden espezieak babesteko eta berreskuratzeko planak martxan jartzen ditu, ikerlanak sustatzen eta gauzatzen ditu, eta natura babesteko dibulgazio- eta sentsibilizazio-jarduerak egiten ditu"

http://lurgaia.blogspot.com.es/2017/10/crowdfunding-nuestros-bosques-nuestro.html
http://www.lurgaia.org/index.php?lang=eu


2017-10-22

suteak eta beste





Berriz eta urtero bezala, suteak piztu dira penintsula osoan. Gainera argi geratu da nahita piztu dituztela,  Interes ekonomiko batzuengatik.Hau saihesteko, agintean daudenak, ez dituzte politika egokiak ezarri edo ez dute ezer aldatu nahi.
 Noren esku uzten dute gure mendien kudeaketa??? mendiak zikinak omen daude sasi eta sastraka daudelako,  harrigarria!!! guk sortzen ditugu zikinkeria eta hondakinak. Naturaren segida ekologikoak ez ditugu ulertu nahi eta gure ekoizpen interesak bakarrik zaindu nahi ditugu. Horra hor politika hauen ondorioak: suteak, biodibertsitatearen galera, lurren higadura eta abar luzea.




Eta azkenik aipatu, ekologismoak gaur egun pairatzen ari den gaitza, Kriminalizazioa eta jazarpena. Honen adibide Berta Caceres eta Santiago Maldonado, besteak beste. Manuel Rivasen artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu.

https://www.berria.eus/paperekoa/1850/016/001/2017-10-17/galizia_eta_portugalgo_suteak_nahita_piztutakoak_direla_diote_agintariek.htm

http://www.naturalezacantabrica.es/search?q=el+maldito+matorral

http://elpaissemanal.elpais.com/columna/manuel-rivas-la-caza-del-ecologista/

2017-10-10

ibilaldi aberasgarria!!!





Aralar Bizirik, Landarlan eta Naturkonek antolatutako ibilaldia oso aberasgarria eta ederra izan zen
50 lagun inguru elkartu ginen, Gipuzkoako eta  Bizkaiako hainbat herrietatik etorrita. bizipenak eta informazioa elkarbanatu, galderak erantzun eta ingurua ezagutzeko.
Mila esker!!!! 
 
Bidezidorra pista bihurtu nahi dute, elorri, gorosti eta hagin ugari botako dituzte horretarako, ingurua eta paisaia guztiz desitxuratuz. Goroskintxuko pistan egin duten bezala. Hori dela eta, sinbolikoki Elorria jantzi genuen. 

Elkarrizketa beharrezkoa da gatazka honi konponbidea emateko. Parke Naturalaren kudeaketa egokia eta kontserbazio eta hobekuntza helburu dituena eskatzen dugu. Denon interesak kontutan izanik.






http://eguzki.org/2017/10/08/pista-berriaren-kontrako-martxa-aralarren/
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/10/10/vecinos/goierri/visten-un-espino-para-conservar-aralar
http://naturkon.blogspot.com.es/
https://www.ekologistakmartxan.org/category/gipuzkoa/

2017-10-06


SALIDA MONTAÑERA A LA SENDA

 DE ENIRIO  EN ARALAR






La plataforma Aralar Bizirik junto con Naturkon (coordinadora de grupos naturalistas y ecologistas de Gipuzkoa) invita a la ciudadanía a conocer la senda de Enirio que la mancomunidad de Enirio-Aralar quiere convertir en pista. Dicha senda es una de las pocas cañadas que quedan para subir y bajar los rebaños a los pastos de Aralar, y por lo tanto indicador de la transhumancia, patrimonio cultural a proteger, según real decreto de este mismo año. También ha sido utilizada por infinidad de montañeros y caminantes desde tiempos inmemoriales para ir a pie desde Goierri hasta Igaratza y San Miguel de Aralar  y por ello está señalizado como sendero de pequeño recorrido. Testimonio de los valores de dicha senda es la información que publica la Diputación en su web
Igaratza y Enirio son lugares muy significativos en Aralar. Lugares muy vinculados al pastoreo, han unido desde siempre los valles del Goierri con los puntos más altos de Aralar y las tierras Navarras. La senda paralela al recorrido del riachuelo Maizegierreka, está provista de cantidad de recursos: los extensos prados, las bordas de los pastores, los espinares, los hayedos y algunas minas excavadas en otros tiempos son algunos de los recursos que nos ofrece”.

