Beste hizkuntza

2015-03-02

lan ildoak proposatuz...

LANDARLAN DATORREN UDAL LEGEGINTZALDIRA BEGIRA

LANDARLAN Ingurumen Elkarteak Goierriko natur balioak eta landa eremuak  babestu, berreskuratu nahian, biztanleen partaidetza eta gure natur balioak ezagutu eta balioesteko premiaz, datozen urteetarako ondorengo lan ildoak proposatzen ditu, Goierri eskualdearen garapenean balizko aurrerapausoak eman daitezen:
ü  Eskualdeko Ingurumen teknikari koordinatzailea egotea eta udaletxetan ingurumen teknikariak, bakarka edo udal ezberdinen artean.
ü  Tokiko Agenda 21 eta EA21 programak bultzatzen jarraitzea.
ü  Herrietako Plan orokorren berrikusketa partaidetza prozesuen bidez garatzea.Hirigintzaren eta lurralde antolamenduaren ikuspegitik, eskualdearen nortasunaren ezaugarri diren auzo-gune eta herri-gune txikiak kontserbatzeko neurriak garatu, besteak beste, araudiaren bidez.  Babesteko lurrak erosi behar izanez gero  (ibai ertzak edo natur  balio handiko lurrak),  Landa-paisaietan espekulazioak izan dezakeen eraginaren gainean hausnartu, eta beharrezkoa balitz, dagozkion neurriak proposatu. Landa eremuan bigarren etxebizitzak mugatzeko neurriei eutsi, eta horietan sakondu. Udalerriz udalerri arauak estandarizatzearen premia
ü  Eskualde mailako bidegorri sarea osatu eta hauekin, estalitako bizikleta aparkalekuak giltzarrizko guneetan egokitzea.
ü  Herri bideak berreskuratzea. Udalerri mailan herri-bideen inbentarioak egin. Oinezkoentzako bide berdeen sarea, Goierrin herriak eta auzoak lotuz. Eskualdeko mendi-ibilbideen sare zabalean ibilgailuek (auto, moto, bizikleta) sortzen duten presioa aztertu, eta beharrezkoa bada erabilerak mugatzeko neurriak hartzea.
ü  Hondakinen gaikako bilketan helburua:  2017rako gutxienez % 70 izatea bermatzea.
ü  ZLM, zirkuitu laburreko merkaturaketan, bertako elikagaien erosketa ohiturak bultzatu eta ildo beretik, nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko zein eredu jasangarriak bultzatzea.
ü  Udalerriko biodibertsitatea babestu eta berreskuratzearen aldeko neurriak hartzea.
ü  Bailaretako zelaiak, belardi eta goi larreak, abeltzaintza eta  artzaintzari lotutakoak, babestea. Gure nortasunaren parte direnez, paisaiari dagokion garrantzia emanez.
ü  Lurralde zaintzaren esparruan egiten ari diren ekimenei eutsi (lur bankuak, akordio puntualak, ...) eta horiek eskualde guztian hedatzea bultzatzea.
ü  Dagozkien udalen artean koordinazioa areagotzea Amundarain, Agauntza eta Oria Garaiaren GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak aurrera eramateko.
ü  Aralar eta Aizkorriko GKL (KBE)-ren Kudeaketa Planak martxan jartzea bultzatzea.
ü  Murumendiko eremuaren babesa bultzatzea.
ü  Parke Naturaletako kudeaketan herritarren partaidetza bultzatu, eragile direnen inplikazioarekin kontatuaz … Kontserbazio Bereziko Eremuen KBE (ZEC)-a onartze kudeatzera begira
ü  Flora exotiko inbaditzailearen hedapena mugatzeko neurriekin jarraitzea.
ü  Pinudien eta eukalipto-landaketen hedapena baino, beste baso ereduak eta kultura berria bultzatu, neurri egokiak landu, landa-paisaien balioen kontserbazioarekin bateragarriak izatera begira
ü  Energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatzea.
ü  Goierriko 5.000 biztanletik gorako herrietan zarataren diagnosia egin eta kutsadura akustikoa murrizteko neurriak indarrean jartzea.


2015-03-01

euskokantauriar arroko eboluzio geologikoa



Euskal Herriko Unibertsitateko geologo talde batek bultzatuta, haien artean goierritarrak daudelarik, Euskokantauriar arroko geologiari
buruzko bi liburu argitaratu dira. "Euskokantauriar arroko eboluzio
geologikoa" liburuan arroaren bilakaerari buruzko informazioa aurkituko
duzue, bere sorreratik hasita azken aroan jasaten ari den modelaturarte
eman diren prozesuak azaltzen direlarik. Arroaren bitxikeri geologikoez
gain, fosilak, hidrogeologia edota geodibertsitatea ere azaltzen dira,
besteak beste.
"Landa-geologia: 12 irteera Euskokantauriar arroan zehar" liburuan
berriz, izenak esaten duen bezala, 12 gai geologiko ezberdin aitzakitzat
hartuz, 12 ibilaldi proposatzen dira. Ibilaldi bakoitzean geldialdi
ezberdinen kokalekua aipatzeaz gain, geldialdietan ikusi edo azter
daitezkeen egitura edo prozesu geologikoen azalpenak eskeintzen dira.
Irudi eta argazkiz beteriko liburu hauek dagoeneko liburudendetan
dituzue salgai.






