Beste hizkuntza

2016-04-08

Energia trantsizioak, piztu aldaketa!




 
 Energia transizioak, piztu aldaketa!!!!
Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza da eta sozialki bidegabea.
Munduan zehar badira honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren lagunak.
Liburu eta dokumental honetan, Euskal Herriatik abiatuta, Ipar eta Hegoaldeko zenbait esperientzien berri izango dugu.
Bizitza proiektuak, erresistentziak, proposamen politiko eta kooperatiboaz,...
Ekologistak Martxanek ekoiztu du "Piztu aldaketa !" dokumentala. 
Tradebu proiektuko kideek argitaratu dute liburua.


 https://tradebu.wordpress.com/konferentzia-bideoak-videos-de-la-conferencia/
http://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/energia-trantsizioak-piztu-aldaketa
http://buiaka.info/2016/02/04/dokumentala-energia-trantsizioa-piztu-aldaketa/

2016-03-17

TXIRRINKA Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu!





AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an
TXIRRINKA 
 izeneko ekimena burutuko dute. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz,  Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia zein Arabako lurrak, Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. 
“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” 
leloa izango da ekimen honen ardatza.


http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es/
 http://www.piztu.info/txirrinka-ekimena/
 http://sustatu.eus/1458124120891

2016-03-15

ORDIZIAK EDUKIONTZIEN ALDE EGIN DU



Igandean egin zen Ordizian herri kontsulta, hondakinen kudeaketari buruz herritarrei bi aukera eman zitzaizkien.
Partaidetza % 42koa izan zen ( 3.486 herritarrek parte hartu zuten) eta bi herenak Edukiontzien alde boto eman zuen.Beraz, Ordiziak edukiontzi kolektiboak izango ditu hondakinen bilketarako.
egunean zehar ez zen aparteko gertakaririk izan.

 http://www.ordizia.eus/

2016-03-02

ekozinema 2016 goierrin







 Goierriko hainbat eragileen eskutik, aurten ere Ekozinema izango dugu Goierrin. Hiru herritan ikus izango ditugu filmak: Ordiza, Ataun eta Seguran.

Ataun (19:00)
Martxoak 17 osteguna:
- "Asfaltar Bolivia"
- "Energia transizioak - Piztu aldaketa"
- "Uraren kutsadura Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa" 



  • Ordizia (Herri Antzokia, 20:30)
    Martxoak 16 Asteazkena:
- “Honek dena aldatzen du"

  • Segura 19:00
Martxoak 15, asteartea/ martes:

- "Discovering Lindano"
- "Uraren kutsadura Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa"
- "Energia transizioak - Piztu aldaketa
"


Goierriko Baratzak, Landarlan Elkartea eta Udalaren eskutik honako hau ikusiko dugu Ordizian. 

 "Honek dena aldatzen du. Kapitalismoak klimaren aurka"
 (Naomi Klein/ Avi Lewis), 90 min

Gizateriak Lurraren kontra eginiko eraso nagusien lehen lerroan dauden komunitateen zazpi erretratu boteretsu aurkezten ditu: hondar bituminosoen kontrako borroka Kanadan, oliobideen isurien ondorioak Montanan, meatzaritza-proiektuak Grezian, ikatz-zentral termiko baten aurreko erresistentzia Indian, etab. Istorio horiekin elkarlotuta, Naomi Kleinek azalpena eskaintzen digu klima-aldaketa eragiten duten atmosferara isuritako karbono dioxido isurien eta horiek sostengatzen dituen sistema ekonomikoaren arteko loturen gainean. Hala, Kleinek ideiarik erakargarriena planteatzen digu: klima-aldaketaren krisi existentziala balia dezakegul porrot egindako sistema ekonomiko hau zerbait hobea bilakatzeko.






http://ekozinemaldia.blogspot.com.es/

auzitegi nazionalak eukalipto espezie baten mintegia debekatu du




Auzitegi nazionalak Eucalyptus nitens eukalipto espezieko mintegi bat geldierazi du.

Espezie hau inbaditzailea da eta hotza ongi jasaten. E. globulus baino oldarkorragoa izanik arriskutsuagoa da eta azkar hedatu daiteke.

Ikerketa zientifiko batean oinarriturik hartu du auzitegiak erabaki hau.




http://www.lavozdegalicia.es/noticia/galicia/2016/03/01/audiencia-nacional-pone-freno-especie-eucalipto-resiste-frio/0003_201603G1P8991.htm

2016-02-26

landarlan elkartea sistema mistoaren alde



Ordiziako  etxeetako hondakinen bilketa eredua aukeratzeko herri galdeketan:


SISTEMA  MISTOA  BAI, ZERGATIK?
Goierriko hondakinen gaikako bilketa tasarik altuenen lorpena (%84-%90), hondakin organikoen kalitate oso ona, lanpostu gehiago mantentzea, ingurumen ardura, jadanik hartutako ohiturak, hezkuntza eta jarraipen ekintza zuzenak ahalbidetzea, hondakinen murrizpena bultzatzea,  jasangarritasun ekonomikoa, atez ateko inbertsioaren amortizazioa, guztion osasuna.


SISTEMA  MISTO  SÍ,  ¿POR  QUÉ?
Logro de las tasas más altas de recogida selectiva (84%-90%), calidad muy buena de residuos orgánicos, mantenimiento de más puestos de trabajo, responsabilidad ambiental, costumbres adquiridas, acciones educativas y de seguimiento específicas, reducción de residuos, sostenibilidad económica, amortización de la inversión realizada con el puerta a puerta, salud.


2016-02-25

Zubietara martxa antolatu du otsailaren 28an Errausketaren kontrako Mugimenduak



 
“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi” izango da ideia nagusia

 Foru Aldundiak erraustegi-proiektua berpiztu du eta, ondorioz, horren kontrako oposizioa ere aktibatu egin da.


 


 http://eguzki.org/2016/02/13/zubietara-martxa-antolatu-du-otsailaren-28an-errausketaren-kontrako-mugimenduak/