El departamento de Medio Ambiente de la Diputación está analizando el estudio de impacto ambiental enviado por la Mancomunidad de Enirio-Aralar al cual han sido presentadas aportaciones, en su caso totalmente negativas, por las siguientes asociaciones naturalistas y ecologistas, entre otras, Arkamurka, Eguzki, Ekologistak Martxan, Itsas enara, Landarlan, Mutriku Natur Taldea, Zumaia Natur Taldea…


Dicha salida tendrá lugar el próximo domingo (8 de octubre) a las 9 de la mañana, y saldrá desde Lizarrusti (Ataun). El recorrido será el siguiente: Lizarrusti - Lareo – Baiarrate - Enirio y regreso.  Las y los asistentes tienen la opción de acercarse a Enirio desde otros puntos de Aralar para las 11 de la mañana. A esta hora se informará sobre los valores de dicha senda y los gravísimos impactos que puede ocasionar su conversión en pista. La distancia a recorrer de ida y vuelta será de 10 km y 500 m. de desnivel. La participación en la actividad y los posibles riesgos están bajo la responsabilidad de los participantes. ¡Animaos a conocer este bello rincón de Aralar!      

2017-10-05


MENDI  IBILALDIA  ARALARREN, IGANDEAN,  

ENIRIOKO BIDETXURRERA



Aralar Bizirik plataformak eta Naturkonek (Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundea) pista bihurtu nahi duten Enirioko bidetxurra ezagutzera gonbidatzen ditu herritarrak. Bidetxur hori, artzainek aspalditik erabili izan dute ardiak goiko larreetara eramateko eta horregatik transhumantziaren adierazle da,  transhumantziaren ondare bezala, babestu beharrekoa, aurtengo Dekretu berri baten arabera. Antzinatik mendizale eta ibiltari ugarik erabili izan duten bidexka ere bada, Goierri aldetik Igaratzara eta handik San Migelera joateko eta horregatik seinalizatuta dago ibilbide motzeko bide bezala. Horren lekuko da, Gipuzkoa Foru Aldundiaren web orrian ematen den informazioa:
“Igaratza eta Enirio gune esanguratsuak dira Aralarren. Artzain kutsu handiko lekuak biak, Goierriko behe lautadak Aralarko punturik altuenekin eta, batez ere, Nafarroarekin lotzeko bide naturalak. Maiziegi errekaren ibilgua gertutik jarraitzen duen bide honek baliabide ugari ditu bere baitan: larre zabalak, artzain bordak, elorriak, pagadiak eta garai batean ustiatutako meatzeak dira, besteak beste, bideak erakutsiko dizkizunak.”

Bidetxur hori pista bihurtzea eskatu du Enirio-Aralar mankomunitateak, eta horren ingurumen inpaktuko txostena aztertzen ari da Aldundiko Ingurumen Departamendua, baita jasotako ekarpenak ere, horien artean natur eta ekologista elkarteek pista egitearen aurkako arrazoiekin bidalitakoak, besteak beste: Arkamurka, Eguzki, Ekologistak Martxan, Itsas-enara, Landarlan, Mutriku Natur Taldea, Zumaia Natur Taldea…

Ondorioz, datorren igandean (urriak 8), goizeko 9etan Enirioko bidexka ezagutzeko mendi ibilaldia antolatu da, Lizarrustiko Parketxetik abiatuz (Ataun). Ibilbidea honako hau izango da: Lizarrusti- Lareo – Baiarrate – Enirio eta itzulera. Aralarko beste toki batzuetatik bertaratutu nahi dutenek, goizeko 11etan Eniriora inguratzeko aukera izango dute. Orduan emango baitira ezagutzera  Enirioko bidexkaren balioak, eta pista proiektua egingo balitz, sortuko lituzkeen inpaktu larriak. Ibilbidearen luzera 10Kmkoa da eta desnibela 500 m-koa. 
Ibilaldi honetan parte hartzea eta erantzukizuna parte hartzailearen ardurapean daude. Animatu parte hartzera!