Gure lurraldeko pinu (Pinus radiata) landaketak pairatzen ari diren gaixotasunaren eragina garbi ikusi dezakegu gure inguruan. Pinuen hostoak gorrituta daude eta gaixotasuna sortzen duen onttoei (Mycosphaerella pini) (Mycosphaerella dearnessii) aurre egiteko neurriak ez dira oso eraginkorrak oraingoz, etorkizun beltza dute.
Arazo honen eta kanpoko espeziekin ( Pinuak, Eukaliptuak,...) bakarrik egindako landaketek sortzen duten arazoen aurrean ekintza ezberdinak jarri dira martxan.
Hauetako bat “KOLORE GUZTIETATKO BASOAK ” da. Bizkaiko 50 talde
eta gizarte eragilek (ekologistek, zientzialariek, artista eta baserritarrek,
kooperatibek, basogintzako enpresek eta sindikatuek…) osatzen dute.
Nekazaritza Sailak emandako datu ofizialen
azterketa sakon eta diagnosi argia egin ondoren, proposamen batzuk egin dizkiote
Bizkaiko Gobernuari.
Monokultibotik naturaren hurbileko baso kudeaketara
pasatzea defendatzen dute, baso publikoetan batez ere, baina jabe
pribatuentzako laguntzak ere eskatuz. Egun, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek ez
dute arabarren edo nafarren kolorerik. Iparraldeko oihanena ere ez. Kolore eta
jabegoa.
Bere web orrian irakur dezakezue proposamena
http://macizodelgorbea.blogspot.com/search/label/Lecanosticta%20acicola
https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/pinos-gipuzkoa-enfermedad-20180702174717-nt.html