2015-01-31

Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Otsailak 2






Hezeguneen ituna  sinatu zuten  Iranen,  Ramsar hirian. Akordioa   gogoratzeko ospatzen da urtero egun hau. Izan ere,  hezeguneak zaintzeko munduko lehen ituna izan zen.

Euskal herrian, 9 gune babesten ditu Ramsarko itunak:

  • Mundaka_Gernikako itsasadarra  (Bizkaia)
  • Mendixurko hezegunea (Araba)
  • Pitillasko aintzira (Nafarroa)
  • Txingudiko bahia (Gipuzkoa)
  • Salburuko hezegunea (Araba)
  • Guardiako aintzirak (Araba)
  • Gesaltzako gatzagak (Araba)
  • Arreoko aintzira (Araba)
  • Belateko   zohikaztegia(Nafarroa)




 Ez da aski hezegunea bera zaintzea. Hori elikatzen duten ibaiak eta errekak ere hezegunearen partetzat hartu beharko dira




http://www.berria.eus/paperekoa/1736/034/001/2015-01-31/hezegune_vs_uholde.htm

http://www.ecologistasenaccion.org/article1117.html

2014 izan da dokumentatutako urterik beroena





Lurraren gainazaleko batez besteko tenperatura inoizko handiena izan da 2014n, datuak biltzen direnetik. Hala adierazi dute Japoniako Meteorologia Agentziak, NASAk eta Estatu Batuetako Ozeanoen eta Atmosferaren Erakundeak (NOAA)....

“Urte beroen serie bateko azkena da hau —adierazi du NASAko Gavin Schmidtek—. Urteetako bakoitzari eguraldi-patroi kaotikoek eragin ahal diete, baina epe luzeko joeren atzean klima-aldaketaren eragileak daude; gaur egun, batez ere, gizakiak isuritako berotegi-gasak”. 


iturria: zientzia.net


2015-01-25

antropozenoa





berria egunkariko albiste hau interesgarria iruditu zait.
Nazioarteko ikertzaile talde baten arabera, lehenengo bonba atomikoa leherrarazi zutenean hasi zen Antropozenoa, gizakiaren jardunak antzaldatutako Lurraren aroa,
 Giza espeziearen jarduerek eragindako aldaketen aroa da.
"Sedimentuetan jatorri artifizialeko isotopo nuklearrak aurkitu dituzte, CS 137 (metal erradioaktiboa) eta plutonio 139, eta horiek atmosferan izan ziren leherketa atomikoetatik datoz".



http://www.berria.eus/paperekoa/1991/014/001/2015-01-25/antropozenoari_data_jartzen.htm

2015-01-18

Karlos Aseginolaza


Karlos Aseginolaza zendu da istripu batean.
Landarlan Elkarteko hasierako kidea, Aranzadiko kide aktiboa ta Naturzalea. 
Biologoa, Botanikan espezializatua. 
Euskal Herriko landareriari  buruz ikerketa ugari egin zituen eta hainbat lan argitaratu ere.
Besteak beste,  
Catalogo floristico de Alava, Vizcaya y Guipuzcoa ( Aseginolaza et al., 1984), Vegetacion de la Comunidad  Autonoma del Pais Vasco (Aseginolaza et al., 1988), Propuesta de Catalogo Vasco deEspecies Amenazadas (Aizpuru et al., 1997)
ARAN herbarioko datu basea digitalizatzeko lana  duela 30 urte hasi zuen.
Oiartzungo ingurumen teknikaria izan ondoren, gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldudian lan egiten zuen, Aiako Harria Parkean ari zen.




2015-01-13

Olatu-energia Euskadin da

Olatu-energia, izenak berak adierazten duen moduan, itsas olatuen energia eskuratzean datza, gero energia hori energia elektriko bilakatu eta sare elektrikora eramateko.
 Euskal Herriko kostaldeak energia potentzial ertain-handia dauka, bertatik energia ustiatzeko adinakoa.
2011ko uztailean, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, 2,3 milioi euroko inbertsioarekin, olatuen bidez energia sortzen duen instalazio pilotu bati hasiera eman zitzaion Mutrikun. Europan era komertzialean jarduten duen lehenengo instalazioa da
 Mutrikuko plantaz gain, olatu-energiari loturiko beste proiektu bat jarri du abian EEEk: BIMEP (Biscay Marine Energy Platform).
Elhuyar aldizkarian duzue artikulua.



 


 http://aldizkaria.elhuyar.org/gai-librean/bimep-olatu-energia-euskadin-da/