INGURUGIRO TXOKO BAT ZURETZAT!
Jada badira urte batzuk Landarlan
Elkartetik zuenera gatozkizuela, irrati, aldizkari, eta abar tartekotik. Goierriko
ingurugiroaren alde zerbait egitearen beharraz jabetuta, aurrez landutako
gaiak, hainbat AG21 bilera foroetara eman ditugu, bai herri mailan zein
eskualdeko komisioetan. Goierritarra aldizkarian ere izan ziren urte luzez
artikuluak idatzi eta hausnarketarako bide izan nahi zuten/duten gogoetak helarazten.
Bidean, Aralarko Parke Naturalaren Patronatuan parte hartzea lortu, Aizkorri
Aratz Parke Naturala izendatzera eginiko ekarpenak, Natura 2000 sarean dauden
Oria arroako goi eremuen azterketak, Aranzadirekin elkarlanak, Ibaialde programan urteroko azterketak, Amundarain eta Agauntza errekarenak...bereziki. Tartean,
tartean, Agauntzko lepoan Elorretako borda berreskuratzea, argazki lehiaketa
eta egutegiak kaleratzea ere otu da, zenbait hitzaldi, mendi ibilbide ere izan ditugu, aukera, denbora eta
partaidetzak utzi duen heinean. Talde osoaren barrenean taldetxo batek tinko dirau
eta hor gure apurra eskaintzearena. Biana, noizbehinka txarra ez gogoraraztea
denok egin genezakeela zerbait, neurri desberdinetako ahaleginak beti dira
eskertzekoak, eta beti bezala borondatea eta jarrera txalotzen ditugu. Egun
Ag21 foroak eta sentikortze gaiak pil pilean daudela, gu ere ateak irekiak
ditugula adieraztera gatozkizue, eta zuen partaidetzara deitzen. Pertsona bezala, formakuntza eta ingurumen kulturan hazitzeko bide bat dela gogoratuz, ingurumen gaietan
eta barne heziketan oro har, proiektuak burutzen ikasi eta lan taldearen
babesean sendotzea eskaintzen dugu.
Jakin "jasangarritasunaren
lemapean, ingurumen eta bizi kalitatearen alde egitea" dugula helburu "Goierritarren kontzientziazio
maila suspertu" eta "Biztanlegoa ingurumen gaietan hornitu,
oinarrizko irizpideak eskainiz".
Modu batera edo bestera parte hartu nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan.